2019-2-28. 'Disoluzio agiriak' poesia liburua plazaratu zuen Jose Luis Otamendik.
2018-2-28. Roman Azkuek irabazi zuen Sokamuturra 2018 argazki lehiaketa. Iñaki Joaristi 'Altzarte' saria, berriz, Iñaki Aranbururentzat izan zen.
2015-2-28. Ainara Torviscok zilarrezko domina eskuratu zuen Euskadiko Light-Kick Txapelketan.
2015-2-28. Jose Mari Orbegozok Pasodobleko Europako Txapelketa irabazi zuen, Amaia Gonzalez bikotekidearekin.
2013-2-28. Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari behin-behineko onarpena eman zion Udalak.
1998-2-28. Zelaitxo antzokian 'El Caserio' zartzuela kontzertu eran eskaini zuten. Julian Barrenetxea eta Aretxabaleta abesbatzek, Azpeitiko Herri Musika Banda eta Itsasi Dantza taldeak parte hartu zuten.
1984-2-28. Jubilatuen egoitza egiteko Eusko Jaurlaritzari diru laguntza eskaera zuzentzea erabaki zuten.
1952-2-28. Inazio Perez Arregi hil zen, Donostian.
1910-2-28. Pozik hartu zuten Fermin Calbeton Espainiako Fomentoko ministroak bidalitako albistea: elektrika tranbia baten proiektua egiteko herriak aurreratutako dirua eskuratzeko ahalmena.
1906-2-28. Garin baserritik Oñazko elizara bidea egiten ari zirenei 70 janari zatiko ogia eta ardoa ematea erabaki zuten.
1900-2-28. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi zuen Azoka Plazaren ikerketa egitea Hoffmeyer ingeniariari eskatu ziola.
1898-2-28. Joxe Mari Iturbide eta Inazio Fernandez Eleizgarairekin harremanetan jarri ondoren, Musika Banda egokitzea erabaki zuten, baldintza batzuk zirela tarteko.
1898-2-28. Inolako zerbitzurik eskaintzen ez zuelako Harzubian, errukietxearen aurrean zegoen iturria kentzea erabaki zuten.
1859-2-28. Juan Amezua organuegileak aurkeztu zuen gutunaren aurrean, herriak Joxe Inazio Aldalur organujoleari bere iritzia eskatzea erabaki zuen.
1847-2-28. Diputazioak aleak kanporatzeko debekua altxatzen zuela adieraztean, hari erantzutea erabaki zuten, esanez hilaren 26an eta 27an etxez etxe begiratu zela eta herrian ez zuedela 2.000 anega baino gehiago. Gainera, haietako 900 anega kanporatzeko salduak zirela esan zuten, eta beharrezkoa zirela herriak uzta berria jaso bitartean 3.260 anega. Hori horrela, debekua altxatzearen aurka agertu zen herria.
1830-2-28. Bilera batzuetan izan ondoren, fidelak Tolosa inguruko Otzaran deituriko puntutik Elgoibar bitartean egin nahi zen errepidearen proiektua aurkeztu zuen. Gainera, esan zuen maiatzaren lehen egunetik zatiak egiten hasteko hainbat diru eskuratuta zeudela. Herritarrek benetan pozik entzun zuten albistea.
1766-2-28. Inbentario bat egin ondoren, Loiolako bitxiak Parrokira jaso zirela jakinarazi zuten.
1716-2-28. San Agustingo obrarako, karobi bat erretzeko, herriaren basoetan otea ebakitzeko baimena eman zioten Sebastian Legardari.
1716-2-28. Alkateak Enparan zubian aurkitutako utzitako haurra bataiatzea erabaki zuen, aitabitxi bera izanik.
1716-2-28. Eskribauari hiru ezkutu ordaintzea erabaki zuten, Errezilera joan eta Antonio Aginagalde eta sendiari buruzko kaparetasunari buruzko sekretu langintza egin zuelako.
1641-2-28. Jabetuz herriko artxiboan paper, liburu eta arma asko falta zirela, eskomiku bat ekartzea erabaki zuten.
1641-2-28. Bideak konpontzeko erabaki egoki bat hartzeko burdinoletako jabe eta olagizonekin harremanetan jartzea erabaki zuten.
1641-2-28. Aurrez emandako agindua betetzea agindu zioten Pedro Jauregiri: mila haritz eta gaztainondo landatzea. 150 erreal ordaindu zizkioten.
1641-2-28. Parrokiko elizako ondasunen inbentarioa egitea erabaki zuten.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago