2021-3-23. Iurgi Garitagoitiari 44 urteko espetxe zigorra ezarri zioten Inaxio Uriaren hilketan parte hartzeagatik. Espainiako Auzitegi Nazionalean harekin batera epaitu zuten Ugaitz Errazkin, aldiz, albsolbitu egin zuten.
2016-3-23. Urola Erdiko autobusak azkenean Donostiako geltoki berrira iritsiko zirela jakinarazi zuen Udalak.
2014-3-23. Tomas Zubizarreta 'Zendoia' omenduko zuten San Jose Trikiti Jaialdian.
2014-3-23. Andoni Azpillagak zakur leren Espainiako Txapelketa irabazi zuen, Baqueira Bereten (Katalunia).
2013-3-23. Xabier Lasak Maratoi Erdiko Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen, XX. Azkoitia-Azpeitiaren lasterketa nagusian hamargarren egin ostean. Emakumeen Gipuzkoako Txapelketan bigarren postua eskuratu zuen Nerea Etxeberriak.
2012-3-23. Odei Barrosok jantzi zuen txapela VI. Erniarraitz Sariketako finalean, Gaztetxean.
2007-3-23. Udalak Basazabal Jauregia erosi zuen, hotel bihurtzeko asmoz.
2003-3-23. I. Slalom Opena ospatu zuten kiroldegian. Euskal Herritik etorritako hamabost kirolarik hartu zuten parte. Modalitate hori garun paralisia duten kirolarientzako dago diseinatua, eta oztopo ezberdinez osatutako ibilbide bat ahalik eta azkarren betetzean datza, gurpil aulki baten laguntzarekin.
1986-3-23. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian Xebastian Lizaso nagusitu zen, Donostian.
1972-3-23. Udalak ontzat hartu zituen Agrupacion Musical Azpeitianak bere zerbitzua korporazioari eskaintzeko aurkeztutako baldintzak.
1941-3-23. Espainiako azken gerratean hildako errekete eta soldaduen gorpuak zenbait herritarren hilobietan zeudela jasota eta, Udalarena ez ezik, herritarren gogoa haiek panteoi baten jasotzea zela esan zuen alkateak, beti gogoan izan zitezen. Aho batez diru bilketa egin eta gestioak aurrera eramatea erabaki zuten.
1903-3-23. Arana errebalean behar zen lurraldea libre uztea erabaki zuten, beharrezko zuzentasuna eta zabalera emateko Azkoitira abiatzen zen errepideari.
1903-3-23. Ontzat hartu zuten zezen-plaza berria egiteko Nikolas Azpiazu Olaizolarekin eginiko enkantea. Hamar egunen barruan beharreko bermea osatuko zuen agiria aurkezteko gelditu zen.
1891-3-23. Kontuan hartu zen Udal Legea, herriaren lurraldea hiru zatitan banatzen zuena, probintziako diputatu eta herriko zinegotzien aukeraketarako. Lehen zatia, udaletxean botoak: enparantza nagusia, Santo Domingo kalea, Bustinzuri enparantzatxoa eta Arana, eta Izarraitz, Loiola eta OƱatz auzoak. Bigarren zatia, udaletxe zaharrean botoak: Enparan eta San Inazio kaleak, Iturrikale, Plaza Txikia, San Sebastian eta Santa Ana enparantzatxoak, Monjen errabala, Madalena eta Txaribar, eta Elosiaga auzoa. Hirugarren zatia, eskolako botoak: Santiago kalea, Kristina enparantzatxoa, Harzubi errebala, Urrestilla, Nuarbe, eta Odria, Aratz-Erreka eta Eizagirre auzoak.
1885-3-23. Zezen-plazako tendidoa enkantean jartzea erabaki zuten.
1825-3-23. Diputazioarekin harremanetan jartzea erabaki zuten, eta batzordea izendatzea, kostako bidea non zabaldu zitekeen jakiteko: Elgoibartik edo Elosutik.
1778-3-23. Odria auzoko biztanleek, euren kontura, 1776an eginiko bidea konpontzea erabaki zuten. Mugarriak jarri zituzten han, gurdi eta karrorik ibil ez zedin.
1705-3-23. Pregonariaren bidez jakinaraztea erabaki zuten herrian inork ez zezala gurdi egurra lau erreal eta erdi baino gehiago ordaindu. Mendiak erosita zituen Inazio Zuloagak aurrez Sistiaga aldean eta bi errealean jarriko zuela jakinarazi zuen. Zuloaga zigortzea ere onartu zuten, inolako baimenik ez zuelako bere eskrituratik aparte iruditzen zitzaion prezioa jartzeko.
1683-3-23. Carlos II.a Espainiako erregeak Loiolako patronatua ontzat hartu zuen.
1646-3-23. Priorearekin harremanetan jarri ondoren, baldin alkatea agertzen ez bazen, Ostegun Santu egunean giltza fidelari emango ziola berak esan zuela jakinarazi zuten.
1638-3-23. Probintziako Batzarrak agindu bezala, muga zaintzeko prest eduki nahian jendea, bakoitzak zituen armak ikusi ondoren zera adierazi zen: bakar batzuk inolako armarik gabe zirela, eta ahal zen azkarren inguratzeko agindua zutela. Ikusi nahian guztiak armak zituztela, Bazko egunean arma erakusketa egitea onartu zuten, aurrez eliza eta bandoen bidez adieraziz.
1599-3-23. Herrian zegoen Agustin Antolinezi, agustindarren probintzialari, herriko komentura fraideak bidaltzeko eskaera egin zioten.
1525-3-23. Borreroarentzat ohea eta urkamendi bat egiteko egurra ordaindu zuen herriak.
1525-3-23. San Sebastian egunez prozesioan tronpeta jo zutenei ordaindu zieten.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago