2017-6-20. Valen Garciak irabazi zuen XXXV. Euskal Antzerki Topaketen kartek lehiaketa.
2005-6-20. Haika-Jarrai-Segi auziko epaia eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta Garikoitz Etxeberria 'Kafe' aske geratu zen. 2007an, baina, Auzitegi Gorenak erabakita berriro kartzelan sartu zuten, "talde terroristako kide" zelakoan. 2009ko otsailaren 2an irten zuen espetxetik, denera preso sei urte egin ostean.
1965-6-20. Joxe Ibar 'Urtain' eta Justo Gallastegi neurtu ziren, lehenena hamabost arroako kubikoarekin eta bigarrena 14'5 arroakoarekin. Urtainek hamabi jasoaldi egin zituen hamabost minututan eta Justok 11 denbora berean.
1929-6-20. Martzial Uzini baimena eman zioten pabilioi berria egiteko. Pabiloiak aurrez zituenekin bat egingo zuen.
1913-6-20. Jesus eta Maria komentuaren lehen harria jarri zuten.
1910-6-20. La Vascongada Autoen elkarteko kudeatzaileak proposamena egin zuen aurrez Gipuzkoako Kutxa Probintzialak erabili zuen lokala alokatzeko. Proposamenaren arabera, urtean ehun pezeta ordainduko zituzten bost urtean zehar, unean bere ondoan alokatuta zuen lokalaren alokairua luzatuko zuten eta beharrezko obrak bere kontura egingo zituzten. Erabakia hartu aurretik ikerketa egintea erabaki zuten.
1892-6-20. Datorren neguan martxan jarri nahi zuten Arte eta Ofizio gau eskola herrian. Eskolaren arautegia prestatzeko eskatu zieten alkateari eta haren bi tenienteei, sindikoarekin batera.
1892-6-20. Parrokiko organoa konpontzeko, parrokiko batzordeak eta Udalak tratua egin zuten Akilino Amezuarekin.
1845-6-20. Eizagirre auzoan eta Matxinbentako eliza inguruan bizi zinenek egindako kexa kontuan izanik, Urrestillarako bidea ibili ezinekoa zegoela adierazi zuten. Alkateari ardura ematea erabaki zuten, ahalik eta azkarren bidearen konponketa lanak egin zitzan.
1820-6-20. Espainiako Konstituzioak agintzen zuen eran, udal ordenantzak osatzea erabaki zuten. Horretarako batzordea izendatu zuten.
1813-6-20. Kontuan izanik azkeneko zortzi egunetan Bergara eta Antzuola herriei zuzenduriko 8.200 zatiko eta gainontzean herritarrek aurreratutako beste zenbait gauza, laguntza emandako herritarrei ordainketa egiteko kontribuzioaren %8 kobratzea erabaki zuten.
1790-6-20. Apezpikutzako bikario magusiak baimena eman zuen Urrestillako elizako erretaula nagusi berria egiteko, aurrez Juan Apaeztegik eginikoa ez baitzen biztanleen gogokoa.
1765-6-20. Uholde handiak izan ziren eta bide gehienak erabat apurtuta gelditu ziren -batez ere, ibai ingurukoak-.
1709-6-20. Frantzisko Inazio Sarrarainek eta Enparanek jakinarazi zuten Juan Eizmendi maisuak amaitu zituela herriak agindutako 'Bataio' kaperako obrak. Enparani agindu zioten lanak ikusteko maisuak aukeratzeko.
1592-6-20. Frantziskanen komentu zaharra eta bere baratza tasatu zituzten.
1583-6-20. Parrokiko elizari falta zitzaizkion sei pilare egiten hasi aurretik, zimenduak egokiak ziren ikustea erabaki zuten.
1334-6-20. Alfontso XI.ak baieztatu zuen Fernando IV.ak emandako pribilegioa. Pribilegio horren arabera, Soreasuko monasterioa Iraurgiko Salbatierrako biztanleei eman zieten.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago