2019-1-20. Arauntza taldea 50. aldiz irten zen San Sebastian bezperako helduen danborradan eta zegokion omenaldia jaso zuen udaletxean.
2019-1-20. Dioni eta IƱigo Perez anaiek, parrokiako naximentuaren arduradunek, udalaren omenaldia jaso zuten San Sebastian eguneko umeen danborradaren ospakizunen barruan.
2018-1-20. Iker Aizpuruk zilarrezko domina irabazi zuen infantil mailan Igeriketa Egokituko Espainiako Txapelketan.
2014-1-20. Luciana Pizarrok 100 urte bete zituen.
2012-1-20. Umeen danborradan Itziar Oiarzabal eta Maria Jesus Garmendia omendu zituzten, Erregeen kabalgatan egindako lanagatik.
2011-1-20. Espainiako Auzitegi Nazionalak absoluzioa eman zuen 'Udalbiltza auzian'. Absoluzioa jaso zutenen artean zegoen Miren Odriozola Azpeitiko zinegotzi ohia. Fiskalak hamar urteko espetxe zigorra eskatzen zuen Odriozolaren eta gainerako hemeretzi auzipetuen kontra, ETArekin harremana izan zutela egotzita.
2006-1-20. Patxi Altuna hil zen Loiolan. Jesuita, filologo, idazle eta euskaltzain oso azpeitiarrak 78 urte zituen.
2004-1-20. Umeen danborradan Juan Antxieta Musika Eskola talde berriak parte hartu zuen.
1992-1-20. Burdinbidearen Euskal Museoa ireki zuten.
1991-1-20. San Sebastian egunean ez zen sokamuturra izan, 'zezenaren gaitza' izeneko gaixotasunagatik.
1983-1-20. Inazio Agirre eta Andoni Albizuri 'Katxo' omendu zituen haurren danborradak. Karrozen egileak ziren biak.
1967-1-20. Ikastola eta ikastetxeetako ikasleek lehen aldiz hartu zuten parte haurren danborradan.
1966-1-20. Erregin eta bere laguntzaileen azken gurdi apaindua kaleratu zuten haurren danborradan.
1958-1-20. Haurren bigarren danborrada izan zen Azpeitian.
1958-1-20. Xebastian Lizaso bertsolaria jaio zen.
1927-1-20. Loiola auzora ura ekartzeko proiektua eta aurrekontua onartu zuten.
1927-1-20. Musika Akademia eta Herri Musika Bandaren arautegiak onartu zituzten.
1713-1-20. Ehun erreal ordaindu zizkion herriak Antonia Zendoia andreari, bere aginduz hazi eta hil zen utzitako haurraren hileta elizkizunak ordaintzeko.
1684-1-20. Juan Apaeztegi eta Agustin Eizagirre maisuei Izarraitz gainean egin nahi zen izoztegia egiteko lekua aukeratzeko eskatu zieten, proposamen bat eta gutxi gorabeherako aurrekontu bat egiteko eskatuz.
1684-1-20. Diputazioaren gutunaren eta erregeak probintziari bidalitako zedula baten berri eman zuten, konpainia bat prestatzeko eskatuz. Agintariek udalbatzarrera gaiari buruz iritziak jasotzeko herritar bereziei deitzea erabaki zuten. Horrela egin ondoren, Diputazioari erantzutea onartu zuten, kontuan izanik probintziak Frantziarekin muga egiten zuela eta bera eta erregea gipuzkoarrak defenditzeko prest zirela.
1684-1-20. Bi herrien artean eta Sistiaga aldean ziren mugak ikusteko, Azkoitiko herriari ordezkariak izendatzea eskatuz idaztea erabaki zuten.
1684-1-20. Nekazaritza lanean erabiltzeko herriak eskaintzen zituen lurren eta baimenen zerrenda onartu zuten.
1677-1-20. Herriko dorrean zegoen ordularia zaintzeko tratua egin zuten Martin Odriozolarekin, zortzi urterako eta bertan bizi zela. Tiroak ere bota beharko zituen bertatik ohiko egunetan. Herriak 20 dukat ordaindu zizkion urtean, eta beste bi gehiago, berriz, ordulariari olioa bota beharko ziolako. Baina lehen urtean jasoko zituen 20 dukat horietatik hamar, behintzat, aurrez lan berean izan zen Martin Concejoren alabari eman beharko zizkiola agindu zioten, San Miguel egunetik ordura artean ordularia zaindu zuelako.
1667-1-20. Udalbatzar nagusian, alkateak fidelaren aurka hartutako neurrien berri adierazi zuen, esanez fidela preso zuela, arraina saltzen zuten emakume batzuen kontra egin zuelako. Gaiari buruz euren iritzia jakin nahian Bilboko bi lizentziaturekin harremanetan jartzea erabaki zuten. Herriaren aginduak eta gainontzeko paperak bidali zizkieten bi lizentziatuei eta, haien iritzia jakin ondoren, beharrezko neurriak hartuko zirela erabaki zuten.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago