2013-8-7. Alfonso Gallardo Taldeak Corrugados Azpeitiako langile guztiak kaleratu eta enpresa itxi zuen.
1946-8-7. Udala Bilbora joan zen, Anaia Frantzisko Garate jesuitaren hezurrak Deustuko hilerritik Unibertsitateko kaperara eraman zituztenean.
1936-8-7. Lantegietako nagusiei langileei bost eguneko soldata ordaintzeko alkateak egindako proposamena aho batez onartu zuen Udalak. Ordainketa uztailaren 27tik abuztuaren 1era bitartekoa izango zen, eta aurreko baldintza beraietan.
1936-8-7. Alkatearen proposamenari erantzunez, Udalak Horn gorteetako diputatua hiltzean bere sentimendua agertzea erabaki zuen, honoko telegrama hau bidalita: "Redaccion Euzkadi. Biotz biotzez samindu dira Azpeitiako Udal gizonak Horn aldun agurgarriaren eriotzean. Goian bego. Endorea".
1934-8-7. Hilaren 4an Buletin Ofizialean agertu zen gobernadore zibilaren ofizioa irakurri zuten. Bertan, Kontzertu Ekonomikoaren Batzordea izendatzeko hauteskundeak debekatu zituzten, eta horretarako egindako bilera guztiak legez kanpokoak zirela adierazi zuten. Ondoren, Donostiako alkateak hilaren 12an hauteskundeak egiteko gutuna irakurri zuten.
1922-8-7. Aurreko batzarrera agertu ez ziren Barrena eta Alberdi zinegotziek Etxeberriak elizkizunei egindako zentsurarekin bat egin zuten.
1916-8-7. Herriko Lehen Heziketa Juntak eginiko txostena ontzat hartzea erabaki zuten.
1895-8-7. Heziketa Publikoaren Probintziako Juntak agindutakoa betetzea erabaki zuten, eta gestioak egin ziren Nuarben eskola martxan jartzeko.
1893-8-7. Juan Bautista Azilona alkateordeak adierazi zuen Isabel infanteak 250 pezeta utzi zituela behartsuentzat herrian izan zenean, eta batzorde bat izendatu zuten diru hori banatzeko. Horrela Agustin Jauregi erretorea, Azilona bera, eta Benantxio Akutain eta Joan Joxe Beobide zinegotziak izendatu zituzten batzorderako.
1893-8-7. Alkateak adierazi zuen une egokia zela herriko epaitegirako gestioak egiteko, Gobernuak Aurrekontuetako Legean aldaketak egin baitzituen. Idazkaria Ramon Nocedal lurraldeko diputatuarekin harremanetan jartzea proposatu zuen, batzordeaa osatu eta hura epaitegia zabaltzeko eskatzera Madrilera joateko. Alkatea eta idazkaria aukeratu zituzten batzorde hori osatzeko.
1884-8-7. Inazio Perez Arregi jaio zen.
1865-8-7. Genaro Enparanek uztailaren 30ean Enrike infantea eta bere semeei bi egunean ostatu eman eta bere etxean gogoz hartzeagatik idatzi baten bidez eskerrak ematea erabaki zuten.
1766-8-7. Probintziak adierazi zuen Isabel de Fernesio erregin ama hil zela. Lehen astelehenean lutua erabiltzea erabaki zuten.
1765-8-7. Frantziskanen komentuko alde batean erretaula egiteko Martin Arzadun maisuarekin eskritura egin zuten. Erretaula Inazio Ibero maisuak emandako itxurarekin egingo zuten.
1581-8-7. Agustindarren Probintzialarekin komentuaren kapitulazioei buruz hitz egitea erabaki zuten. Baita Esteban Arriaranek bertan izan nahi zituen ohoreei buruz ere, herriratzekoa baitzen.
1581-8-7. Behartsuei tokia eskaintzeko beste etxe bat topatzea erabaki zuten, San Agustin komentua egiteko ospitale zaharra hartu baitzen.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago