Eguna: 2-16

  • 2016-2-16. Pasaiako segadako gertaerak ikertzearen aldeko helegitea jarri zuen Udalak.
  • 2016-2-16. Julen Belamunok 'Gaueko zaintzailea' aurkeztu zuen, bere lehen eleberria.
  • 2012-2-16. Gipuzkoako Fiskaltzak hamar urteko zigorra eskatu zuen Amaia Azkueren ustezko hiltzailearentzat.
  • 2010-2-16. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak Luis Amenabar azpeitiar enpresaria auzipetu zuen, ETAren estortsioa ez salatzea egotzita.
  • 1996-2-16. AEK Koordinakundeak Mikelats euskaltegi berria inauguratu zuen Urbitarten.
  • 1985-2-16. Lehen aldiz herrian kaldereroen konpartsa kaleratu zuten.
  • 1885-2-16. Udalak frontoi berria egiteko baldintzak ezagutzera eman zituen.
  • 1753-2-16. Batzordea izendatu zen Arana errotako harria ikusi eta erosteko, ondoren Lamiosena zubirako baliagarria izango zena. Izan ere, alea ehotzeko harririk gabe agertu zen eta itxaron gabe berriro lanean jarri zuten.
  • 1753-2-16. Lamiosena zubia egitea enkantean jartzea erabaki zuten.
  • 1746-2-16. Diego Alzagaren ordez izendatutako Frantzisko Antonio Altunak bere kargua zin egin zuen, alkateak eskuetan zuen makila errealak zuen gurutzearen aurrean.
  • 1742-2-16. Elolaren kaperautzako kontuak ikusi ondoren, diru banaketa egitea erabaki zuten.
  • 1716-2-16. Udalbatzar nagusian, Agustin Agirre eta Loiolako Ikastetxe Errealeko erretore Xalbador Rivadeori agertzea erabaki zen, parrokiko elizgizonak eta AlcaƱicesko Markesaren artean eginiko akordioaren hirugarren kapituluari buruz sortutako zalantzaren aurrean haiek sentitzen zutena ager zezaten.
  • 1716-2-16. Bere fidatzaile bezala Antonio Larraar, Frantzisko Sagastume eta Antonia Aketegi izendatu zituen Lazaro Iturraldek. Honekin eskritura egitea erabaki zuten, Enparan errota alokatu ziotela adieraziz.
  • 1698-2-16. Urte horretan behintzat, San Agustin komentuan garizuma igandeetan antolatu ohi ziren sermoiak bertan behera uztea erabaki zuten herritar bereziekin eginiko udalbatzarrean. Baina eredutzat hartu gabe ondorengo urteetarako.
  • 1674-2-16. Herrian ospatuko ziren Gipuzkoako Batzar Nagusiei buruz erabaki batzuk hartu zituzten.
  • 1674-2-16. Parrokiko koruko burdinsarea egiteko diru laguntza eskainitako guztiei deitzea erabaki zuten, hiru egunen barruan eskainitakoa bete zezaten.
  • 1669-2-16. Herriko sendagile Jazinto Pazuengosek adierazi zuen aurreko urtean Antonio Erkizia eskribauaren aurrean herriarekin eginiko eskrituran agertzen zela, urtean 20 dukat emango zizkiotela elizgizonek bere soldata osatzeko, baina eskaera luzatu bazen ere ezin izan zituela kobratu. Erabakirik hartu gabe, udalbatzar nagusia egin bitartean gaia alde batera uztea erabaki zuten agintariek.
  • 1669-2-16. Martin Garatetxea eta Juan Apaeztegi maisuek osaturiko txostena aurkeztu zuen Inazio Apaeztegi erregidoreak, herriko ordularia zegoen dorrean zer konponketa egin behar ziren adierazten zuena. Han aipaturiko lan guztiak aurrera eramatea erabaki zuten.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.

Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan