2020-2-15. 2019ko Euskal Automobilismo Txapelketako sariak banatu zituen Euskadiko Automobilismo Federazioak Lazkaon (Gipuzkoa), eta Iñaki Aiertza, Joseba Bikendi, Jokin Aiertza eta Aratz Aizpuru saritu zituzten.
2018-2-15. Esklabetako komentuaren eraikinean bereziki gazteei bideratutako alokairu sozialeko 45 etxebizitza eraikitzeko akordioa sinatu zuen Udalak Eusko Jaurlaritzarekin.
1961-2-15. Oñatz eta Elosiaga auzoetan eskola 'nazionalak' sortzea erabaki zuten.
1956-2-15. Ministerioak herrian Institutu Laborala eraikitzea onartu zuela jakinarazi zuten.
1956-2-15. Urrestillan eskola bat etxe etxebizitzak egiteko lurraldeak erosteko gestioan egitea erabaki zuten.
1909-2-15. Urrestillako Eperkua zubitik Maurirako bidea konpontzen ari zirenei ehun zatiko ematea erabaki zuten.
1909-2-15. Astearte bakoitzean errukietxeari bi pezeta ematea erabaki zuten, azokara joaten ziren astoen zerga kobratzen ahalegintzen zelako.
1876-2-15. Loiolan Moriones eta Loma jeneralak bildu ziren.
1869-2-15. 'Kapitain Jeneral' euskaraz idatzitako mintzaldia, nafar eta euskaldunei zuzendua, toki publiko baten zintzilikatzea erabaki zuten, eskatuz "bakeak iraun zezala eta foruak gurekin izan ditzagun''. Ezinbestekoa egin zen Carlos VII.ak zituen nahiak baztertzea.
1869-2-15. Santo Domingo komentuko gela batetan telegrafo zentrala jartzeko aldaketa egitea erabaki zuten.
1864-2-15. Juan Bautista Oiarzabalek Santo Domingo komentuan Guardia Zibilarentzat kuartela eratzeko egin zituen lanak aztertzea erabaki zuten.
1809-2-15. Monterroneko Konteak Frantzisko Joxe Enparani idatzi zion, Frantziako armadarekin herriak egin zituen zorren berri emanez eta berehala ordaindu behar zituela esanez, edo, bestela, tropa bat herriratuko zuela adierazi zuen. Horrela gerta ez zedin, Arrasaten zegoen frantziar komandanteari idaztea erabaki zuen herriak.
1794-2-15. Bi urtean zehar herritik Lasao auzora bitarteko bidea egoki edukitzeko, Sebastian Agirrek egin zuen proposamena onartu zuten, urtean 45 dukat ordainduz.
1789-2-15. Eskuzta zelaian ibai aldera paretak egitea erabaki zuten eta herriaren irteeratik Eskuztara bitarteko bidea egokitzea.
1755-2-15. Apezpikuari Vera Cruz kofradia edo Arimen erretaula egitek baimena eskatzea erabaki zuten.
1597-2-15. Domingo Lopez Arandia jaunari, alkatetzan jarraitu nahi zuelako, herriko harresiaren barruan bizi beharko zuela jakinaraztea erabaki zuten.
1597-2-15. Olazko ermitan berritze lanak egitea erabaki zuten.
1597-2-15. Parrokian egin behar zituzten obrak gogoan izanik, haien enkantea Zestoa, Azkoitia, Errezil eta beste zenbait herritan adieraztea erabaki zuten.
1597-2-15. San Juan egunera bitartean, San Asentsiotik astean sei zama ardo ekartzeko obligazioa hartu zuen Martin Mendigurenek. Pitxarra 39 maraiko prezioan ekarri zuen.
1597-2-15. Amuarrain libera erreal batean saltzeko agindua eman zuten, eta gainontzeko arraina, berriz, erreal erdian.
1592-2-15. Enparan errotaren ondoan azken uholdeek eraman zuten horma altxatzea erabaki zuten.
1565-2-15. Behar bezalako zerbitzurik ez zutela esanez, Urrestillako biztanle batzuek Fernando Loiola lehen erretorearen aukako auzia jarri zuten.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago