2021-1-2. Urriza nafarra bikotekide zuela, Erremonteko 50. Binakako Txapelketa irabazi zuen Jagoba Labaka azpeitiarrak Galarretan (Hernani. Gipuzkoa), finalean Ansa II.ari eta Joxin Aizpuru azpeitiarrari 40-31 irabazita.
2008-1-2. EAJko Azpeitiko buru batzarreko presidente Alex Etxeberriaren autoari eraso egin zioten.
1911-1-2. Herriaren hirugarren urontzia egiteko lanak eman zituzten.
1907-1-2. Santo Domingo komentua izandakoaren patioan ziren torilak edo zezentokiak botatzea erabaki zuten agintariek.
1893-1-2. Sebastian donean eta inauterietan kaleratuko ziren sokamuturreko zezenak inguratzea eskatu zioten Tomas LarraƱagari.
1882-1-2. Madalena ermitaren kanpoko harresia ahalik eta azkarren jartzea eskatu zioten Joxe Inazio Aizpuru erregidoreari.
1814-1-2. Herriko diruzain Frantzisko Jauregik dimisioa eman zuen.
1735-1-2. Loiolako elizaren laranja erdiari heltzeko burdin arkuak jartzea erabaki zuten, mugimenduren bat izan zuela ikusi ondoren.
1711-1-2. Parrokirako egin ziren konfesionario edo aitorleku berriak ikusteko, Martin Zaldua maisua izendatu zuten.
1710-1-2. Sagardoa saltzen jarri aurretik eta txandak izendatzeko egin ohi zen zozketarako, 48 upelen berri eman zuten. Guztiak sagardo garbia zutenak ziren, eta beste zortzi upel urarekin nahastuta zeudenak.
1699-1-2. Parrokiko korurako eskailera egiteko Lazaro Laincera maisuarekin eginiko hitzarmenaren berri eman zuten.
1685-1-2. Ikusirik Nikolas Saez Elolak sortutako memoriari erantzuteko kaperau bat behar zela, lortu nahi zutenek eskaerak egin zitzaten herritarrei jakinaraztea erabaki zuten.
1656-1-2. Eskritura baten bidez eta 228 dukat ordainduz, Enparango errota Frantzisko Arbeztainek hartu zuen urtebeterako.
1642-1-2. Juan OƱazek saltzen zituen txakolinak ikustea erabaki zuten agintariek, inguruko herrietan merkeagoak eta hobeak saltzen zirelako eta, gainera, bertan eginak. Udalak saltzaileekin urte osorako tratua egin zuen.
1600-1-2. Miguel Saez Goiazek, Udalaren ordezkari bezala Gorteetan denboraldi bat egin ondoren, San Agustin monastegia sortzeko baimena herriratu zuen.
1582-1-2. Parrokiko aldare nagusiaren inguruan Joan Apoitak eginiko lanak aztertzea erabaki zuten. Zurgin langintzak ikusteko, Martin Madariaga aukeratu zuten.
1561-1-2. Herriaren lurraldeetan -10.000 gaztainondo ziren orduan-, Pedro Ugartek beste 6.000 landare sartzeko tratua egin zuen. Esaten zenez, ordea, haritzak falta ziren.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago