Eguna: 5-29

  • 2021-5-29. Plaza jendez bete zen herritar talde batek Corrugados Azpeitiaren auziaren harira Nagore Alkorta alkateari babesa adierazteko ekitaldian.
  • 2012-5-29. Euskal Herriko hainbat tokiko hedabidek, tartean Uztarria Komunikazio Taldeak, Tokikom SL enpresa sortu zuten.
  • 1992-5-29. Joxe Lizaso bertsolaria omendu zuten.
  • 1946-5-29. 'San Inazio' tertzioko ererreketeen gorpuak jaso behar ziren panteoia amaitu zela adierazi zuen Galo Barrenak, eta garaia zela hilobi partikularretan zirenak bertaratzeko.
  • 1868-5-29. San Inazioren zaindaritza ospatzeko Parrokiko apaizen erantzuna kontuan harturik, Bazko bigarrenean goizeko bederatzietan izango zen Loiolako elizkizunera korporazioan joatea erabaki zuen Udalak. Prozesioa goizeko zazpi eta erdietan aterako zen herritik.
  • 1835-5-29. Herritar berezienak bildu ziren, herria agintari gabe zegoela-eta egiten ziren astakeriak moztu nahirik. Manuel Etxeberria eta Joxe Inazio Zuazola izendatu zituzten alkatetzarako, unean zen borroka baretu bitartean ahalmen osoa emanez.
  • 1821-5-29. Herritar batzuek Espainiako Konstituzioaren aurka armak eskuetan izan zituztela kontuan izanik, komandanteari haien patenteak jasotzeko eskatzea erabaki zuten, eta horretarako zerrenda prestatu zioten.
  • 1815-5-29. Jesusen Langundia berrezartzeko agindu erreala sinatu zuten.
  • 1763-5-29. San Millango markesari baimena eman zioten, bere etxe Bikuña, Inazio Iberok eginiko diseinuaren arabera egokitzeko.
  • 1763-5-29. Unean haragia ebaki eta publikoki zabaltzen zen tokian etxe bat egitea erabaki zuten, eta hornitzailearentzat etxebizitza egokitzea.
  • 1743-5-29. Aurreko egunean gerrako Ingalaterrako bost itsasontzi Getarira hurbildu zirela esanez idatzi zuen Diputazioak. Probintziak agindu zuena kontuan harturik, larunbatean udalbatzar nagusia egitea erabaki zuten, bertan soldaduen zozketa egin eta euren ofizialak izendatzeko, horrela konpainia bat osatuz.
  • 1699-5-29. Behartsuei eta diru faltsua zabaltzen zutenei buruz probintziak bidalitako gutuna irakurri ondoren, alkateari eskerrak eman zizkioten kanpoko behartsuei, egun bakar batean izan ezik, herrian limosna eskatzeko baimenik ez emateagatik. Ospitalera ere albistea pasatu zen, behar-beharrezkoei bakarrik ostatua emateko adieraziz.
  • 1639-5-29. Andres Pachecoren konpainiari ostatua emateak gastu asko sortuko zituela ikusita, alkateak adierazi zuen derrigorrezkoa egiten zitzaiola herriari biztanleen artean dirua biltzea, eta 400 dukat guztien artean banatzea erabaki zuten.
  • 1594-5-29. Lorentzo Berrasoeta erretoreak meza nagusian alkatea, agintariek eta beraien aginduak jarraituz lehen letania egunean Eizmendiko San Juan ermitara joan ziren herritarren eskomikua irakurri zuela jakinarazi zuten. Horiek Urrestillako apaiz eta biztanleek zigortu nahirik bertaratu ziren. Herriak erabaki zuen bere agintarien defentsan ahalegin guztiak egitea. Auziak Iruñean jarraitzen zuen, eta derrigorrezkoa zen parroki nagusiko elizkizun berezietara gainontzeko elizetakoak agertzea.
  • 1570-5-29. Norbait Tolosara bidali eta korrejidoreari herrira etortzea eskatzea erabaki zuten, bere ohiko txanda bete zezan.
  • 1563-5-29. Nikolas Saez Elolaren dotea jaso behar zuten emakumeak izendatu ondoren, hurrengo igandean haren kaperan eskainiko zen Izpiritu Santuaren mezara joateko albistea pasatzea erabaki zuten, Elolaren testamentua gordeko zutela zin egin zezaten.
  • 1563-5-29. Garia eta gainontzeko generoak herriratzea derrigorrezkoa zela ikusirik, galtzada herritik Atxumarriagara, Igarate gainetik pasatuko zen galtzada berria egiteko lanari hasiera ematea erabaki zuten. Zumarragako Udalari albistea pasatu zioten, bere lurraldean jarraipena izan zezan.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.

Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan