Eguna: 2-18

  • 2016-2-18. 150. urteurrena ospatzeko egitaraua aurkeztu zuen Udal Musika Bandak.
  • 2015-2-18. Julen Belamunok 'Ukabilak eta loreak' aurkeztu zuen, bere lehen ipuin liburua.
  • 2006-2-18. Kaldereroek Zine Kluba eta Julian Barrenetxea Abesbatza omendu zituzten.
  • 1992-2-18. Diputazioak Herriaren Planeamendu Baldintzak onartu zituen.
  • 1926-2-18. Damaso Azkuek eta beste herritar batzuek herriko industriari eta merkatarien izenean egiten zuten eskariaren berri eman zuten udalbatzarrean, Urola trena inauguratzean, hil honen 22rako, zenbait ekintza proposatuz. Baina inolako erabakirik ez zuten hartu agintariek.
  • 1907-2-18. Ganadu hiltegia egiteko enkantearen baldintzak onartu zituzten.
  • 1903-2-18. Zezen-plazaren proiektua onartu zuen gobernadorearen gutuna jaso zuten.
  • 1900-2-18. Buenos Aires (Argentina) hiriko Victoria Antzokian 'Artzai mutillak' opera estreinatu zen; Felix Ortiz San Pelayo azpeitiarraren musika eta Pedro Mari OtaƱoren hitzak zituen.
  • 1866-2-18. Musika Bandarentzat instrumentu batzuk erostea erabaki zuten.
  • 1814-2-18. Gipuzkoako Politiko Buruak jakinarazi zuen Azkoitiko alkateari albistea eman ziotela herriaren ordezkari Joxe Bixente Errazti aukeratu zutela, Urrestillak eta Azpeitiak zituzten mugak seinalatzeko. Eta emandako agindua betetzea erabaki zuen herriak.
  • 1814-2-18. IV. Dibisioko komandante jeneralak herriari azaltzen zion bere langintzaren zentro bezala Azpeitia aukeratu zuela eta behar zuen guztia eman beharko ziotela. Udalak erantzutea erabaki zuen, ez zela bere ardura eskaerari erantzutea eta, gainera, ezin zuela.
  • 1803-2-18. Herriko agintari eta Nikolas Inazio Odriozola erretorearen artean iritzi ezberdinak sortu ziren. Azken honek udaletxera bidali zuen gutun bat, esanez nahiko hitz eta esaera gogorrak erabiltzen zituelako agintarien aginduak ez zituela elizaren bidez adieraziko.
  • 1795-2-18. Ikusirik lekaimeen komentuan asko eta asko lurrean behar bezalako zulorik egin gabe hilobiratzen zituztela, horrek kutsadura gogorra sor zezakeen dudarik gabe, eta hildakoen zuloetan karea botatzeko pare bat karobi egitea erabaki zuten.
  • 1768-2-18. Alkateari eskatu zioten herriko udaltzainei gogoraztea bolo jokoan jasotzen zuten diruaren truk uda partean elur hornikuntza egiteko zuten betebeharra.
  • 1715-2-18. Pedro Beltran Oiarzabali bere harrobietan 200 gurdi harri ateratzea eskatzea erabaki zuten, beharrekoenak ziren bideak egokitzeko.
  • 1656-2-18. Bidaniko San Bartolome elizan hilaren 21ean izango zen batzar berezia zela-eta, erabaki zuten erregeari erregutuz adieraztea oraingoz behintzat probintziari soldadu gehiago ez eskatzeko.
  • 1644-2-18. Azken uholdeek Barrenola burdinolako presa erabat apurtu zutelako, Juan Egurzari herriaren basoetan egurra ebakitzeko baimena eman zioten.
  • 1644-2-18. Enparan errotako presak ere kalte handiak izan zituela adierazi zuten.
  • 1630-2-18. Parrokiko Juan Abalos organojoleak Gasteizen aurkitu zuen lantoki berria, eta derrigorrezkoa ikusirik beste baten beharra, Miguel Apaeztegiri deitu zioten (aurrez Tolosan egon zena). Elizgizonekin hitz egin ondoren, harekin egin zuten eskritura, 30 dukat eskainiz soldata bezala; erdiak herriak ordainduko zizkion eta beste erdiak parrokiak, aurrez apezpikuaren baimena lortuta. Udaletxearen goialdean eman zioten etxebizitza, korrejidorea herriratu bitartean behintzat. Eskritura sinatzeko, Bartolome Sokin, Esteban Berrasoeta eta Adrian Elordi apaizak izendatu zituzten, eta herriak, berriz, Domingo Kortaberria eta Juan Perez Arriaga izendatu zituen.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.

Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan