Eguna: 12-23

  • 2016-12-23. 150. urteurreneko ekitaldi nagusia ospatu zuen Udal Musika Bandak Soreasu antzokian.
  • 2015-12-23. Lana Erregulatzeko Iraungitze Txostena aurkeztu zuen Antzibar enpresak.
  • 2012-12-23. Imanol Lazkanok azkeneko aldiz kantatu zuen jendaurrean, Sanagustin kulturgunean. Hilabete batzuk lehenago iragarri zuen plazak uzteko hartutako erabakia.
  • 2012-12-23. Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa irabazi zuen Aimar Irigoienek, seigarrenez.
  • 2001-12-23. Udalak Imanol Eliasen 'Azpeitia. Gaztaroko kronikak' liburua aurkeztu zuen.
  • 1992-12-23. Diputazioak eta Loiolako erretoreak, jesuitek Loiolan zuten liburutegia publikoari zabaltzeko akordioa sinatu zuten.
  • 1985-12-23. Jose Mari Bastida alkatearen aginduz, Kaka Flash irrati librea itxi egin zuten.
  • 1951-12-23. Joxe Epelde eta Frantzisko Landa neurtu ziren zezen-plazan 8.000 metrotan, Epeldek 36.36.1/5ean denbora egin zuen, eta Landa 4.200 metro egin eta erretiratu egin zen.
  • 1902-12-23. Sebastian Camio arkitektuak zezen-plaza berriko obren likidazioa aurkeztu zuen, eta Udalak hori aztertzeko batzordea izendatzea erabaki zuen.
  • 1902-12-23. Uranga zinegotziaren proposamena onartuz, hilaren 22an ospatu zen ganadu feriaren sortzaile Iarzari eskerrak ematea erabaki zuten.
  • 1896-12-23. Probintziko Batzordeak herriaren eskaerari erantzunez aurkeztu zuen euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako kale eta enparantzen izenak jakinarazi zituzten. Plakak erostea erabaki zuten.
  • 1846-12-23. Agindutakoari erantzunez, alkateak eta Etxeberria erregidoreak herriarekin bat eginik ziren biztanleen zerrenda aurkeztu zuten, gai zirenak herriko agintaritzan izateko, nahiz eta kaparetasuna oraindik ez zuten lortuta. Kontuan izanik herriarentzat ona izango zela, datorren urteko urtarrilaren 1ean zerrenda bera Herri Batzar nagusian aurkeztea erabaki zuten, agertuz derrigorrezkoa zela zerrenda onartzea, aukera hobea emango zuelako agintariak aukeratzeko orduan.
  • 1788-12-23. Parrokiko atarian egin nahi zituzten obren planoa aurkeztu zuen Joxe Antonio Arzadun arkitektuak. Lanak egiteko beharrekoa ikusi zuten inguruko etxeak edo euren zatiak hartzea, eta jabeei horrela adieraztea erabaki zuten. Errazti diputatuari eskatu zioten, bestalde, Igeldoko harrobietan harri egokia aurkitzeko, parrokiko aterpeko lurrean lauza egokia jartzeko, datorren udaberrian egin zitekeena eta aurrez behar ziren eskriturak sinatuta.
  • 1768-12-23. Idatzi baten bitartez Loiolako obrak gelditzean langileek zuten egoera larriaren berri agertu zuen alkateak. Haientzat lana aurkitu behar zela adierazi zuen.
  • 1716-12-23. Urteko sagarrarekin eginiko sagardo garbiak saltzea onartu zuten, denbora emanez jabeei horrela egiteko. Upela bat sagardo egiteko behar izan zituzten kuebano edo neurriak hainbat egun eta bi gehiago emango zizkion bakoitzari herriko fidelak epea amaitzean, eta beste upela txandari jarraituz saltzen jartzeko aginduko zuen.
  • 1696-12-23. Gogoan izanik elur hornikuntza egiteko inor gabe zegoela herria -nahiz eta almodenan jarri eta ikusirik derrigorrezkoa egiten zela norbait izendatzea-, gestio batzuk egin zituzten eta Inazio Segurola erregidoreari 500 erreal ematea onartu zuten, honek ahalegin guztiak egin zitzan urte osorako elurra bilduz Izarraizko izoztegian.
  • 1696-12-23. Kontuan izanik Enparan eta Soreasu errotak alde batera utzi eta beste errota batzuetara eramaten zituztela aleak ehotzeko -nahiz eta agindurik izan beraietan bakarrik egin zitekeela-, abokatuekin kontsulta egitea erabaki zuten, neurriak hartzeko asmoz.
  • 1643-12-23. Aurreko Udalak herri barruan hiru taberna izatea erabakita zuen, beste bat Urrestillan eta beste bat Nuarbe auzoan 1644ko San Miguel egunera bitartean. Alondegian emango zuten Nafarroako ardo guztiaren berri pitxar bakoitzeko bi maraiko zerga kobratzeko -gauza bera eginik ardo zuriarekin edo Ribadabiako ardoarekin, Kanarietako edo Andaluziako (Espainia) txakolinarekin-, Joseph Goenaga izendatu zuen herriak guztiaren berri jasotzeko, urtean 150 erreal ordainduz.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.

Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan