2016-1-15. Esperantoa-euskara hiztegia aurkeztu zuen Aitor Aranak, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan.
2010-1-15. Etxebeltz-Izarra eremuko bigarren faseko etxebizitzak zozkatu zituzten.
2010-1-15. Imanol Badiolak lehenengo txapela irabazi zuen.
2007-1-15. Antxieta Etxea ireki zuten, eraberritze lanak bukatu ondoren, adimen urritasuna duten eskualdeko pertsonentzako egoitza bezala.
2004-1-15. Andoni Aranaga txirrindulariak profesionaletara saltoa eman zuen, Chocolade Jacques Belgikako taldearekin.
2002-1-15. Eusko Jaurlaritzak Patxi Goenaga azpeitiarra Jaurlaritzako Euskara sailburuorde izendatu zuen.
1988-1-15. Eusko Jaurlaritzak Urola trenari buruz Ineco etxeak eginiko ikerketa aurkeztu zuen, Gasteizen.
1977-1-15. Mariano Haro lasterkalariak 10.000 metro egin zituen zezen-plazan, 29'52'' denboran.
1967-1-15. Santos Iriarte 'Errekartetxo' eta Joakin Alberdi neurtu ziren, bi enbor 54 ontzakoak ebaki eta bi kilometro lasterka egiteko. Errekartetxok irabazi zuen proba; 83 minutu egin zituen bere lanean; Alberdi erretiratu egin zen lana amaitu aurretik, 70'30'' egin ondoren.
1912-1-15. Zumaiako Udalak bidaltzen zuen gutunaren berri eman zuten: Inazio donearen eguna jai hartzeko eskaria.
1906-1-15. Akilino Izagirre Amenabar jaio zen Azpeitian. Errezilgo Zepai baserrian hazi zen eta deitura hori hartuko zuen bertsolari handiak.
1890-1-15. Auzolanean Enparan eta Estradako-erreka bitartean zen bidea egokitzen ari ziren langileei 200 zatiko ematea erabaki zuten, ogia eta ardoa.
1740-1-15. Bere ohiko txanda betetzera korrejidorea herriratzekoa zen berehala. Udaletxean inolako konponketarik egin behar zen begiratzea erabaki zuten, korrejidoreak bertan egon behar baitzuen.
1707-1-15. Abokatuen iritziak jaso ondoren, egun honetatik aurrera eta urtea amaitu bitartean, ardoari sei maraiko zerga ezartzea erabaki zuten. Esaten zen Espainiako erregeak 1658ko urriaren 16an eman ziola herriari baimena taberna guztietan saltzen zen pitxar ardoari zerga hori ezartzeko eta ordura bitartean 20.000 dukat jaso zirela, herriaren zorrak ordaintzeko, zuhaitz landaketak egiteko eta abar. Zerga horretaz gainera, beste zortziko txiki bat ere ezarri zuten, aurretik izandako ohitura bati jarraituz. Nahiz eta zerga horren bidez diru laguntza handia eskuratu, herriak orduan gutxi gorabehera zilarrezko 12.000 dukat zituen zorretan -7.000 dukat ordainketarako ziren eta beste 5.000 dukati ezin erantzunda zegoen-, eta ondorengo urteetan urteko 6.000 dukaten zorrak sortuko zirela adierazi zuten. Kontuak horrela, erregeari zerga horiek zerbait altxatzeko eskaera egitea erabakita zuela adierazi zuten.
1706-1-15. Gipuzkoako Batzar Nagusiak izango ziren herrian eta erabakiak hartu zituzten dena prestatzeko. Tartean, batzarkideek ostatu izango zituzten etxeak hautatzea: Inazio Beriztain zirujauarenean, Donostia, Errenteria, Usurbil eta Zarauzkoak; Pedro Zelaiaran jaunarenean, Hondarribia, Oiartzun, Asteasu eta Andoaingoak; Frantzisko Morenorenean, Azkoitia, Orio eta Hernanikoak; Maria Sustaetarenean, Arrasate, Bergara, Gatzaga bailara, Zizurkil, Zumaia eta Saiaz; Antonio Olazareginean, Segura, Zegamako batasuna, Areriko batasuna, Bozue handia batasuna eta Ataun; Katalina Urteagarenean, Deba, Mutriku, Getaria, Urretxu eta Legazpi; Katalina Mendizabalenean, Elgoibar, Eibar, Soraluze, Aizpurua batasuna eta Agisano batasuna; eta Arzadun jaunarenean, Urnieta, Berastegi, Elduaien, Astigarraga eta Zubiberria batasunakoak.
1692-1-15. Elizaren bidez deialdiak egin arren, herriko artxibategian falta ziren paper bakar baten berri ematera ere inor ez zela agertu ikusita, agintariek nuntzioari eskomikua edo 'Paulina' deiturikoa eskatzea erabaki zuten.
1671-1-15. Herritar Domingo GaztaƱaondo apaiza agertu zen udalbatzarrean, Frantzisko Zelaiaran batxilerra ondoren zuela. Zelaiaran lehen meza emateko prest zela-eta, herriak baimena eman eta horretarako eguna izenda zezan eskaera egin zuen. Kandelaria eguna izendatuko zioten meza berria emateko.
1651-1-15. Gonbidapen, eskaintza eta osperik gabe meza berriak ematea erabaki zuten.
1573-1-15. Garizumako egun batzuetan Zuola batxilerrari erromantze erako sermoiak egitea eskatzea erabaki zuten.
1431-1-15. Lope Garcia Lazkanok bere testamentua egin zuen Azpeitian.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago