2021-3-26. Ostalaritza eta merkataritza guneetan COVID-19a saihesteko egindako inbertsioak diruz laguntzea erabaki zuen udalak.
2017-3-26. Jaime Amenabar omendu zuten Julian Barrenetxeakoek, 17 urtez abesbatza zuzentzen ibili ostean batuta utzi ondoren.
2017-3-26. Antxieta arkeologia taldeko kideek labar artea aurkitu zuten Debako Arbil V kobazuloan.
2015-3-26. Maddi Zabala eta Naiara Izagirre azpeitiarren Zilargi Bitxiak enpresak saria jaso zuen Artiola Artisautzaren Guneak antolatutako 'Argia oinarri' diseinu lehiaketan.
2011-3-26. Stanley Biwot keniarrak XVIII. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia irabazi eta lasterketaren marka berria ezarri zuen: 1:00:23. Emakumeen artean ere keniar bat izan zen nagusi, Fridah Domongole (1:11:32).
2004-3-26. Jokin Urangak gazteen II. Erniarraitz Bertso Txapelketa irabazi zuen, Soreasun eginiko saioan. Beñat Lizaso bosgarren geratu zen eta Leire Ostolaza seigarren.
1992-3-26. Loiolako Izpiritualtasun Zentroa inauguratu zuten.
1991-3-26. Matxin II.a eta Aizpuru erremonte jokalari txapeldunak omendu zituzten.
1960-3-26. Heziketa Laboraleko Zuzendaritza Nagusiaren aldetik Institutu Laboraleko obrak behin-behinean bezala hartu zituzten.
1945-3-26. Olazko Amaren plazako bosgarren zenbakia zuen etxearen azpian abarketa tailerra zuen Manuel Odriozolari ura sartzeko baimena eman zioten.
1932-3-26. Parrokiko aldare nagusian sute batek kalteak sortu zituen.
1913-3-26. Hileroko feriara etortzen zen ganadua lotzeko, enparantza aldetik eta Azoka plazaren beheko aldean burdin bat jartzea erabaki zuten.
1908-3-26. Juan Gurrutxaga 'Txokolo' jaio zen -lehen txistua-.
1866-3-26. Gauzainen soldatak ontzat hartuta Diputazioak emandako baimenaren berri eman zuten, egunean zortzi erreal emanez arduradunari, zazpi besteei eta erreal erdi bat ordekoari.
1866-3-26. Hauek ziren gauzain postua eskatu zutenak: Joxe Bernando Olaizola, Serafin Etxeberria, Joxe Simon Olazabal, Dionisio Arregi, Ramon Juaristi, Juan Dibildos, Inazio Usobiaga, Joxe Remigio Agirre, Kalixto Etxeberria, Joxe Mari Larrañaga, Joxe Mari Bereziartua, Sebastian Aieztaran eta Juan Joxe Errazti. Haien artean, Udalak arduradun lanetarako Joxe Bernardo Olaizola, eta Serafin Etxeberria eta Sebastian Aieztaran, Kalixto Etxeberria ordezko zela aukeratzea erabaki zuen. Apirilaren lehen eguna, berriz, lehen aldiz gauzainak kaleratzeko izendatu zuten.
1860-3-26. Erdi kalean jarri nahi zen harria aurkitzeko Diputazioak egin zituen lanen kontua aurkeztu zuten, eta herriak guztiaren erdia ordaintzea erabaki zuen.
1860-3-26. Parrokiko erretaula nagusia eta bere bi aldeetan ziren erretaulak garbitzeko aurkeztutako proposamenen berri eman zuten. Esteban Anson eta Joxe Mari Gonzalezek eginikoa aukeratu zuten, baldin eta adierazten zuten bezala 8.500 errealean garbiketa eta San Pedro eta San Joxeren aldareak eta pulpituen gaineko txapelaren txukunketa -aldamioak jartzea haien kontura izanik- egingo bazuten.
1856-3-26. Parrokiko elizaren teilatuan konponketak egitea eta Aratz-Erreka eta Oñazko elizetako hilerrietan ere egokitze lan batzuk egitea erabaki zuten.
1855-3-26. Sortzez Garbiaren dogma ospatzea erabaki zuten, meza nagusia sermoiarekin, 'Te Deum', 'Bezperak' eta 'Konpletak' abestuz, prozesioa eta gainontzeko elizkizunak antolatuz elizgizonekin harremanetan jarrita.
1788-3-26. Frantzisko Ibero maisuak eginiko proposamena ontzat hartuta, kolore gorrixka zuen harria aurkitu bitartean Aranagako harrobia garbitzea erabaki zuten, parroki atarirako harria ateratzeko, aurrez obra berean agertzen zenarekin ezkontzeko.
1716-3-26. Kexa ugari jaso zuen Udalak, unean saltzen zen sagardo upelak 26 egunetik gora zituelako salgai jarrita eta, beraz, edari txarra zelako. Fidelari askatasun osoa ematea erabaki zuten, iruditutako neurriak hartzeko.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago