1956-8-15. Joxe Bengoetxea eta 'Aiako Txikia' 8.000 metrotan neurtu ziren zezen-plazan. Lehenenak irabazi zuen 33.33.1/5ean, eta bigarrena erretiratu egin zen 1.700 metro egindakoan.
1894-8-15. Felix Barrenari eskatu zioten Amue ingurutik Errekaldera bitarteko bidea egokitzea. Errezilerako errepidearekin bat egin bitartean osatu behar zuten.
1855-8-15. Meza nagusian erretoreak San Rokeren omenezko prozesiorako eliztarrak suspertzeko esandakoa kontuan hartzea erabaki zuten, elizan gauza berriak sartu behar zirela adierazi baitzuen. Udalak erretoreari xehetasunak agertzeko eskatuz idaztea erabaki zuen, moda berri horiek nolakoak ziren jakin nahi baitzuten.
1845-8-15. Diputazioak adierazi zuen Arrasatera bidean jarriko zirela erregeak hilaren 16an, denboraldi bat Santa Agedako bainuetxean igarotzekoak zirelako. Herriari hilaren 17an bertara bi edo hiru lagun bidaltzea eskatu zioten, Diputazioarekin bat eginik, 'Te Deum' kantatzeko. Udalak Ibero eta Etxabe izendatu zituen horretarako, eta parrokiko apaizei gutuna ere bidali zien, horiek ere norbait izendatu nahi zuten jakiteko.
1795-8-15. Herriko errukietxearen egoera larria zen, beharrei erantzuteko ondasunik lortu ezinean baitziren, eta herrian saldutako ardo pitxar bakoitzari bi laurdeneko zerga jartzea erabaki zuten. Lor zitekeena hobeto zaintzeko ardoa aurrez bertan ziren tabernetara eta Urrestillakoara saltzen zuten. Bide batez, edonork ardoa saltzea debekatu zuten.
1742-8-15. Iruñeko apezpikuak San Inazioren aldare berria egiteko baimena eman zuen.
1687-8-15. Herri Batzar nagusira herritar gehiengo bat ez zenez joan, ezerezean uztea erabaki zuten. Hilaren 24rako, iganderako, deitu zuten, eta 500 maraiko multa ezarri agertzen ez zenarentzat.
1686-8-15. Mandiolatza, Berrasoeta eta Elizalde etxeen jabeek Agurtza, Agirre eta Zabala etxeen inguruan eta Izarraitzen zituzten lurraldeak banatzen zituzten mugan harriak falta zirela adierazi zuten, eta herriak berriak jartzeko eskatu zuten. Ikusi ondoren, horrela egitea erabaki zen.
1685-8-15. Azkoitian zen Diputazioak hilaren 20rako Basarteko Santa Krutz ermitan Batzar berezia ospatzeko deialdia egin zuen, Frantziaren aurkako gerraren zurrumurruak zabaldu baitziren.
1685-8-15. Urte horretako zezenketa bukatu ondoren, Izarraitz mendira askatutako zezena Tomas Asurzari saltzea erabaki zuten, zilarrezko 50 errealean, eta gutxienez 1686ko azarora bitartean mendi berean edukitzeko beharra zuen.
1653-8-15. Frantzisko Goitia parrokiko erretorea hiltzean Adrian Elordi bere tenientea ordezko izendatzea eskatu zion Udalak Iruñeko apezpikuari.
1572-8-15. Ana Antxieta aukeratu zuten herriko Frantziskanen komentuko abadesa. Maria Lopez Enparan, Maria Miguel Tolosa, Maria Perez Antxieta, Ana Antxieta eta Maria Artazubiagak aurretik kargu bera izan zuten.
1558-8-15. Frantzian sartzean, Segura eta herriaren artean sortutako eztabaidak aipatu ziren, baina aktan gehiegizko xehetasunik jaso gabe.
1534-8-15. Loiolako Inaziok lagunak bildu zituen bere inguruan eta urratsak egin zituen Montmartren egindako botoarekin bere konpainia sortzeko.
1519-8-15. Carlos I.ak emandako erreal zedula baten bidez Juan Antxieta musikaria berrabildu zuten, Errege Katolikoa hiltzean ondorioak jaso baitzituen.
1518-8-15. Parrokiko Ibarluze kaperan meza santuak ematen hasi ziren.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago