2011-6-12. Garazi Gurrutxagak eta Asier Ibargurenek dantza solteko Bikote Gazteen Euskadiko Txapelketa irabazi zuten, Bergaran. Bigarren tokia ere azpeitiarrentzat izan zen, bezperan Gipuzkoako txapela jantzi zuten Maialen Aldalur eta Amets Amubietarentzat, hain zuzen.
1964-6-12. Aho batez onartu zuten Anaia Maristentzat ikastetxea egiteko proiektu teknikoa egitea.
1944-6-12. El Andaluz Zezenzale Elkartea zabaltzeko Bittor Loinazi baimena eman zioten.
1899-6-12. Alejandro Mujika arkitektuari eskatu zioten Azoka plaza estaliaren proiektuak sinatzea.
1893-6-12. Plaza Txikiko 1. zenbakiko etxea saltzeko, Udalak enkantea egin zuen hilaren 18an 10:00etan.
1865-6-12. Nafarreria zutenentzat San Miguel baserria prestatzen egindako gastuak ontzat hartu zituzten.
1865-6-12. Erregina probintzira zetorrelako, baserri jabeei baserriak pintatzeko eskatu zien Diputazioak. Karea prestatu eta eskaintzea erabaki zuen herriak.
1854-6-12. Bergaratik Donostiarako posta zerbitzua zaldiz egiten hastean, Juan Iturriagak langabezian gelditu zela esan zuen, berak ibilbide hori oinez egiten zuelako. Lanpostu hori bere sendiaren esku egon zen 80 urtez. Erabakia beste baterako utzi zuten.
1847-6-12. Joxe Antonio Olazabalen lurraldean zegoen ur sulforosoko iturriari irtenbidea ahal zen azkarren ematea erabaki zuten. Erabakia korrejidoreak eta Azkoitiko Udalaren idatziak jaso ostean hartu zuten.
1797-6-12. Andres Landa maisuak eginiko Urrestillako parrokiko erretaula nagusia maisuen aldetik ikusi eta onartu zuten. Eskriturak San Martin ermitan sinatu zituzten.
1753-6-12. Udalbatzar nagusian adierazi zuten agintaritzarako aukeraketak abenduaren 27an egingo zituztela, San Miguel egunean ordez. Udalak lortutako baimenari esker egin zuten.
1744-6-12. Gasteizen Jesusen Lagundiaren aurka argitaratutako idatzi bati erantzun zion Udalak, berak egindako lan bikaina azalduz.
1718-6-12. Juan Apaeztegia eta Inazio Bazasabalek adierazi zuten Buztinzuloetan aurkitutako lurrarekin eginiko teila eta adreiluak nahiko egokiak zirela eta urteetako lurra zegoela. Inazio Segurolari agindu zioten tokia ikusteko, ondoren Joxepa OƱatibia jabearekin harremanetan jartzeko.
1653-6-12. Domingo Lopez Arandia alkatea atxiloturik zeukan Valladolideko (Espainia) Chancilleria Errealeko alguazilak. Haren teniente Inazio Agirre aukeratu zuten alkatetzan hutsunea betetzeko.
1593-6-12. Bidanian ospatutako batzarraren berri eman zuten. Bertan 300 soldadu erregeari eskaintzea erabaki zuten, eta herriari tokatzen zaizkionak aurkitzea erabaki zen isilean, danborrik jo gabe eta bandera altxatu gabe.
1562-6-12. Herri Batzar nagusia egin zuten, Atxaran Batxilerra aholkulari zela. Urrestillako etxezainaren auziari buruz hitz egin zuten. Gaiari lotuta, Zaragozako (Espainia) Bordelba abokatuaren iritzia irakurri zuten eta urrestildarren aurka auzia jarri behar zela esan. Horrez gain, urrestildarrak, euren eskritura eta agirietan, Urrestilla hirikoak zirela idazten hasi ziren, nahiz eta azpeitiarrak izan. Haiek jarraikitzea erabaki zuten, pribilegioaren aurka zeuden-eta.
1499-6-12. Salamancako (Espainia) apezpikuan Juan Antxieta musikariari eman zioten Villarinoko (Espainia) prestatzaile titulua.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago