2012-4-2. Donostiako Adingabekoen Epaitegiak erregimen itxian bete beharreko hamar urteko zigorra ezarri zion Ander E. azpeitiarrari, Amaia Azkueren hilketarengatik. 2011ko martxoaren 16an aurkitu zuren Azkueren gorpua, Ibai Ederko urtegian.
2011-4-2. Parrokia ondotik Erdikalera doan kantoiari Julian Barrenetxea izena jarri zioten, musikariaren heriotzaren 50. urteurrena betetzen zen urtean.
2004-4-2. I. Pastorkua idi-demak jokatu zituzten zezen-plazan apirilaren 2, 3 eta 5ean. Azken Erretegikoak izan ziren irabazle.
2003-4-2. Azpeitiko Udal Euskara Patronatuak www.erabili.com webgunea sarean jarri zuen.
1980-4-2. Azkoitiko Udalarekin bat eginik, zaborra jasotzeko Pegaso kamioi bat erostea erabaki zuten.
1936-4-2. Espainiako Ministroen Kontseiluko presidenteari, Heziketa Publikoko Ministroari eta probintziako Gestora Batzordeko Presidenteari telegramak bidaltzea erabaki zuten; auzoetako eskola eta probintziako herri eskoletan ez ezik, Euskal Herriko eskola nazionaletan hizkuntza elebitasuna jartzea erregutu zuten.
1936-4-2. Udaltzainek erabiltzen zuten txanoaren ordez euskal txapela erabiltzea erabaki zen, euskal inskripzio bat erantsirik. Aldaketa bera egin zuten iturgin eta garbitzaileekin.
1906-4-2. Idi-dema probak herriko enparantzan jokatzeko, plaza bera itxi eta sarrera kobratzeari buruz hitz egin zuten, probintziako beste herrietan egiten zen bezala. Baina, erabakia hartu aurretik, diputatu batzuen iritziak jasotzea onartu zuten.
1820-4-2. Herritar bereziekin eginiko batzarrean honakoa erabaki zuten: hurrengo goizean, 11:00etan, Espainiako Konstituzioa irakurtzea udaletxeko balkoitik, kanpaiak jotzea ilunabarrean herria argitzeko, eta zetorren igandean, hari zin egitea.
1775-4-2. Diputazioaren gutuna jaso zuten, esanez Frantzia, Nafarroa eta Gaztelatik ezkutuan ganaduak ateratzen zirela, eta ondoren Udalak gertatzen zenaren berri jakin eta zaintzea erabaki zuen, bat-batean mozteko.
1767-4-2. Carlos III.ak gauzatu zuen Jesuiten egosketa agintzen zuen pragmatika erreala.
1766-4-2. Eskribauari agindu zioten aleak zituztenekin harremanetan jartzea eta zenbat zuten jakitea. Ondoren, Azkoitiko herriari gauza bera egitea eskatu zioten. Hori garrantzitsua zen, biztanleak ezer gabe gelditu ez zitezen, batean eta bestean behar ziren neurriak hartzeko.
1755-4-2. Apezpikuaren bisitariak emandako baimena gogoan izanik, parrokiko atarian hiru arku eta beste zenbait obra egiteko herriak batzordea izendatzea erabaki zuen, eta horrela Frantzisko Ibero eta beharrezkoak ziren beste maisuekin eskritura sinatu zituzten.
1734-4-2. Diputazioak Garmendia eta Etxeberri Landeta etxeen arteko bidea benetan gaizki zegoela adierazi eta korrejidorea eta beraren auzitegia pasatzeko eskatu zuen. Udalak ahalik eta azkarren konponketa egitea erabaki zuen.
1717-4-2. Aste Santuan saldu zuen olio txarra gogoan izanik, eta egiten zituen hutsuneak kontutan izanik, olioaren hornitzaileari bi dobloiko isuna ezartzea erabaki zuten.
1694-4-2. Idatzi baten bidez, Alfontso Gutierrez urreztatzaileak bere langintzaren bereizgarriak agertu zituen parrokiko erretaula nagusian.
1654-4-2. Herriko erretore eta apaizek eginiko salaketaren ondoren, apezpikuaren bikarioak parrokiko etxezainari bertan egiten ziren obrei buruzko kontuak eskatu zizkion. Herriak Juan Ruiz Bikuña izendatzea erabaki zuen bere izenean, bikarioaren aurrean ager zezan betidanik gaiari buruz informatzeko izan zuen eskubidea.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago