2021-5-24. Corrugados Azpeitiaren Amueko lantegia ez zuela irekiko jakinarazi zuen Cristian Lay taldeak.
2015-5-24. EH Bilduk irabazi zituen udal hauteskundeak, gehiengo osoarekin (%52,03). EAJ izan zen bigarren bozkatuena (%41,29). Bi alderdiok soilik lortu zuten ordezkaritza, 10 eta 7 zinegotzirekin, hurrenez hurren.
2013-5-24. Akordiorik gabe amaitu zen Corrugadoseko espedientearen negoziazio epea.
1993-5-24. Urola bailarako ikastolek, gehiengoz, sare publikoan sartzea erabaki zuten. Azpeitian Ikasberri Ikastola sortu zuten gero hainbat lagunek.
1970-5-24. Agustin Ostolaza eta Teodoro Irazusta 'Usategieta I.a' hamar arroako zilindroarekin neurtu ziren, hamar minutuko hiru ekitalditan. Lehenenak 170 jasoaldi osatu zituen eta bigarrenak 147.
1964-5-24. Leon Albeniz zezen-plazan 12.000 metro 39.8.3/5 denboraren azpian egiten saiatu zen, baina 39.59' behar izan zituen.
1886-5-24. Karlos Iberok eginiko torilen planoa onartu zuten eta beraiek San Inazio egunerako egitea erabaki.
1823-5-24. Diputazioak hil honen 20an idatzitako ofizioa irakurri zuten. Espainiako Gobernu Probisionaleko Juntak, aurreko hilaren 6an eginiko proklamazioan esan bezala, erlijiosoek hutsik utzi zituzten komentuak, eskaera egiten zutenen eskuetan jarriko zituela aginduz. Gainera, haietan eskolak jartzea eskatu zuten, 1820ko martxoaren 7an gertatutako atentatuaren aurretik erabakirik zen bezala. Agindu guztia betetzea erabaki zuten.
1812-5-24. Probintziako Kontseiluak maiatzaren 22an idatzitako gutuna irakurri zuten. Zera agintzen zen: herriko alkatetza hiru hilabetean txandatuz hartu behar zutela agintariek eta uztailera bitartean Bixente Errazti izango zela alkate.
1795-5-24. Herrian zegoen tropak labeetarako behar zuen egurrari buruz agertu zituen kexak gogoan izanik eta herritarren artean kalte handiak sor zitzaketen neurriak hartu aurretik, alkatea eta Enparani lurraldeko alkateekin eta Gerra Komisarioarekin biltzeko eskatzea erabaki zuen herriak, herria bera gehiegi behartu gabe erabaki batzuk hartzeko.
1793-5-24. Gerrarako Diputazioak herria baimenduz erantzun zuen, bigarren konpainiaren ariketak astean bi egunera murrizteko, jaiegunik ez bazen behintzat. Baita ordezkariak ontzat hartzeko ere hil honetan. Guztiaren berri bigarren eta hirugarren tertzioko kapitainei jakinaraztea erabaki zuten, bigarren tertzioko soldaduei bezala hil hori amaitzean ez zela ordezkaririk onartuko.
1716-5-24. Teila eta adreilua egiteko bost labekada erretzeko egurra eman zioten herriko basoetan Loiolako Ikastetxeko prokuradoreari.
1715-5-24. Enparango errotariak jakinarazi zuen Amuko bidea konpontzen eginiko denboraldian bederatzi egun eta erdi geldirik egon behar izan zuela errotak, galdu zuena ordaintzeko eskatuz. Horrela egitea erabaki zuten.
1682-5-24. Loiolako fundazio eskritura egin zuten.
1681-5-24. Erreginaren eskuetara Loiolako patronatua pasatuko zela adieraziz, AlcaƱicesko Markesak eskritura sinatu zuen.
1672-5-24. Komentuko teilatua bukatzeko, egurrak ebakitzeko baimena eman zioten Frantziskanetako abadesari.
1657-5-24. Gipuzkoako azken Batzar Nagusietan mazero ibili zirenei ordaindu egin zieten.
1654-5-24. Harategia ikusi ondoren, egunez ateak zabalik edukitzea erabaki zuten zerbitzua eskaintzeko, eta kale batetik besterako pasabidea utzirik jendearentzat.
1599-5-24. Domingo Iriarte eta Juan Martinez Zandategi alkateak kanpoan ziren, bat Valladoliden (Espainia) eta bestea Sevillan (Espainia). Horregatik hirugarren alkate bat izendatu zuten maiatzaren 22an, haietako bat itzuli bitartean herriaren buru egiteko, lehen teniente Pedro Martinez Odriarekin batera. Bixente Egibar izendatu zuten, eta horrek zer esana sortu zuen. Pedro Martinez Odriak berak adierazi zuen ordenantzen aurkakoa izan zela izendatzea, alkate berriaren izena Herri Batzarrak erabakitzea proposatuz. Egibarrengan eginikoa ezerezean uztea erabaki zuten. Ondoren, San Miguel egunez egin ohi zen bezala, jokatuz egin zen aukeraketa. Domingo Lopez Arandia izendatu zuten.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago