Eguna: 6-13

  • 2021-6-13. 20 urtez azpikoen 3.000 metroko Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen Julen Azpiazu atletak.
  • 2020-6-13. Lurrikara txiki bat izan zen Azpeitia eta Errezil artean.
  • 2017-6-13. Gorka Karapeto eskaladako euskal selekzioko hautatzaile izendatu zuten.
  • 2017-6-13. Sammic ISBko Iker Bueno urteko entrenatzailerik onena izendatu zuten Espainiako Zilarrezko LEB mailan.
  • 2013-6-13. Webgunerako estilo liburua argitaratu zuen Uztarria Komunikazio Taldeak.
  • 2010-6-13. Gipuzkoako Herriartekoa irabazi zuen Azpeitiak, Hernaniren kontra.
  • 2004-6-13. Europako Legebiltzarra osatzeko hauteskundeak izan ziren, eta Azpeitian EAJ izan zen nagusi. %54ko abstentzioa egon zen herrian.
  • 2003-6-13. Goizean Goiko kaleko etxebizitza batean sua izan zen, eta arratsaldean Arcelor (Marcial Uzin) lantegiko tranformadore batek su hartu zuen.
  • 2001-6-13. Suhiltzaileen parke berria inauguratu zuten.
  • 1917-6-13. Antonio Gurrutxaga 'Txokolo' txistulari bigarrena jaio zen.
  • 1916-6-13. Enparantza Nagusiko kioskoaren enkantea egin zuten.
  • 1904-6-13. Batzordea izendatu zuten ganaduen hiltegia egiteko lurraldea erosteko parrokiaren atzean.
  • 1894-6-13. Alkatea eta bere bigarren tenientea gelditu ziren parrokirako agintarien aulkien proiektua aurkezteko kargudun.
  • 1881-6-13. Benefizentzia junta kexatu egin zen alkateak hartutako erabakiaren aurrean. Erabaki horretan atzerritarrei debekatu egiten zitzaien postuak jartzea San Agustin eta Santo Domingo arkuetan. Debeku hori altxatzea eskatu zuten. Izan ere, bertatik jasotako dirua errukietxearentzat izaten zen. Udalak beharrezko neurriak hartuko zituela esan zuen, galdutako dirua beste bide batetik eskuratzeko. Urkiola zinegotzia ere ez zegoen ados alkateak hartutako erabakiarekin, atzerriko merkatariak antzinatik etortzen zirelako. Herriko eta kanpoko merkatariek eskubide berak zituztela esatean eta iritzi desberdinak agertzean, bozketa egin zuten eta Urkiolaren nahiak galdu egin zuen.
  • 1755-6-13. Zergen bidez lortutako dirua kontrolatzeko, pattarra eta mistola bi tokitan bakarrik saltzea erabaki zuten. Urrestillan beste toki bat izango zuen.
  • 1718-6-13. Derrigorrezkoa ikusten zuten bide publikoen konponketa. Bide horiek agintarien artean banatzea erabaki zuten, konponketen arduradunak haiek izan zitezen.
  • 1718-6-13. Usandain putzua garbitzeko Izarraitz auzoan bizi zirenei eta bertan ganaduak zituztenei deitzea erabaki zuten. Deialdia elizaren bidez egingo zen eta uko egiten zionak sei errealeko isuna ordaindu beharko zuen.
  • 1716-6-13. Joseph Iturriagari baimena eman zioten Antxieta burdinola egokitzeko. Herriaren basoetan egurra mozteko ordaindu zioten.
  • 1695-6-13. San Inazio bigarrenez prozesioan Loiolara joaten zen mosketari konpainia osatzeko aldaketak egin zituzten. Herriko fidela izendatu zen sargentu nagusitzat, eta sargentu gisa Felipe Uzkudun eta Martin Olaizola erregidoreak.
  • 1687-6-13. Parrokiko erretaula nagusiaren azterketa egin zuten. Azterketan, Martin Olaizola maisuak eginiko lanari akats batzuk aurkitu zizkioten.
  • 1677-6-13. Sevillan (Espainia) zegoen Frantzisko Beitia agentea eta hari idaztea erabaki zuten, Elolaren errentak kobratzeko gestioak egiteko eskatuz.
  • 1677-6-13. Gipuzkoako Batzar Nagusietarako gonbitea pasatzea erabaki zuten Azkoitiko alkateari. Batzarra egin aurretik Olazko ermitara azaltzeko eskatu zioten, bertan izango ziren gaiak bien artean aztertzeko.
  • 1670-6-13. Igerate burdinola egokitzeko egurra eskatu zuen Frantzisko Antonio Atxagak. Baiezkoa eman zioten, beharrezkoa ordainduz.
  • 1597-6-13. Klaustroa ixteko kontratua egin zuten Frantziskanek, Pedro eta Grazian EgaƱa maisu harginak eta Martin Garmendia maisu zurginarekin.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.

Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan