Eguna: 3-1

  • 2016-3-1. Iraurgi Ikastetxeak Betharrameko eraikina berritzeko eta erabiltzeko hitzarmen berria onartu zuen Udalak.
  • 2015-3-1. Andoni Azpillaga 'Banana'-k bigarren postua lortu zuen Alemanian jokatutako txakurkroseko sprinteko Munduko Txapelketan.
  • 2015-3-1. IƱigo Larizek eta Montserrat Vazquezek irabazi zutenVII. Zuzenien lasterketa.
  • 2011-3-1. Domusa enpresak Gipuzkoako Pyme, enpresa txiki eta ertainei dagokien saria jaso zuen Gipuzkoako Industria eta Zerbitzu enpresen XIX. sari-banaketan.
  • 2008-3-1. Kepa Urbietak 'Oroitarri' liburua kaleratu zuen. Bertan, bertsolarien inguruko pasadizoak jasotzen dira.
  • 2003-3-1. Habea ezkertiar eta abertzaleen plataforma osatu zuten, hainbat azpeitiarrek osatutako herri plataforma.
  • 2002-3-1. Bertsolari Gazteen I. Erniarraitz Sariketa hasi zen; Azpeitia, Zarautz, Zumaia, Itziar, Aizarnazabal, Zestoa eta Azkoitiko hamasei bertsolarik parte hartu zuten.
  • 1987-3-1. Luz Ardiden (Frantzia) inguruan hil zen Pako San Sebastian mendizalea, teleaulki bat haustean.
  • 1935-3-1. Suhiltzaileek etxeetan txirrinak jartzeko egin beharreko gastua onartu zuten.
  • 1911-3-1. Elektrika argiari buruzko kexak agertu zituzten herritarrek, eta Azpeitiko Udalak Eladio Manuel Odriozolari 50 pezetako isuna ezartzea erabaki zuen.
  • 1899-3-1. Probintziako udalei Donostiako alkatetzak eginiko deialdiaren berri eman zieten, Udalak zeukan autonomia Gipuzkoako foruen oinarri berezia zela ikusita. Azpeitiko Udalak bilera horretan lekuko izateko hiru ordezkari izendatzea erabaki zuen.
  • 1899-3-1. Frantzisko Mari Alberdik eginiko eskaerari erantzunez, gobernadoreak hartutako erabakiaren berri eman zuten: hau da, Plaza Nagusian ikuskizun guztiak debekatzea eta, derrigorrezkoa bazen, bertan itxitura jartzea, horrela neurri batean behintzat oztopatuz jendearen pasabidea.
  • 1826-3-1. Alkateari eta idazkariari erret baimena lortzeko gaitasuna eman zieten, saldu gabe gelditu ziren herriaren lurrak berriro salgai jartzeko.
  • 1826-3-1. Urrestillako kaleetan hiru farol jartzeko baimena eman zioten alkateari.
  • 1782-3-1. Udalbatzar nagusian erabaki zuten mila erreal bitarteko langintzak Udalak soilik erabakita egitea, baina hortik gora kostatzen zirenei buruz inolako erabakirik hartzeko, derrigorrezkoa zuen herritarren iritzia jasotzea.
  • 1774-3-1. Frantzisko Ibero maisuak aurkeztutako proposamena ezagutu ondoren, Gaztelako Kontseilu Errealari baimena eskatzea erabaki zuten Landetako ermitaren ondotik Aretxabaleta baserrira bitarteko bidea egiteko.
  • 1713-3-1. Ogia erretzeko labeak zituztenen kexak jaso zituzten herrian, egurra eskatuz behin eta berriz. Izarraizko Iturrikoa deituriko tokian 60 gurdi zama banatzea erabaki zuten haien artean, eta sei hilabeteren buruan ordaindu zuten.
  • 1713-3-1. Ordainketak egin zituen herriak, Izarraizko izoztegia garbitu, eskailera berri bat egin bertarako eta konponketa batzuei erantzuteko.
  • 1597-3-1. San Miguel eta Egimendiko San Pedro ermitetako seroren doteak kobratzea erabaki zuten.
  • 1588-3-1. Herriaren ordezkari bat Madrilera bidaltzea erabaki zuten, San Nikolas komentuari zegozkion oinarriak sinatzeko unean Pedro del Villar fraideari ezezkoa eman ziolako bere ordenak. Prioreari bere aginpidea kendu zioten horrela, eta herriak gestioak egin nahi zituen esekidura altxatzeko.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.

Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan