Eguna: 4-11

  • 2014-4-11. Gorka Azkunek Caf-Elhuyar Dibulgazio-artikulu orokor onenaren saria jaso zuen.
  • 1989-4-11. Urola trena eraisteko dekretua jakinarazi zuten.
  • 1971-4-11. Inazio Mari Arangurenek Ernio, Erlo, Xoxote, Arauntza eta Oñatz mendiak egiteko sei ordu, 42 minutu eta 11 segundo behar izan zituen. Marka hautsi zuen.
  • 1948-4-11. Juan Egurza eta Joxe Plaza neurtu ziren 8.000 metro egiteko zezen-plazan: lehenenak, 200 metroko abantaila zuela, irabazi zuen, 29.45.3/5 denboran; bigarrenak 30.13.2/5 behar izan zituen.
  • 1929-4-11. Hutsik zegoen Lazaretoaren egoera kaskarra ikusirik, bertarako zaindari baten postua jakinaraztea erabaki zuten. Soldata gabekoa zen eta Osasun inspektoreak prestatutako baldintzak zituen.
  • 1928-4-11. Azkoitiaren eta Azpeitiaren arteko mugak ikusi eta Felix Ortiz ingeniariak txostena aurkeztu zuen.
  • 1920-4-11. Mariaren Zerbitzari lekaimeek kapera berria inauguratu zuten, agintariak lekuko zirela.
  • 1904-4-11. Leon Lopetegi, S.J. historialaria jaio zen.
  • 1892-4-11. Alkatea arduratu zen obretarako maisua zen Felix Barrena jaunari Amu, Iturriagatxo eta Errekalde baserrietan Errezilgo errepidearekin bat egin nahi zen neguko pasealekuaren planoa eta aurrekontua eskatzeko.
  • 1870-4-11. Pedro Parodi maisutzatik kendu zuten, Espainiako Konstituzioari zin egiterik ez zuelako nahi izan. Herriak Heziketa Publikoko probintziako Juntari, herriko eskolako maisu postua hutsik zela eta ahalik eta azkarren norbait izendatu zezan adieraztea erabaki zuen.
  • 1793-4-11. Diputazioak agindutako soldadu zerbitzua eskaintzeko, ezkongabeen artean zozketa egin zuten. Guztiak hiru txandatan banatu zituzten: Nuarbe auzotik 30, Araz auzotik 23, Elosiaga eta Mendizabal auzoetatik 47, Gurunaga auzotik 31 eta herriko kaleetatik 21.
  • 1790-4-11. Herritarren artean eta parrokiko elizan banatutako Loiolako gauzak herriak jaso zituen.
  • 1779-4-11. Urrestillako San Martin ermitaren hondamena kontuan izanik eta azken urteetan ez zela bera ezertarako erabili, Iruñeko apezpikutzara eskaera egitea erabaki zuten, eraikina botatzeko. Baso zitezkeen materialak beste ermita batzuetan konponketak egiteko erabili ziren.
  • 1740-4-11. Loiola aurreko harrizko baranda zerbait aldatu eta frontisari altuera handiagoa ematea erabaki zuten.
  • 1689-4-11. Espainiako erregeak emandako zedula gogoan izanik, herriak, lehen deialdiari erantzuteko, biztanle guztiak euren arma eta munizioekin prest zeudela adieraztea erabaki zuen.
  • 1670-4-11. Urbieta eta Ugartea zubiak, Eder Iturritik Badiolegi bitarteko bidea, Ondarre zubia eta Landetatik herrira bitarteko bidea bi alderdietatik konpontzea erabaki zuten.
  • 1634-4-11. Diputazioaren gutun baten bidez, Espainako erregearen zedularen berri eman zuten. Bertan, Hondarribitik Frantziarako muga guztian guardia egitea eskatzen zuen. Herriak, berriz, beharrezkoa bazen, bertara 100 soldadu bidal zitezkeela erantzutea erabaki zuen, baina baldintza bat ere jarri zuen: probintziako diputatuek izan behar zuten soldadu horiek zuzendu eta horiei aginduak emango zizkietenak, eta ez Hondarribiko gobernadorea.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.

Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan