Eguna: 6-25

  • 2019-6-25. Azpeitiko Elmubas enpresa erosi zuen Portobello Capitalek.
  • 2015-6-25. Granada bat aurkitu zuten Foru Ibilbideko etxe bateko ganbaran.
  • 1908-6-25. Urolako tranbian interesatutako herrietako alkateek eta Dionisio Soroeta kontzesionariak sinatutako gutunaren berri eman zuten, aurreratutako dirua eskatuz Espainiako Gobernuko Bizkortze Ministeriora, eta ontzat hartu zuten.
  • 1902-6-25. Azoka plaza estalirako arautegia onartu zuten.
  • 1900-6-25. Urrestillako frontoi estalia inauguratu zuten.
  • 1869-6-25. Diputazioaren gutuna jaso zuten, politiko nagusiaren idatzi batekin. Irakurri ondoren, Udalak aho batez erabaki zuen prest zela probintziako foruak defenditzeko, beraien aurka egiten bazen.
  • 1752-6-25. Diputazioak bidalitako gutuna irakurri zuten. Bertan honako hau esaten zen: herriko hargin guztiak Manuel Diego de Escoberori bidaltzeko eta haren aginduetara jartzeko, Ferrol hirian (Galizia) erregeak agindutako obrak egiteko. Gutun horri erantzutea erabaki zuten, abilezia zeukaten hargin gutxi zirela herrian eta beraiek herriko bideak egokitzen ari zirela esanez.
  • 1745-6-25. Bikuña etxe azpiko pasadizoan haur utzi bat aurkitu zuten. Mutikoa zen.
  • 1730-6-25. Arizuriagatxo baserritik Malkorra burdinola bitarteko bidea egokitzeko, ardoari ezarritako zortzi maraiko zergak sortutako dirua erabiltzea erabaki zuten.
  • 1653-6-25. Herrian zen kanpai-egile batekin harremanetan jartzea erabaki zuten, parrokiko bi kanpai hautsiak funditzeko.
  • 1649-6-25. Alzaga dorreetxearen eskailera azpian ume bat aurkitu zuten goizean, bataiatua zen edo ez adierazten zuen paperik gabe. Emaginak ikusi ondoren, sei edo zapi eguneko mutikoa zela jakin zuten.
  • 1579-6-25. Parrokiko elizan ziren hilobiei buruz iskanbilak sortu ziren, bakarren batzuk altuera handiagoa zutelako. Guztiak berdintzea erabaki zuten.
  • 1579-6-25. Parrokiko aldare nagusia eta aulkiak mugitu egin behar izan ziren obrak egiteko. Aulkiak obretan erabili egingo zituztenez, aulki berriak egitea erabaki zuten.
  • 1579-6-25. Korrejidorea bere txanda betetzen herrian zegoenez, kanpoko jende asko azaldu zen eta ostatu eta tabernetan arazoak zituzten guztiak behar bezala hartzeko. Baina herriaren izen ona mantentzeko etortzen ziren guztiak ongi hartzea egokia ikusten zuten, eta alkateari eta fidelari agindu zieten ostatu, taberna eta okindegietara bisitak egitea, etortzen ziren guztiak behar bezala hartzeko aginduz.
  • 1567-6-25. Santiago egunean ohiko alardea egitea erabaki zuten.
  • 1537-6-25. Loiolako Inazio apaiz egin zen.
  • 1390-6-25. Erregeak, Leon hirian (Espainia) herriaren pribilegio bat sinatu zuen, aurrekoek konfirmatuz.
  • 1352-6-25. Pedro I.a erregeak 1348ko urtarrilaren 18an herritar egin zirenek sinatutako idatzia onartu zuen.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.

Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan