2021-5-14. Azpeitia 2030 Plan Estrategikoa aurkeztu zuen udalak.
2015-5-14. Gorka Azkunek CAF-Elhuyar Dibulgazioko artikulu onenaren saria jaso zuen. Ekitaldi berean, merezimenduen saria jaso zuen Julian Bereziartua sendagileak.
2015-5-14. Joxe Takolo Beka jaso zuten 'Incognita Patagonia 2015' proiektuaren egileek (Ibai Rico, Evan Miles eta EƱaut Izagirre).
2011-5-14. Izarraitz gaztandegiak gazta artisauen Lactium lehiaketa irabazi zuen.
2011-5-14. Lagun Onak futbol taldeko nesken taldeak Erregional mailako Kopa irabazi zuen. Garmendipen jokatutako neurketan, 4-2 nagusitu zitzaion Azpeitko taldea Zumaiakori.
2009-5-14. Xabier Etxeberria 'Txapi' Espainiaratu zuten. Frantziako Muret Seysseko (Frantzia) kartzelatik Soto del Realeko (Espainia) kartzelara eraman zuten
2004-5-14. Biele Azpeitiko enpresak Pyme, enpresa ertain eta txikiei dagokien saria irabazi zuen.
1989-5-14. Parrokiko organojolea izan zen Julian Barrenetxeari omenaldia eskaini zioten. II. Haur Abeslarien Eguna ospatu zuten.
1980-5-14. Joxe Urbieta 'Takolo' kide zen euskal espedizioak Everest gailurra egin zuen (munduko mendirik handiena: 8.848 metro). Martin Zabaleta hernaniarrak lortu zuen gora iristea.
1954-5-14. Perdillegi baserriaren ingurutik Loiolara bitarteko bidea egokitzea erabaki zuten.
1950-5-14. Arruizko Txikia eta Lino Aldalur 9.000 metrotan neurtu ziren, zezen-plazan. Bigarrenak 50 metroko abantaila izan zuen. Lehenenak irabazi zuen, 33' 4'' 2/5ean; bigarrena 5.000 metro egindakoan erretiratu egin zen.
1913-5-14. Batzorde batek prestaturiko Anai Maristen Ikastetxeari buruzko txostena mahai gainean gelditu zen, beste batzar batean erabakia hartzeko.
1862-5-14. Martxoaren 21ean hartutako erabakiaren ondoren familietan ziren eskopetak ikusiak zituzten eta hurrengo goizean meza nagusiaren ondoren pregonariaren bidez zera adieraztea erabaki zuten: herri barruan bizi ziren guztiak udaletxean agertzeko euren eskopetekin, horiei marka bat egiteko. Herriz kanpo ziren eskopetei gauza bera egiteko, berriz, bi pertsona izendatu zituzten.
1852-5-14. Frontoiaren aldeko etxe batzuk botatzea erabakita zegoela gogorarazi zuen alkateak, onartutako plano geometrikoa kontuan izanik bertan kale berria egiteko. Etxe horien jabeei ordainketak egiteko herriaren aurrekontua 12.000 pezetara igotzea erabaki zuten. Jabeen eskaerari erantzuteko gehiago beharko zela ikusirik, aurrekontua 50.000 pezeta igotzea erabaki zuen Udalak.
1800-5-14. Garia jasotzeko garaia iristen ari zela eta gehitu ziren txolarreek izugarrizko kaltea egiten zutela ikusirik, bando bat ematea erabaki zuten igandeko meza nagusia amaitzean. Bertan sendi bakoitzak lau txolarre edo antzeko txori kaltegarriak akabatu eta hilabete barruan udal eskribauari eman behar zizkiotela jakinarazi zuten. Esandakoa egiten ez zuenari bi pezeta kenduko zizkioten. Gaiari buruz guztia kontu handiz emateko eskatu zioten eskribauari.
1787-5-14. Herriko teilerian adreilua egiteko ere lur egokirik ez zegoela adierazi zuen bertan lanean zegoenak eta Alzaga etxearen lurrak itxurazkoa zirela. Baina bertatik garraioa egitea asko kostatuko zela ikusirik, teileriaren inguruan lur onik ba ote zen begiratzea erabaki zuten.
1719-5-14. Izarraitzen eta Azpeitiko lurretara kanpoko ardiak ekarri zituztela esanez idatzi zuen Azkoitiko herriak, bi herrientzat kalteak sortzen zituztelako. Kanpoko artzainak erabiltzen zituzten txabolak botatzea erabaki zuten, bertako artzainenak bakarrik utzirik.
1656-5-14. Gipuzkoak 160 soldadu eskaini zuenez eta haietako zazpi herriari tokatzen zitzaizkiola kontuan izanik, mendiak erosi zituenekin harremanetan jartzea erabaki zuten edo, bestela, dirua zentsuan hartzea.
1638-5-14. Probintziak herri bakoitzak munizioak eskuratzea agindu zuen, eta Tolosatik bi kintal bolbora ekartzea erabaki zuten.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago