1988-4-23. Urola trenaren aldeko Korrika ospatu zuten.
1986-4-23. Gipuzkoako Diputazioak Eusko Jaurlaritzari Urola trenaren aldeko eskaera zuzendu zion.
1923-4-23. Gergorio Segurolak 25.050 pezetaren truke Bikuña etxea botatzeko proposamena aurkeztu zuen, eta herriak onartu egin zuen.
1900-4-23. Anastasio Belokik herriko elektrika argikuntza egiteko gogoa agertu zuen, eta harekin kontratua egitea erabaki zuen Udalak.
1884-4-23. Karnabal asteartean kaleratutako Nafarroako zezena ordaindu zioten Inazio Ramon Irureri. Jeronimo Uzini, berriz, San Sebastian egunean, karnabal bitarteko igandeetan eta karnabal astearte goizez kaleratutako zezenak ordaindu zizkioten.
1866-4-23. Etxaniz erregidoreak -horretarako izendatutako batzordeko kideak-, Juan Amezuak parrokirako egin zuen organoa ikusi eta Nikolas Ledesma Bilboko organojoleak aurkeztutako zentsuraren berri agertu zuen. Ledesmari konfidentzialki galdetzea erabaki zen agertzen zituen akatsak konponketarik bazuten, eta horrela izanik nork egin zezakeen lan hori, Amezuarentzat ezinezkoa bazen behintzat. Bestalde, langintza hori gutxi gorabehera zenbat kostatuko zen ere galdetu zioten.
1860-4-23. Batzordeak emandako arrazoiak entzun ondoren, parrokiko organoa egiten ari zen Juan Amezuari tekla bakar bat ere ez kentzeko organoari adieraztea erabaki zuten.
1790-4-23. Frontoia egokitzeko lanak egitea erabaki zuten, eta amaitzean bando baten bidez debekatzea bertan eta San Agustingo atarian ble eran jokatzea, lau errealeko isunaren azpian. Jolasean umeak ariko balira, haien gurasoek ordaindu beharko lukete isuna.
1688-4-23. Iturbide eta Urruzuno baserrietan maiztertzan ziren Juan Perez Egibar eta Pedro Olazabalen eskaerari erantzunez, Sistiaga aldean eta Igerate eta Lete baserrien artean lau anega gari eman zitzazkeen lurraldea erabiltzeko baimena eman zieten.
1669-4-23. Herriaren kontura Olazko ermitarako bidea egitea erabaki zuten.
1665-4-23. Erregeak berriro probintziari soldadu eskaera zuzendu ziola jakitean, udalbatzar nagusira agertu ziren 77 herritarren artean bozketa egin eta Agustin Eizagirre errejidoreak egindako proposamena onartu zuten. Beraz, erregeari oraingo honetan probintzia zerbitzurik eman gabe uzteko eskaera zuzentzea erabaki zuten, ezinezkoa egiten zitzaiola adieraziz, zorretan murgildurik baitzen.
1582-4-23. Zumarragako Udalari Agurain eta Araba alderako bideak konpontzeko eskatuz idaztea erabaki zuten. Eskaera bera egin zioten Aguraingo Udalari.
1406-4-23. Valladoliden (Espainia) konfirmatu zituen Espainiako errege Enriquek herriari emandako pribilegioak.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago