2013-1-29. Unai Iparragirre 'Txipa' txirrindulariak Euskadi Fundazioa taldearekin kontratua sinatu zuen urtebeterako.
2010-1-29. Joxe Mari Iriondo ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.
2007-1-29. Urola Ikastolaren eraikin berria zabaldu zuten, Perdillegin.
1974-1-29. Ibaieder eta Urola ibaiek bat egiten zuten tokia estaltzeko proiektua ordaindu zuen herriak.
1964-1-29. Julian Elorza hil zen Donostian. Gipuzkoako Diputazioa eta Eusko Ikaskuntza erakundeak zerbitzen eraman zituen bizitzako urterik gehienak. Diputazioan hamabost urte egin zituen eta hiru alditan buru izan zen, gainera. Eusko Ikaskuntzan, berriz, sortu zen unetik Espainiako Gerrara bitartean izan zen lehendakaritzan.
1951-1-29. Kale garbitzaileentzat uniformeak erostea erabaki zuten.
1951-1-29. Luzio Martinez zoriontzea erabaki zuen Udalak, herriko erretoretzarako izendatua izan baitzen.
1951-1-29. Erdi Heziketa eta Profesional Ikasketarako Zuzendaritza Nagusiari herrian Nekazari eta Hazkuntza Ikastetxea zabaltzeko eskaria egitea erabaki zuten, konpromisoa hartuz beharrezko ziren lurrak Espainiako Estatuari emateko Eskuztan edo beste toki batean.
1940-1-29. Astegunetan ez ezik, igande eta jai egunetan ere gaueko hamaika eta erditan herriko tabernak ixtea erabaki zuten.
1912-1-29. Udalak, Musika Akademia eta Herri Musika Bandaren barne arautegia onartzea erabaki zuen.
1866-1-29. Nuarbe auzoko biztanleek eginiko eskaera onartu eta herriak bertako ermita handitzea erabaki zuen.
1814-1-29. Utzitako haurrak hazten zituzten inudeen egoera larria salatu eta Diputazioari jakinaraztea erabaki zuten, herriari ezinezkoa egiten baitzitzaion haien lana behar bezala ordaintzea.
1800-1-29. Herriaren argikuntza lanetarako tratua egin zuen herriak Joxe Inazio OtaƱorekin. 1.900 erreal ordaindu zizkion.
1800-1-29. San Agustingo paretak behar bezala txukuntzea erabaki zuten.
1734-1-29. Pedro Salsamendi jaunak, aurrez eskrituratan zuen baldintza beraiekin, haragi horniketan jarraitzeko proposamena agertu zuen. Baina iraila eta urrian larrebehia saltzeko eta aurrez egin bezala urte osoan, ostegunero, idisko bat edo behia hiltzeko baimena eskatuz. Egindako proposamenari buruzko erabakia hartzeko, igandean, meza ondoren, herritarrei udalbatzarrera deitzea erabaki zuten.
1649-1-29. Domingo Aranguren eta Juan Arzadun apaizak egindako eskaera kontuan izanik, herriak Elolaren kaperako kaperau izendatu zituen.
1613-1-29. Gaztelako Kontseilu Errealak parrokiko apaizei beraien soldata altxatzea agindu zuen, eta eginiko eskaria egokitzat hartu zuten.
1592-1-29. Kalagorriko apezpikuaren eskuetan zela gaia, San Agustin komentuaren fundazioa bizkortzeko ahaleginak egitea erabaki zuten.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago