2019-2-8. Alaitz Badiolak Emakumea Pilotari Txapelketaren Bigarren Mailako txapela jantzi zuen Zestoan. Usue Zubizarretarekin bikotea osatuta, 22-14 irabazi zuen Ane Arteagaren eta Naroa Agirreren kontrako finala.
2010-2-8. Itzalaldi analogikoa heldu zen herrira, baina Matxinbentara ez.
2003-2-8. Uztarria Kultur Koordinakundeak Patxi Altuna jesulagun eta euskaltzainari buruzko biografia aurkeztu zuen, Josune Etxeberriak idatzia.
1997-2-8. Urrestilla sokatira taldeak goma gainean 569 kiloko Euskadiko txapela lortu zuen.
1909-2-8. Diputazioko presidenteak eta ingeniariek egindako bisitaldiaren ondoren, Santo Domingo eraikineko behe solairuan telefono zentral bat jartzeko Probintziari baimena ematea erabaki zen; Urola ibaiak arkuekin bat egiten zuen ertzean.
1829-2-8. Frontoi berria eta iturria egiteko zenbat toki behar zen jakiteko eskaera Mariano Laskurain arkitektuari zuzendu zioten, gero herriak Juan Mari Arteagari trukaketa egiteko asmoz, herriko teileriaren inguruan neurri bereko lurraldea eskainiz.
1820-2-8. Cadiz (Espainia) hiritik iritsitako albiste onak gogoan izanik, ahalik eta gutxien gastatuz karnabaletan zekorketa antolatzea erabaki zuten.
1814-2-8. Atzeratu zirenei eskaera luzatzeko abenduko azken kontribuzioa ordaindu behar zuten guztien zerrenda osatzea erabaki zuten.
1812-2-8. Probintziako Kontseiluari aldatzen ziren komandanteek nolako gastuak sortzen zituztenaren berri ematea erabaki zuten. Izan ere, bakoitzak bere erara egiten zituen gotorlekuak eta ahalik eta azkarren neurri bereziak hartzeko eskatu zuen. Eta orduan aurrez eginiko gotorlekuak komandante berriak bota egin zituela eta horiek kontuan hartzen zituela herriak, alferrikako gastu izugarriak behin eta berriz egiten zirelako.
1794-2-8. Herriari 245 soldadu prestatzea tokatu zitzaiola jakinarazi zioten Diputazioari, eta bere konpainiak osatzeko, bi lehenak 82 lagunek osatuko zituztela eta hirugarrena 81 lagunek.
1788-2-8. Sendagilearen urteko soldatak 650 dukatekoa izan beharko zuela adierazten zuen agindu errealaren berri eman zuten. Herriaren eskaera onartuz lortu zuten agindua.
1781-2-8. Parrokiko sakristiko lanak hasi eta elizgizonekin harremanetan jarri ondoren, bertan zen aldare zaharra kentzea erabaki zuten.
1742-2-8. Diego Alzaga erregidorea hil zenean - urriaren 27an-, ordezko Frantzisko Antonio Altuna izendatu zuen herriak.
1705-2-8. Udalbatzar nagusian, herriari Inazio Segurolarekin zen auzia nolatan zen jakinarazi zioten. Idiak eta behiak herri barruan edukitzearen debekuaren berri eman zuten orduan, eta auziarekin aurrera jarraitzea onartu zen, Inazio Segurolaren etxeak herriko harresiaren barruan zeudelako.
1705-2-8. Herriko mendiak ikatza egiteko erosi zituen Inazio Zuloagak, Mureziondo mendian ebakitzeko baimena emateko erregutu zuen, eta agindutako 2.000 dukat eta zor zituen beste zilarrezko 6.000 errealekin batera ordaintzeko epea luzatzea ere bai, dena Eguberrietan ordainduko zuela esanez. Zuloagaren eskaerari erantzuna emateko orduan, era guztietako iritziak agertu ziren udalbatzar nagusian. Azkenean bozketa eginik, aipaturiko mendia ebakitzeko baimena ematea eta ordainketa egiteko Eguberriak bitarteko luzapena ematea erabaki zuten; Juan Apaeztegik erabakiaren aurka egin zuen.
1692-2-8. Enparan errotari zati bat erantsi edo zabaldu nahian, Udalak Enparan etxeko nagusiarekin lurralde trukaketa egitea erabaki zuen, aurrez Frantzisko Mendizabalek eta Agustin Eizagirrek beharrezkoa zen tokia ezagutu eta neurtuta.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago