2021-7-31. COVID-19 gaitza hedatzea saihesteko neurrien ondorioz bigarren urtez garaian festarik ospatu ez arren, prozesiorik gabe, baina San Inazio eguneko meza ospatu zuten parrokian, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak zuzenduta.
2016-7-31. Juan Miguel Arregi azpeitiarrak Loiolako erretore nagusi kargua hartu zuen.
2014-7-31. Kepa Peñagarikanok pilota utzi zuen, hamabi urtez pilotari profesional izan ostean.
2008-7-31. Lehenengo aldiz entzierro txikiak antolatu zituen Zezen Beltz elkarteak. Jende asko bildu zen. Ibilbidea: Soreasu zinema ataritik pilotalekura.
2005-7-31. Izarraitz Igeriketa Elkarteko Alex Arrietak, Bartzelonan (Herrialde Katalanak) uztailaren 30etik 31ra ospatutako Espainiako Igeriketa Txapelketan hiru domina irabazi zituen: 50 metro libreetan urrezko domina eta 100 metro aske eta 100 metro tximeletan zilarrezkoak.
1996-7-31. Eusko Alkartasunak Damaso Azkue auzunean Alkartetxea inauguratu zuen.
1994-7-31. Matxinbenta auzoko Largarate baserria erre zen.
1991-7-31. Espainiako erregeak Loiolara etorri ziren.
1974-7-31. Herriak urrezko domina eman zion Inazio Perez Arregiri, baita Julian Elorza zenari ere.
1967-7-31. Urolako Mankomunitate Kulturalaren estatutuak onartu zituzten.
1941-7-31. Inazio Perez Arregi enparantzan Espainiako Gerran hildakoen omenezko monumentua inauguratzea erabaki zuten.
1921-7-31. Parrokiko erretorearekin zuten tirabiraren ondoren, meza nagusiari boikota egin zioten herriko abeslariek.
1910-7-31. Katekista Damek altxatu zuten Nobiziagoa inauguratu zuten Olatzen.
1903-7-31. Zezen-plaza berria inauguratu zuten.
1885-7-31. Egurrezko zezen-plaza berria inauguratu zuten.
1738-7-31. Loiolako Ikastetxearen erdiko zatia -elizarekin- eta ezker alderdia inauguratu zituzten.
1622-7-31. Lehen aldiz izan ziren erraldoiak herriko festetan.
1566-7-31. Tomas Zandategi eskolako maisuak adierazi zuen janarien prezioak asko igo zirenez eta eskolara joaten ziren ikasle gutxi zituenez, ezinezkoa zitzaiola bizitza egokia izatea, herriak ematen zizkion urteko hogei dukat gutxi zirelako eta ikasleek ordaintzen zutena, berriz, ezerezaren parekoa. Herriak erabaki zuen ikasleen tarifak altxatzea; irakurtzen zekiten mutikoek erreal eta laurden ordaindu beharko zuten hilean, idazten zekitenek bi erreal eta zenbatzen zekitenek bi erreal eta laurden. Behartsuei erakusten ahalegintzen zenez, herriak urtean hogei dukat ordainduko zizkion.
1556-7-31. Loiolako Inazio hil zen, Erroman.
1548-7-31. Aita santuak Loiolako Inaziok sortutako Jardunaldi Izpiritualak onartu zituen.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago