2020-10-28. Mecanizados Gurrutxaga eta Alberdi Mekanizatuak enpresek bat egin zuten.
2017-10-28. Oihana Azkorbebeitiak eta Eneko Zarrabeitiak irabazi zuten VIII. Kros Mistoa.
2017-10-28. Jonathan Terronek urrezko domina irabazi zuen Benidormen (Herrialde Katalanak) jokatutako Europako II. Brazilian Jiu-Jitsu Txapelketan.
2016-10-28. Ioritz Hidalgo azpeitiarra bigarren sailkatu zen Europako ekintzaile gazteei zuzendutako Eu-xcel programan.
2012-10-28. Joxe Labaka pilotuak eta Aitor Otaegi kopilotuak Euskadiko Rallysprineteko Txapelketa irabazi zuten.
2010-10-28. Eskualdeko bosgarren garbigunea zabaldu zuten, Lapatxen.
1946-10-28. Kontuan izanik produkturik gabe eta nahiko gaizki elikaturik zela herria eta, azkenaldian udalei emandako gaitasunak gogoan izanik, hornikuntzarako batzordea izendatzea erabaki zuten. Batzordea alkatea eta Alkorta, Mozo eta Elizburu gestoreekin osatu zuten, eta beharrezko aginduak emateko ahalmen guztiak zituzten horiek.
1917-10-28. Joan Egiguren Agirrezabal 'Azpeitiano' pilotaria jaio zen.
1912-10-28. Musika Akademia eta Musika Bandaren arautegiak onartu zituen Udalak, iragarkiek ezagutzera ematen ziren lekuan zintzilikatzea erabakiz, batean eta bestean parte hartu nahi zutenek horrela jakin zezaten.
1912-10-28. Alkatearen mozioa ontzat harturik, hurrengo urteko lehen egunetik etxebizitzetara emandako ura hilean behin kobratzea erabaki zuen Udalak.
1908-10-28. Erdi kaleko 11. zenbakia zuen etxearen azpian Eliz kalerako pasabidea egiteari buruz Joxe Urbistondorekin hitz egiteko herriak batzordea izendatu zuen, eta bertan adierazi zuen konforme zela bere pasabidea zabalik uzteko, baldin eta herriak urtean 75 pezeta ordaintzen bazizkion agindu berria eman bitartean, edo unean 2.500 pezeta ordaintzen bazizkioten, berak sekula ez ixteko konpromisoa hartuz. Bi proposamenak eztabaidatu ondoren, biak alde batera uztea erabaki zuten.
1845-10-28. Joxe Basilio Etxeberriak aurkezturiko txostenaren berri eman zuten, adieraziz Ramon Ibero alkateak agindurik 1.200 zatiko prestatu zituela erregeek herrian igaro beharreko unerako. Une batetik bestera herriratuko ziren batailoiei eskaini nahi zizkieten baina, beste bide bat aukeratu zutenez, bere aginduz saldu zituen zatikoak, 190 erreal galduz. Udaletxean garbi adierazi zuen bezala, batez ere ogiak saldu ziren, prezio desberdinetan eta zerbait galduz. Kalteak Joxe Basilio Etxeberriari ordaintzea erabaki zuen Udalak.
1809-10-28. Touvenot jeneralak Frantziako enperadorea eta Austriakoaren artean bakea sinatu zutela esanez korrejidoreari idatzitako eguneko adierazgarria irakurri zuten. Batzarra amaitu ondoren herritarrei jakinaraztea erabaki zuten, eta parrokiko apaizei albistea pasatzea, berri ona ospatzeko meza santua eta 'Te Deum' antola zitzaten.
1809-10-28. Beste ofizio bat irakurri zuten, herrian ziren zaldi guztiak azaroaren 10erako Donostiara bidaltzeko aginduz, eta Udalak erabaki zuen herrian zenbat ziren jakiteko gestio guztiak egitea.
1783-10-28. San Millango markesak idatzitako gutunaren berri jakinarazi zuten. Lukas Otaegiri lurraldearen trukaketa egiteko ahalmen osoa eman ziola zioen. Alkateari eta Ibero erregidoreari, Otaegirekin harremanetan jarri eta trukaketa egiteko baimena ematea erabaki zuen herriak.
1709-10-28. Izarraizko izoztegian egindako lanei buruz maisuek emandako iritzien berri adierazi zuten.
1698-10-28. Parrokiko eskailera egiten ari zen Agustin Legarda maisua eta lanetik kentzea erabaki zuten.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago