2019-11-22. Uztarria Komunikazio Taldeak aldizkariaren 20. urteurreneko ekitaldia egin zuen, Sanagustin kulturgunean.
2019-11-22. Olatz Pratek Ngugi wa Thiong'o idazle kenyarraren 'Gerra garaiko ametsak' euskaratu zuen, eta Donostian egin zuen lanaren aurkezpena.
2013-11-22. Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerrarentzat izan zen XXXI. Euskal Antzerki Topaketen Ikusleen Saria, 'Dena berriz bueltatzen da' lanagatik.
1999-11-22. Labe bat lehertu zen EgaƱa gozotegian.
1892-11-22. Joxe Inazio Aldalur parrokiko organo-jolea hil zen.
1857-11-22. Herriko miserikordiarekin bat eginik lurralde mailako Laguntza Etxea sortzeko proposamenaren berri jaso zuela adierazi zuen Diputazioak eta, ideia aurrera eramateko, herriak jarritako baldintzak onartu zituela zioen. Bestalde, jakinarazi zuen bertara joango ziren behartsu bakoitzeko Donostia eta Tolosako Benefizentzia juntei bezala ordainduko ziotela, Gipuzkoako Batzar Nagusiak erabaki zuten eran, bai orduan eta bai gerora. Eta 50.000 errealen bigarren zatia hitzarmena sinatzean eta miserikordia zabaltzeko obrak amaitzean ordainduko zirela. Diputazioari herriak baldintza guztiak ontzat jo zituela esanez erantzutea erabaki zuten.
1857-11-22. Joxe Mari Balanzategi sendagileak -Gipuzkoako Getarian zegoen- idatzi batean zioen herrian zen zirujau postuan interesaturik zegoela. Inor ez zegoen postuan orduan. Udalak hari buruz informazioa jasotzea erabaki zuen, nolako ikasketak zituen, eta haren jatortasunari buruz ere jakin nahi zuen -Zumaiako eta Zarauzko alkateei galdetu zien horretaz-.
1854-11-22. Herritarren artean sortutako kezka eta haserreari buruz hitz egin zuten, Espainiako Gobernuak Loiolan ziren jesuitak bertatik kanporatzea agindu zuelako. Herriaren aldetik gobernuari txostena zuzentzea erabaki zuten, jesuitak berriro Loiolara itzultzeko eskatuz, aurrez egiten ari ziren lan bera egiten jarrai zezaten; hau da, misiolarien prestaketa.
1852-11-22. Gobernadoreari idatzi batean eskatu zioten buletinean argitara zezala herriko nesken eskola maistrarik gabe zegoela, postua lortzeko oposaketa abenduaren 23an agintarien aurrean egingo zutela adieraziz. Erabateko behartsuek ez ezik, gainontzeko ikasleek ere diru laguntzak eskuratzeko aukera zuten. Galtzerdi puntua, irakurtzeko lehen pausoak eta kristau dotrina ikasten zeudenek lau marai emango zituzten astean, larunbatean ordainduz. Horrez gain, Aritmetika eta Gaztelania Gramatika ikasten zeudenek hamabi marai astean. Josten ikasten zirenek hamasei marai astean. Eta azkenik, bordadura ikasten zeudenek hogei marai astean.
1823-11-22. Herriak aurreko hilaren 31n Granadako Dukeari Bergarako Seminarioko ikasketak Loiolako Ikastetxe Errealera aldatzea eskatu zion. Dukeak hilaren 17an idatzitako gutunaren berri eman zuten, eta hark esaten zuen zenbait gestio-eta egiten jarraituko zuela, herria eta herritarren mesederako izango zelako. Udalak hari eskerrak ematea erabaki zuen.
1755-11-22. Herriak korrejidoreak idatzitako gutun bati erantzun zion, eta zioen hilaren 2an sentitu zen lurrikara benetan txikia izan zela eta ez zuela inolako kalterik sortu.
1703-11-22. Mandazain nafarrekin herriko ardoaren hornikuntza egiteko eskritura sinatu zuten. Herriari urtean 250 erreal eskaini zizkioten.
1698-11-22. Herriak parrokiko korurako eskailera egiteko eskritura sinatu zuen Lazaro Laincera maisuarekin.
1641-11-22. Herriko kale guztietako biztanle bakoitzak bere etxearen aurrea garbitzeko agindu zuten, berrehun maraiko isunaren azpian eta udaltzainaren esanetara.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago