2018-4-29. Walter Becerrak eta Oihana Azkorbebeitiak irabazi zuten Azpeitian hasi eta Azkoitian bukatu zen XIV. Izarraizko mendi lasterketa.
2017-4-29. Ionek eta Otaegik erremonteko VII. Sagardoaren Txapelketa irabazi zuten.
2016-4-29. Lagun Onak Mendi Bazkunak jaso zuen Joxe Takolo Beka.
2012-4-29. Nerea Etxeberriak irabazi zuen Azkoitiko XIII. Duatloia.
1996-4-29. Urrestilla Sokatira Taldeak Euskal Herriko Txapelketan bere lehen urrezko domina eskuratu zuen 560 kilotan.
1986-4-29. Urola trena "modernizatzea" erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak.
1976-4-29. Zelai Luzen argia zuen iturri bat jartzeko proiektua onartu zuten.
1976-4-29. Enparan dorrearen ondoan Beloki anaiek duten etxea erosteko proposamena egitea erabaki zuen herriak. Prest zegoen 1.500.000 pezeta ordaintzeko, betiere maiatzaren 31ra bitartean hutsik uzten bazuten etxea.
1976-4-29. Udal ganadu hiltegia eta garbitokia egokitzeko proiektu teknikoak onartu zituzten.
1912-4-29. Hurrengo udan uraren urritasuna nolabait mozteko, uren batzordeak baldintza batzuen berri eman zuen, kontuan izanik urritasun hori herritarren gehiegikerian oinarritzen zela eta ez uraren faltan. Gaiari buruz, honoko erabakia hartu zuen Udalak: 1. Kontadore bat jartzea tabernari eta ostalariei hurrengo uztailaren lehen egunetik aurrera. 2. Etxebizitzetan kontadoreak jartzeko, Udalak erostea behar ziren hainbat, euren instalakuntzan egiten ziren gastuak bakoitzak ordainduz. 3. Udalak erosten zituen kontadore guztiak The-Best sistemakoak izan zitezela; Amadeo Delanuetek saltzen zituen, eta Donostian izanik konponketa tailerra, edozer ustekabe sortzean une batetik bestera konpontzeko erosotasuna zegoen. 4. Uren batzordeari, gaiari buruz behar ziren gestioak egiteko, askatasun osoa ematea.
1912-4-29. Azoka egunetan herriratzen ari ziren merkatari ibiltariek herriko merkatariei kalteak sortzen zizkietela-eta, Udalak gertatzen zenaren berri jakiteko batzorde bat izendatzea erabaki zuen, eta beharrekoa iruditu zitzaion herritar merkatariei laguntza ematea. Haren iritzia jakitean, eta merkatarientzat askatasuna murriztu gabe, agintariak neurriak hartzekotan gelditu ziren.
1840-4-29. Kaleak harriztatzean batzorde bat izendatu zuten, egiten zen lana zaintzeko, ahalik eta gutxien gastatuz egin ahal izateko.
1840-4-29. Urrestillako kalean galtzada egiteko baimena eman zuten.
1823-4-29. Diputazioak, datu gehiago eskuratu eta beste zerbait erabaki bitartean, Frantziako urre eta zilarrezko txanpona, bakoitzak adierazten zuen balorean, onartzeko agindu zuen, eta Udalak horren berri eman zuen gutun baten bidez.
1783-4-29. Bando baten bidez, ogia egiten zuten emakume guztiei hamasei ontzako librako ogia egin zezatela adierazi zieten, bakoitza lau laurdenean saltzeko, eta nahastu gabe Arabako garia hemen bertakoarekin.
1768-4-29. Erdi kalearen luzera osoan jarri nahi zen lauzadura egiteko, harria atera eta garraiatzea enkantean jartzea erabaki zuten.
1750-4-29. Hilaren 26an aurkitutako utzitako haurra -neskatxa-, Iruñeko Ospitalera Nagusira eramatea erabaki zuten, bataiatu ondoren. Inazio Gorostizu udaltzainaren emazte Margarita Goenaga aritu zitzaion bularra ematen.
1695-4-29. Parrokiko etxezainari herriko basoetan egurra ebakitzeko baimena eman zioten, koruko eskaileren ganga egiteko.
1667-4-29. Abitaingo harrobitik parrokirako atera zen harria ordaintzea erabaki zuten. Martin Garatetxea eta Antonio Eizmendi maisuek tasatu zuten aurrez.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago