2016-11-14. Aitor Aranak itzulitako 'Dorian Grayren egiazko erretratua' liburua azpeitiar hizkerara itzuli zuen Imanol Azkoitiak.
2010-11-14. Aimar Irigoienek harri handien titulua irabazi zuen.
2008-11-14. I. Azoka Eguna ospatu zuten, Euskal Antzerki Topaketen barruan. Azoka arloko programatzaileei elkarrekin egoteko, hitz egiteko eta gogoeta egiteko plaza izatea helburuarekin jaio zen.
1986-11-14. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketa eta Garraio Saila eta Azpeitiko Udalaren artean Egibar baserrian egin nahi zen Umeen Museoari buruz hitzarmena sinatu zuten.
1986-11-14. Gaueko hamaikak eta berehala bi lehergailuk eztanda egin zuten Landeta auzoan, Talbot eta Citroen auto etxeetan.
1946-11-14. Inazio Fernandez Eleizgarai musikaria hil zen.
1932-11-14. Alkateak herri hilerriei buruzko legea irakurri zuen, eta agindu zuten hilerriaren jabetzarik ez zeukaten herriek urtebeteren buruan egin beharko zituztela. Hurrengo urteko otsailaren 6an amaituko zen epea; bestela, elizaren hilerriak ordainduz eta bereganatuz prestatu beharko zituzten. Azpeitian elizaren bi hilerri izanik -herrikoa bat eta Urrestilla eta Aratz-errekakoa bestea-, bata eta bestea erostea erabaki zuten, erretoreekin harremanetan jarrita.
1900-11-14. Azoka estalia egiteko herriari eman zioten baimenaren berri jakinik, alkateak eta idazkariak Donostiara joan behar zutela erabaki zuten, epearen luzapena lortu eta proiektuaren egilearekin ager zitezkeen oztopoak gainditzeko lanak hasteko.
1898-11-14. Mariaren Sierbetako zuzendariari esan zioten euretako lau lekaime herriratu nahi izanez gero herriak hurrengo urteko uztailetik aurrerako aurrekontuetan, eurei emango zieten urteko bostehun pezetako laguntza, etxebizitza eta behar zituzten altzariak sartuko zituela.
1892-11-14. Amutik Iturriagatxo harkaitza bitarteko bidea enkantean jarri ondoren, alkateak esan zuen Miguel Agirre kontratistak hartu zuela bere gain.
1857-11-14. Azkenaldian herriak izandako biztanlego gehitzeaz jabeturik eta hilerriak orduan zeukan lurraldea txiki egiten zela-eta bertarako bidea egokitu beharrean izanik, Udalari beste hilerri bat egokitzea iruditu zitzaion, baina aurrez gaiari buruz sendagileei iritziak eskatuz.
1847-11-14. Herriaren aldetik jasotako agindua beteta, Genaro Enparanek esan zuen probintziko politiko nagusiarekin Tolosan egon zela. Bi ordutik gora egon zen harekin herriak Urrestillari buruz zituen arrazoiak azaltzeko, baina seguruenik azaldudakoa ezerezean geldituko zela adierazi zuen, erregearen erabakia baitzen urrestildar biztanle batzuk eginiko eskaera erantzunez hura herri bezala izendatzea. Udala osatu besterik ez zuten egin, bere lurraldea seinalatu bitartean. Udalak Enparani eskerrak ematea erabaki zuen, eta erregeari erregua zuzentzea, gaiari buruz xehetasun gehiago eman zitzan.
1830-11-14. Kontuan izanik, albistea pasatu arren, herritar asko gelditu zirela Herri Batzar nagusira agertu gabe, bakoitzari hogei errealeko isuna ezartzea erabaki zuten.
1792-11-14. Milizianoen ostatu bihurtu zen Loiolako Ikastetxea.
1668-11-14. Tomas Leiarizti maisuak, herriarekin zeukan tratua gogoan izanda, Bustinzuri errebaleko gurutzearen teilatua egiteari berehala ekingo ziola esan zuen eta, bide batez, ermitaren hormak egokituko zituela. Herriaren aldetik berrehun erreal ordaindu zizkioten.
1581-11-14. Denboraldi batean herriak hazi zuen utzitako haur bat Madalena ermitako serorari ematea erabaki zuten, honek zaindu zezan.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago