1348-1-18. Herriaren harresiaren kanpotik eta sarreraren ondoan, Otalora alkatea, herritar gehiengoa eta Azpeitiko lurraldean bizi ziren beste 85 lagun bildu ziren eskribauarekin bat eginik, eta azken horiek adierazi zuten zeukaten guztiarekin Salvatierra herriko biztanle eta herritar izan nahi zutela eta bere arauak ontzat hartzen zituztela. Eta haiek bezala, beraien seme, biloba eta ilobak denbora guztirako, eskatuz guztia jasotzen zuen idatzia Alfontso erregeari bidaltzea, ontzat har zezan.
1348-1-8. Iraurgi bailarako biztanle batzuek eskritura bat sinatu zuten, Azpeitiko herriarekin bat egiten zutela esanez.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago