1740-6-30. Utzitako neskatxo bat aurkitu zuten gaueko hamarretatik hamaikak bitartean agustindarren sarrerako leihoan. Neskatoak papertxo bat zuen, bataiatua zela eta Maria Madalena zela bere izena zioen bertan.
1740-6-30. Utzitako beste mutiko bat aurkitu zuten gauean Urrestillan, papertxo bat zuela, bataiaturik dela esanez, eta izena Juan Bautista.
1740-4-11. Loiola aurreko harrizko baranda zerbait aldatu eta frontisari altuera handiagoa ematea erabaki zuten.
1740-4-8. Parrokiko organoa konpontzeko, Teodoro Kardaberazekin kontratua egiteko parrokiko etxezainari albistea ematea erabaki zuten.
1740-1-15. Bere ohiko txanda betetzera korrejidorea herriratzekoa zen berehala. Udaletxean inolako konponketarik egin behar zen begiratzea erabaki zuten, korrejidoreak bertan egon behar baitzuen.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago