Hamarkada: 1980

  • 1984-4-30. Kaka Flash Irratiak bere irratsaioak hasi zituen.
  • 1984-3-29. Epaitegia egiteko, inolako ordainketa gabe eta jabetasunean, lur zati bat eskaintzea erabaki zuten.
  • 1984-3-22. Pasaian Espainiako Poliziak Dionisio Aizpuru 'Kurro' eta Pedro Mari Isart 'Pelitxo' Komando Autonomo Antikapitalistako kideak hil zituen, tiroz.
  • 1984-2-28. Jubilatuen egoitza egiteko Eusko Jaurlaritzari diru laguntza eskaera zuzentzea erabaki zuten.
  • 1984-2-14. Epaitegi berria egin zezan, Espainiako Epai Ministerioari lurralde bat eskaintzeko espedientea martxan jartzea erabaki zuen herriak.
  • 1984-2-14. Herriko Udaltzaingoaren arautegia onartu zuten.
  • 1984-1-12. Nuarben Ibaieder urtegia egiteko bozketa egin zuen Udalak: hamabi zinegotzik baiezkoa eman zuten, lauk ezezkoa eta beste bat ez zen agertu.
  • 1984-1-4. Udalak txostenaren eraikuntza eskubideak erosi zizkion Joxe Luis Bastarrikari.
  • 1984-1-4. Herriak, aurrez kuartela izandako etxean, lokalak utzi zizkion Arte eta Diseinu Eskolari.
  • 1983-12-18. Igerileku estalia inauguratu zuten Azpeitian.
  • 1983-12-2. I. Euskal Antzerki Topaketak hasi ziren Soreasu antzokian. Topaketen lehen egunean 'Bata zu eta bestea ni' antzezlana taularatu zuen Intxurre taldeak.
  • 1983-9-29. Kontrolatutako zabortegi bat Azpeititik Tolosarako bidean eta Lapatx baserriaren ondoan zabaltzeko Estanislao Narbaiza ingeniariak eginiko proiektua ikusita, espedientea martxan jartzea erabaki zuen Azpeitiko Udalak.
  • 1983-9-22. Udaleko Kultura Batzordeak eginiko proposamena ontzat harturik, aho batez erabaki zuten Azpeitiko I. Euskal Antzerki Topaketak antolatzea.
  • 1983-8-26. Izugarrizko uholdeak izan ziren.
  • 1983-6-30. Udalak erabaki zuen lokalak eskaintzea jubilatuen egoitza handitzeko. Udalak berak ordainduko zituen gastuak.
  • 1983-6-30. Loiolako Santutegiaren aurreko aldea egokitzeko Joxe Inazio Lizasasoro arkitektuak aurkeztutako proiektua onartu zuten.
  • 1983-5-23. Frankismoaren ondorengo bigarren Udala osatu zuten. Imanol Elias jarri zen alkatetzan, hamabi botorekin. Ramon Etxezarretak bi jaso zituen, beste bi Juana Odriozolak eta bat Diego Antonio Pozok.
  • 1983-4-28. Pablo VI.aren hirigintzarako proiektua onartu zuten, lehen fasean.
  • 1983-4-15. Euskal Herriko Buletin Ofizialean agertu zen Juan Antxieta Musika Eskola ofizialtasunik gabeko ikastegia, baina ezaguna zela.
  • 1983-3-24. Udal hilerriaren arautegia onartu zuten.
  • 1983-3-24. Ibaieder presari buruz erabakia hartzeko luzapena eskatu zuten.
  • 1983-3-10. Berehala Eusko Jaurlaritzari zuzentzea erabaki zuten Udalean, Izarraizpe Irakaskuntza Kooperatibak egiten zuen gela premiaren salaketaren aurrean erabaki bat har zezan.
  • 1983-1-20. Inazio Agirre eta Andoni Albizuri 'Katxo' omendu zituen haurren danborradak. Karrozen egileak ziren biak.
  • 1982-12-30. Guardia Zibilaren kuartela izandako eraikinean obrak egitea erabaki zuten, Joxe Mari Arregi arkitektuaren proiektuarekin. IƱaki Urkiak hartu zituen lanak bere gain. Bertan prestatuko zituzten lokalak, herriko zenbait kultur taldek erabiltzeko izango ziren.
  • 1982-12-22. Osasun Zentroko obrak hasi zituzten.
  • 1982-11-25. Aitonena jubilatuen egoitzako arautegia onartu zuten.
  • 1982-11-6. Juan Paulo II.a aita santua Loiolara iritsi zen. Hark hona egindako lehen bisita izan zen.
  • 1982-9-30. Herriko garbitokia konpontzea erabaki zuten, eta parrokiko ataria berriztatzea.
  • 1982-9-30. Igerileku estalia zimendatu eta hormigonaketa egiteko agiria sinatzeko baimena eman zioten alkateari, urte bereko ekainaren 15ean Altuna y Uria enpresarekin eginiko akordioaren ondorioz.
  • 1982-6-21. Pub Charly Chaplinek ateak zabaldu zituen.
  • 1982-3-21. Jesus Guibert enpresariaren bahiketa zela-eta, Udalak batzar berezia egin zuen.
  • 1982-3-19. Azpeitiko I. Altzari Feria inauguratu zuten.
  • 1982-3-15. Urolako I. Altzari Astea hasi zuten.
  • 1982-3-15. Bere garaian sekulako bizitza ezagutu zuen Garbitokiak. Bertan biltzen ziren herriko zenbait emakume, sendirik berezienen arropak garbitzen.
  • 1982-3-4. Parrokiaren eskuetan zen hilerria Azpeitiko Udalaren eskuetara pasa zedin, horretarako sorturik zen batzordeari agindu zioten hilerriak izan beharreko arautegiaren eta ordenantzen ikerketa egiteko.
  • 1982-1-19. Omenaldia eskaini zieten danborradaren sortzaile Baltasar Iglesias eta Zezilio Apaolaza apaizei. Bigarrenari ezinezkoa egin zitzaion Azpeitira etortzea, Ameriketan zegoelako orduan.
  • 1981-12-31. Estanislao Narbaizak eginiko proiektuan jasotzen zen bezala, Loiola inguruan Urola ibaiaren ertzak egokitzea beharrezkoa zela esan zuen alkateak, laguntza lortzeko bideak baitziren. Proiektua eta aurrekontua onartzea erabaki zuen Udalak.
  • 1981-12-16. Ilunpe Pilota Elkartea inauguratu zuten Azpeitian.
  • 1981-12-10. Lehenagotik lurraldeko epaitegia eta kartzela izandako lur saila Segurtasun Sozialeko Diruzaintza Nagusiaren eskuetan jarri zuten, bertan lurraldeko Osasun Zentroa sortzekotan.
  • 1981-12-3. Igerileku estaliari buruz eginiko txostenen berri eman zuten, eta 1978ko irailaren 11n Asycons enpresarekin egindako kontratuaz neurriak hartzea eskatu zioten alkateari.
  • 1981-11-5. Garmendia eta Sanjuandegi auzoen arteko lurrazpiko pasabidea egitearen ardura eman zioten Imanol Lazkanoren enpresari. Proiektua, Estanislao Narbaizak eginikoa zen.
  • 1981-11-5. Urte hartako otsailaren 12an eginiko batzarrean Udalak Izarraitz Kooperatibari ikastola egiteko lurraldea eskaintzea erabaki zuela jakinarazi zuten -80 urteko eperako-, baina egokia iruditu zen ordaindu beharko zuena izendatzea, eta kooperatibari 50.000 pezeta eskatzea erabaki zuten.
  • 1981-10-1. Alkateak jakinarazi zuen Azkoititik Loiolara bitarteko espaloia egitea Azkoitiko eta Azpeitiko udalek bultzatu zutela, eta nahiz eta gero lurraldeen desjabetzea Eusko Jaurlaritzak egin, zerikusia zutelako behar bezalako ordainketa egiteko unean. Bozketa baten bidez erabaki zuten herrien aldetik ordainketa egokia egitea.
  • 1981-8-25. Bergarako alkateak idatzi zuen, Espainiako Estatuko iparraldeko trenbideaz hitz egiteko hilaren 27an goizeko hamaiketan ospatuko zuten bilerara herriak ordezkaria bidaltzeko eskatuz. Bileran iparraldeko trena Urola eta Deba aldera ahalik eta gehien hurbiltzeko hitz egingo zuten.
  • 1981-8-25. Osasun Publikoaren zuzendariak eta Eusko Jaurlaritzak, abuztuaren amaierarako herrian Osasun Zentroa ezartzeko, mila-bi mila metro koadroko lurraldea eskatuz egindako ofizioak irakurri zituzten. 2.703,39 metro kuadroko lurraldea eskaintzea erabaki zuten.
  • 1981-7-29. Behin-behinekoz onartu zuten Basarte industrialdearen hirigintza proiektua.
  • 1981-7-16. Osasun Zentroa Azpeitian kokatzea erabaki zuten, Azkoitiak baino biztanle gehiago zituelako eta aurrera begira ere aldea handitzen joango zela pentsatuta.
  • 1981-7-2. Azkoitiaren eta Azpeitiaren artean Basarte industrialdea sortzeko, plan partzialeko poligono baten aldaketa onartu zuten.
  • 1981-4-26. EAJren batzokia inauguratu zuten, Olazko Amaren plazan.
  • 1981-1-28. Honoko proiektuak onartu zituen Udalak: herri garbitokiaren konponketa, Urola ibaiaren ertzak egokitzea Loiola inguruan, parrokiko ataria egokitzea, Paulo VI.a eta Santutxo inguruak zoruztatzea, Paulo VI.a inguruaren saneamendua, elektrika indarra zenbait tokira eramatea...
  • 1981-1-24. Patxi Altuna euskaltzain izendatu zuten, Azpeitiko udaletxean egindako ekitaldian. Besteak beste, Luis Villasante euskaltzainburua, Koldo Mitxelena eta Luziano Lazkano orduko alkatea izan ziren ekitaldian.
  • 1980-12-6. Ignacio Lasa Rezola enpresaria hil zuen ETAk, Azpeitian.
  • 1980-11-6. Orio, Aia, Zarautz, Getaria, Zumaia, Aizarnazabal, Zestoa, Azkoitia eta Azpeitiko udalek Urola Kostako Mankomunitatearen estatutuak onartu zituzten.
  • 1980-9-15. Azpeitiko mendizale espedizio batek Caraz (6.025 metro) gailurreraino igotzea lortu zuen.
  • 1980-7-11. Udalak Izarraitz Kooperatiba Elkarteari lursaila emateko baimena eskatzea erabaki zuten, kooperatibak nahi zuenean bertan ikastola egiteko.
  • 1980-7-11. Betharram Ikastetxearen inguruko frontoia estaltzeko lanak adjudikatu zituzten.
  • 1980-6-11. Kultura Batzordearen txostena ikusi ondoren, aho batez erabaki zuen Udalak euskal izenak jartzea herriko kaleei.
  • 1980-5-14. Joxe Urbieta 'Takolo' kide zen euskal espedizioak Everest gailurra egin zuen (munduko mendirik handiena: 8.848 metro). Martin Zabaleta hernaniarrak lortu zuen gora iristea.
  • 1980-4-27. 'Arriya I.a' harrijasotzailea omendu zuten Donostian, Karmelo Balda frontoian.
  • 1980-4-21. Leon Lopetegi hil zen, Deustuan. Jesuita, historialaria eta euskaltzalea zen.
  • 1980-4-2. Azkoitiko Udalarekin bat eginik, zaborra jasotzeko Pegaso kamioi bat erostea erabaki zuten.
  • 1980-1-30. Kalean 30 bozgorailu jartzeko, Bengoa etxearen aurrekontuaren berri eman zuten udaletxean.
  • 1980-1-19. Herriko kaleetan danborradarako bozgorailuak jarri zituzten.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.

Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan