2010-3-10. Imanol Murua Uriak 'Loiolako Hegiak' liburua aurkeztu zuen Donostian.
2010-3-3. Espainiako Auzitegi Nazionalak Iñaki Etxarte auziperatu zuen, Kolonbiako presidentea hiltzen saiatu zelakoan.
2010-2-23. Baigera I berritua ireki zuten.
2010-2-22. Gazumen zentral eolikoa egiteko asmoa bertan behera utzi zuen Eusko Jaurlaritzak, mementoz.
2010-2-19. Azpetiko Altzaga baserria Euskal Autonomi Erkidegoko Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartu zuten.
2010-2-16. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak Luis Amenabar azpeitiar enpresaria auzipetu zuen, ETAren estortsioa ez salatzea egotzita.
2010-2-10. Juan Karlos Arruti 'Paterra' azpeitiar presoari "bizi osoko" zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak.
2010-2-8. Itzalaldi analogikoa heldu zen herrira, baina Matxinbentara ez.
2010-2-6. IƱaki Regil 'Matxote' omendu zuten Kaldereroetan.
2010-2-5. Imanol Badiola eta Patxi Zeberio omendu zituzten Urrestillan, Tejados Aoiz erremonte txapelketa irabazteagatik.
2010-2-4. Hileta zibiletarako araudia onartu zuen Udalak.
2010-2-2. Jabi Agirre azpeitiar presoari sei urteko espetxe zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, etxean lehergaiak izatea egotzita.
2010-1-29. Joxe Mari Iriondo ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.
2010-1-22. Jabi Agirre epaitu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean, ETAko kidea izatea egotzita.
2010-1-15. Etxebeltz-Izarra eremuko bigarren faseko etxebizitzak zozkatu zituzten.
2010-1-15. Imanol Badiolak lehenengo txapela irabazi zuen.
2010-1-14. Emakumeen Mahaiak Jabetze Eskola jarri zuen abian.
2010-1-13. Ramon Etxezarreta Emakunderen Zuzendaritza Kontseilu berriko kide izendatu zuten.
2010-1-12. Patxi Aizpitartek bikario kargua utzi zuen Munilla gotzain izendatzean.
2010-1-3. Aitor Arrutik idatzitako 'Urrestilla, euskal herri baten historia' liburua aurkeztu zuten.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago