Hamarkada: 1900

  • 1900-12-31. Azoka plaza estalia enkantean jartzeko baldintza osagarriak onartu zituzten.
  • 1900-12-3. Eztabaida luzeen ostean, 1901eko aurrekontu berezia onartu zuten. Azoka plaza estalia eta herriak zituen zorrak agertzen ziren aurrekontuan.
  • 1900-12-3. Azoka plaza estalia enkantean jartzeko baldintzak onartu zituen Udalak.
  • 1900-11-14. Azoka estalia egiteko herriari eman zioten baimenaren berri jakinik, alkateak eta idazkariak Donostiara joan behar zutela erabaki zuten, epearen luzapena lortu eta proiektuaren egilearekin ager zitezkeen oztopoak gainditzeko lanak hasteko.
  • 1900-9-17. Bautista Uranga eta Konpainia enpresari ordaindu egin zioten Harzubiko zubiaren eta San Agustin eta Mantekape arkupeetan egindako asfaltatze lana.
  • 1900-9-10. Esteban Elzaurdik bigarren mailako heziketa ikastetxea jartzeko telegrafoaren etxeko bigarren solairua proposatzen zuen, eta horri buruz hitz egin zuten, ikusirik ez zela egokia. Iritzi asko agertu ondoren, bozketa baten bidez onartu egin zuten, nahiz eta bi zinegotzi behintzat kontra agertu.
  • 1900-8-29. Azken urriaren 2an sortutako batzordea suspertzea erabaki zuten, zezen-plaza herri barrutik beste nonbaitera aldatzeko ahalik eta azkarren iritzia agertzeko.
  • 1900-8-29. Martzial Uzinek Foruen Pasealekuan eraikin bat altxatzeko baimena eskatu zuen, beheko lokalean denda jartzeko, eta baiezkoa eman zioten.
  • 1900-8-8. San Inazio egunean ospatutako zekorketan bigarren zezena hil zuenean alkateak Cocherito toreatzaileari eskainitako hogei pezetako saria ematea erabaki zuten.
  • 1900-8-8. Saninazioetan ospatutako zekorketan hildako Nafarroako sei zezenetatik baldintzetara bakar bat baino ez zen iristen, eta bakoitzeko ehun pezeta gutxiago ordaintzea erabaki zuten. Guztira, beraz, 1.700 pezeta. Baina azkenean zezenetako bat bidean gaixotu zela jakinda, 1.200 pezeta gutxiago ordaintzea erabaki zuten.
  • 1900-6-27. San Agustingo arkupea eta Mantekapekoa asfaltatzea erabaki zuten.
  • 1900-6-25. Urrestillako frontoi estalia inauguratu zuten.
  • 1900-6-18. Alkateak adierazi zuen Azoka plaza estaliaren proiektua ontzat hartu zutela Donostian, eta ondoren Espainiako Gobernuko Lan Publikoen Ministeriora pasatu zutela.
  • 1900-5-30. Alondegi zaharrean Aurrezki Kutxa Probintzialaren bulegoak jartzeko obren enkantea onartu zuten.
  • 1900-5-16. Batzorde bat izendatu zen Santo Domingo eraikina -kuartela salbu- herriaren eskuetara pasatzeko gestioak egiteko.
  • 1900-5-16. Juan Manuel Beobide salesiar eta musikaria jaio zen.
  • 1900-4-30. Errukietxeko juntaren eskaerari erantzunez, maiatzaren 5a, larunbata, aukeratu zuten batzar nagusia egiteko, 10:00etarako. Albistea pregoiaren bidez zabaldu zuten herritar guztientzat.
  • 1900-4-23. Anastasio Belokik herriko elektrika argikuntza egiteko gogoa agertu zuen, eta harekin kontratua egitea erabaki zuen Udalak.
  • 1900-4-9. Probintziako Batzordeari Harzubiko zubian egiten ari ziren langintzak ahalik eta azkarren amaitzeko eskatzea erabaki Kristobal Aipuru alkateordeak, benetan arriskutsua baitzen. Herritarren kexa ugariak ere kontuan izan zituzten.
  • 1900-3-9. Apustuetarako enparantza nagusian jarri ohi zen itxuraren lurreko zuloak egokitzea erabaki zuten.
  • 1900-2-28. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi zuen Azoka Plazaren ikerketa egitea Hoffmeyer ingeniariari eskatu ziola.
  • 1900-2-19. Musika Bandaren zerbitzua eskaini zuen Joxe Mari Iturbidek inauterietarako. Herriak ehun pezeta ordaindu zizkion, baina hark 50 pezeta bakarrik ematea erabaki zuen.
  • 1900-2-18. Buenos Aires (Argentina) hiriko Victoria Antzokian 'Artzai mutillak' opera estreinatu zen; Felix Ortiz San Pelayo azpeitiarraren musika eta Pedro Mari OtaƱoren hitzak zituen.
  • 1900-2-5. Herriko elektrika argia enkantean jarri eta ikusita egingo zuen inor ez zela agertu, berriro enkantean jartzea erabaki zuten.
  • 1900-1-16. Aiako Joxe Tejeria Mugaz urkatu zuten Azpeitian. Urte eta erdi lehenago bere aita hil zuen. Sei bat mila lagun bildu ziren urkatzeko orduan. Urkatu aurretik aita Aizpuru jesuita urka tokitik hitz egiten hasi zen -norbaitzuk aholkua eman eta bere burua garbitzeko asmoz, eta Tejeriak bere aita zenaren ondra zikindu zuela, bere emaztearekin konpontzen zela esanez, baina guztia gezurra zela-. Hitzaldiaren ondoren, borreroak burdin uztaia jarri eta gero, beste apaiz bat kredoa errezatzen hasi zen, eta halaxe hil zuten Tejeria. Hainbat bertso paper zabaldu ziren Euskal Herrian gertaerari buruz; egun batean, Juan Mari Zubizarreta sei mila bertso paperekin agertu zen Azpeitian, eta guztiak saldu zituen.
  • 1900-1-4. Diputazioaren eskaerari erantzunez, Udalak Frantzisko Tejeriarentzat Espainiako erregeari indultua eskatzea erabaki zuen.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.

Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan