1912-4-1. Agustin-errekako urak Abeta urtegira ekartzeko enkantea ontzat hartu zuten.
1912-3-27. Herri ordenantzak onartu zituzten, 26 lehen artikuluetan.
1912-3-11. Keixeta aizkolaria lehen aldiz plazetan aurkeztu zen, 31 urte zituela, Joxe Mari Irizar izanik arerio. Egin beharreko lana: 20 enbor 54 ontzakoak eta 14 kilometro lasterka zezen-plazan. Keixetak 69 minutu eta 32 segundon ebaki zituen enborrak, eta 14 kilometro egiteko 70 minutu eta 30 segundo behar izan zituen. Arerioak, lana amaitu baino lehen pott egin zuen. Jokatu zituen 31 apustuetatik denak irabazi zituen Keixeta urrestildarrak.
1912-2-26. Loiolako zelaiaren eta herriaren arteko bidean elektrika argia jartzeko baldintzak onartu zituzten.
1912-2-12. Agustin errekako urak Abetako urtegira ekartzeko lanen baldintzak onartu zituzten.
1912-2-12. Etxeetara zabaltzen zen uraren arautegiari buruzko azterketa egitea erabaki zuten, aldaketa batzuk egin beharra ikusi zelako.
1912-1-29. Udalak, Musika Akademia eta Herri Musika Bandaren barne arautegia onartzea erabaki zuen.
1912-1-15. Zumaiako Udalak bidaltzen zuen gutunaren berri eman zuten: Inazio donearen eguna jai hartzeko eskaria.
1912-1-3. Azkoitiko alkatetzak hartutako erabakiaren berri eman zen; hau da, Azpeitiko herriak, hartutako erabakiarekin -Erromako aita santuari Loiolako Inazioren eguna jai egun izendatzearen eskaera-, bat egiten zuela jakinarazi zuen.
1911-12-18. San Inaziori buruz eta herriak egindako eskaerari erantzunez Karmelo Etxegaraik prestatutako idatzia irakurri zuten, eta aho batez onartu zuten.
1911-11-27. Alkateak esan zuen, zinegotzi guztiek zekiten bezala, San Inazioren eguna -uztailaren 31-, jaiegun bezala izatetik astegun bihurtu zela, azkenaldian emandako aginduen bidez. Haren iritziz, eta santuaren jaioterri bezala, Udalak zerbait egin beharko luke gauzak lehengo eran jartzeko. Hala, aita santuari eskaera zuzentzeko idatzia egitea proposatu zuen, aurrez Gipuzkoako herri guztiek sinatuz idatzia. Karmelo Etxegarai herritarrari eskatu zioten idatzia prestatzeko.
1911-11-20. Joxe Antonio Odriozolak aurkeztu zuen txostenean zioen arku batzuen bidez Ibaiederren zati bat estaltzeko baimena eskatu zuela. Proiektua aztertu ondoren, Udalak egokitzat hartu zuen, Zelai Luze eta Zelai Txiki inguruari mesede handia egingo baitzion.
1911-11-6. Zinegotzi batek ibaia estaltzea proposatu zuen Zelai Luze, Zelai Txikia eta Azoka plaza eta Ibaieder zubiaren artean, bi pasealekuak bat eginik hala. Udalak Felix Barrenari beharreko gestioak egitea eskatu zion, ideia aurrera eramateko.
1911-6-7. Fruktuoso Elorza alkatearen mozioa ontzat hartu zuten. Bertan diputatuen Kongresura idatzia bidaltzea erabaki zuten. Idatzi horrek kalteak ekarriko zituela jakinarazi zuten, erlijio erakundeak ezerezean utziko zituelako legearen bidez.
1911-5-8. Idi demak jokatzeko zezen-plazan egokitutako tokia harriztatzea ordaindu zuten.
1911-3-20. Zezen-plazan zerrenda bat harriztatzea erabaki zuten idi demak jokatu ahal izateko, eta pare bat harri erostea, aurrez zirenen antzeko pisua zutenak.
1911-3-1. Elektrika argiari buruzko kexak agertu zituzten herritarrek, eta Azpeitiko Udalak Eladio Manuel Odriozolari 50 pezetako isuna ezartzea erabaki zuen.
1911-2-6. Enparan zubia egiten ari zen Joxe Mari Aldalur kontratistari bigarren zatia ordaintzea erabaki zuten.
1911-1-2. Herriaren hirugarren urontzia egiteko lanak eman zituzten.
1910-12-19. Gortean lurraldeko diputatu Manuel Senantek bidalitako gutunaren eta horrekin batera bidalitako Fermin Kalbeton Espainiako Gobernuko ministroaren beste gutun baten berri eman zuten. Gutunetan Zumarragatik Zumaiarako trenaren espedientea sinatu zela adierazi zuten.
1910-12-12. Harzubiko errebalean, Roke Aztiriaren etxearen lorategiko hormaren kontra zegoen iturri publikoa kentzea erabaki zuten.
1910-12-3. Frantzisko Gurrutxaga musikaria jaio zen, Nuarben.
1910-11-28. Azterketa egin ondoren, Agustin-errekako urak jasoko zituen urtegia egiteko planoak eta aurrekontua onartu zituzten.
1910-8-22. Enparan zubia zabaltzeko asmoz egindako proiektuak aztertu zituzten. Azkenik, aurrez Udalak bere eskuetan zuena egitea erabaki zuten, eta enkantean jartzeko baldintzak onartu zituzten.
1910-7-31. Katekista Damek altxatu zuten Nobiziagoa inauguratu zuten Olatzen.
1910-7-11. Alkateak jakinarazi zuen Dionisio Soroetak tranbia elektrikoa jartzeko aurreratutako dirua gutxi gorabehera kobratu zuela herriak, tranbia egiteko epea amaituta baitzen.
1910-7-11. Dolores R. Sopeña Katekista Damen presidente nagusiak Olatzerako errepidea egiteko baimena eskatu zuen, eta baiezkoa eman zion Udalak.
1910-7-4. Aho batez onartu zuten telegramak bidaltzea Diputazioko presidenteari, Espainiako Gobernuko Ministro Kontseiluko presidenteari eta Vatikano Estatuko idazkari kardinalari, Espainiako Gobernuak katolikoen aurkako erabakiak hartu zituela salatzeko.
1910-6-20. La Vascongada Autoen elkarteko kudeatzaileak proposamena egin zuen aurrez Gipuzkoako Kutxa Probintzialak erabili zuen lokala alokatzeko. Proposamenaren arabera, urtean ehun pezeta ordainduko zituzten bost urtean zehar, unean bere ondoan alokatuta zuen lokalaren alokairua luzatuko zuten eta beharrezko obrak bere kontura egingo zituzten. Erabakia hartu aurretik ikerketa egintea erabaki zuten.
1910-4-25. Alkatearen mozioa ontzat hartu eta Espainiako kolore nazionalak dituen bandera bat erostea erabaki zuten, udaletxeko balkoian zintzilikatzeko.
1910-4-6. Herriko garbitegiko arautegia onartu zuten. Joxe Arruti -unean ganaduen hiltegiko guarda zen- izendatu zuten garbitegiko zaintzaile. Egunean pezeta erdi bat gehiago ordaindu zioten.
1910-2-28. Pozik hartu zuten Fermin Calbeton Espainiako Fomentoko ministroak bidalitako albistea: elektrika tranbia baten proiektua egiteko herriak aurreratutako dirua eskuratzeko ahalmena.
1910-2-21. Burutik egin zen Joxepa Larrar eta ibaira bota zituen bi haur. Horiek atera nahian zauritu egin zen Feliziano Etxeberria, eta honek eginiko botika gastuak ordaintzea erabaki zuen Azpeitiko Udalak.
1910-2-1. Iñaki Azpiazu jaio zen.
1910-1-24. Joxe Inazio Zudupek San Agustingo arkupean jarri nahi zuen kioskoaren planoa onartu zuten.
1910-1-17. Joxe Inazio Zuduperi, urtean 60 pezeta ordainduz, San Agustingo azken arkuan egunkariak saltzeko kiosko bat jartzeko baimena eman zioten.
1910-1-3. Udal Garbitokiaren berriztatze lanak eta Arkupe deituriko iturburutik garbitokiaren urontzira bitarteko hodieriaren aldaketa adjudikatu zituzten.
1909-11-3. Riff lurraldeko borrokan ziren hamalau herritar soldaduk alkateari idatzi zioten gutunaren berri eman zuten. Laguntza eskatu zioten, eta Udalak haietako bakoitzari 17'50 pezeta bidaltzea erabaki zuen.
1909-11-3. Herriko garbitokian egin nahi zituzten konponketa eta egokitze lanen planoak eta aurrekontua onartu zituen Udalak.
1909-9-20. Lurraldeko diputatu Manuel Senantek jakinarazi zuen Zumarragatik Zumaiara bitarteko tranbia elektrikoa jartzeko herriak aurreratutako 28.000 pezeta berriro eskuratzeko gestioak egiten ari zela. Pozik hartu zuten albistea.
1909-3-29. Frantzisko Mari Alberdiri herriak auzia jartzea erabaki zuten, apustu eta enparantza ixteari buruz agintariak iraindu zituelako.
1909-3-15. Zumaiako alkatearen gutuna jaso zuten, zera zioena: ikusgarria izan zela Gipuzkoako udalek eginiko manifestazioa, Diputazioaren jauregi aurrean bilduta denak, eta Zumaiako Udalak bertan izan zirenekin bat egiten zuela.
1909-3-10. Errekarte eta Lete baserrietatik Azkoitiko mugara iristen zen bidearen konponketan ari zirenei ogia eta ardoa ematea erabaki zuten.
1909-3-10. Elorza alkateordeak Donostiako Udalak deiturik probintziako udalek eginiko bileraren berri eman zuen, zera jakinaraziz: bera eta batzordea osatzen zutenak ahalegindu zirela agertzen orduan arte bezala udal guztiek diputazioarekin bat eginik jarraitu behar zutela; atxikimendu ekintza bat antolatu eta guztiak bat eginik probintziaren jauregira joan ziren.
1909-2-24. Manuel Senante lurraldeko diputatuari eskerrak ematea erabaki zuten, telegrama bat bidali zuelako Santo Doimingo komentua herriaren eskuetan uzten zuen legea Madrilen onartu zela esanez.
1909-2-15. Urrestillako Eperkua zubitik Maurirako bidea konpontzen ari zirenei ehun zatiko ematea erabaki zuten.
1909-2-15. Astearte bakoitzean errukietxeari bi pezeta ematea erabaki zuten, azokara joaten ziren astoen zerga kobratzen ahalegintzen zelako.
1909-2-8. Diputazioko presidenteak eta ingeniariek egindako bisitaldiaren ondoren, Santo Domingo eraikineko behe solairuan telefono zentral bat jartzeko Probintziari baimena ematea erabaki zen; Urola ibaiak arkuekin bat egiten zuen ertzean.
1909-2-1. Santa Ana enparantzatxoko 6. zenbakia zuen etxearen horman zen Inazio donearen irudi margotua txukuntzea erabaki zuten.
1909-1-4. Agintariek zezen-plaza berriro enkantean jartzean, Udalaren inguruko lurralde zati bat enkantetik kentzea erabaki zuten errukietxeari eskaintzeko, honek zabor tokitzat erabil zezan.
1909-1-4. Probintziari lokal bat eskaintzea erabaki zuten, herrian telefono zentral bat jar zezan.
1908-12-13. Urolako tranbiaren proiektua bertan behera gelditu zen albistea jaso zuten. Proiektu horretan parte-hartzaile ziren herriek aurreratutako dirua itzultzeko eskatzeko akordioa hartu zuten.
1908-12-13. Espainiako Kongresuko lurraldeko diputatu Manuel Senanteren telegrama eta gutun baten bidez jakin zuen herriak Santo Domingo komentuaren jabetza herriari eman ziotela.
1908-11-9. Lurraldeko diputatu Manuel Senantek gutun baten bidez adierazi zuen hil hartako 5ean aurkeztuko zuela gortean Santo Domingo komentua izandako eraikinaren jabetza herriaren eskuetara pasatzeko proiektua. Tranbiaren proiektuak aurrera egiteko itxura handirik ez zuela ere bazioen, ahalegin guztiak egin zituen arren.
1908-10-28. Erdi kaleko 11. zenbakia zuen etxearen azpian Eliz kalerako pasabidea egiteari buruz Joxe Urbistondorekin hitz egiteko herriak batzordea izendatu zuen, eta bertan adierazi zuen konforme zela bere pasabidea zabalik uzteko, baldin eta herriak urtean 75 pezeta ordaintzen bazizkion agindu berria eman bitartean, edo unean 2.500 pezeta ordaintzen bazizkioten, berak sekula ez ixteko konpromisoa hartuz. Bi proposamenak eztabaidatu ondoren, biak alde batera uztea erabaki zuten.
1908-9-14. Alkateak jakinarazi hilaren 11ko gauean herriko %10 bonbilla itzali egin zirela, baita 13ko gauean ere. Ondorioz, Udalak erabaki zuen Eladio Manuel Odriozola kontratistari 50 pezetako isuna ezartzea lehen gauean gertatutakoagatik, eta 25 pezetakoa bigarrengoagatik.
1908-7-1. La Vascongada Autoen Elkartearen gerenteak egindako eskaerari erantzunez, herriko alondegi zaharra alokatzea erabaki zuten, honoko baldintza hauekin: 1. Lokala alokatzea, adierazitako zerbitzuak iraupena zuen bitartean; hau da, administrazio bulegoak bertan ziren bitartean. 2. Egindako obrak, Barrena zinegotziaren zuzendaritzapean egin beharko zituzten.
1908-7-1. Alkatearen mozioa onartu eta Urolako tranbian interesatuta ziren herrietako alkateek sinatutako txostenaren kopia Diputazioko Batzorde Probintzialera pasatzea erabaki zuten. Txostenean Espainiako Gobernuko Bizkortze Ministeriora aurreratutako dirua itzultzeko eskatu zuten, eta Diputazioak herriaren eskaera bultzatzea nahi zuten.
1908-6-25. Urolako tranbian interesatutako herrietako alkateek eta Dionisio Soroeta kontzesionariak sinatutako gutunaren berri eman zuten, aurreratutako dirua eskatuz Espainiako Gobernuko Bizkortze Ministeriora, eta ontzat hartu zuten.
1908-6-15. Korporazioan joatea erabaki zuten parrokian abestuko zen 'Te Deum' elizkizunera, kontuan izanik bederatzigarren hilean zela haurdun erregina.
1908-6-1. Loiolarako errepideari buruz eginiko proiektua aurrera eramateko batzordea izendatu zuten, behar ziren gestioak ahalik eta azkarren egiteko.
1908-5-27. Urolaldeko tranbiari buruz eginiko eskariari ezezkoa eman zioten, Espainiako erregearen agindu baten bitartez. Aurreratutako dirua eskuratzea erabaki zuten, gestioak eginik.
1908-5-18. Erdi kaleko 11. zenbakia zuen bere etxean obrak egiteko baimena eman zioten Joxe Urbistondori. Jendearen pasabidea moztu gabe egiteko agindu zioten.
1908-4-27. Loiolako Ikastetxeko erretore Zesareo Iberok gutun batean zioen Aita Agustin Kardaberaz zenaren hezurrak Loiolan maiatzaren 2rako espero zituztela, eta elizkizun bereziak ospatuko zirela. Gutuna jasotzean, Udala korporazioan joatea erabaki zuten.
1908-3-30. Diputazioak bere telefonoa instalatu zuenean, herrian zentral bat jartzeko eskaera egitea erabaki zuten.
1908-3-26. Juan Gurrutxaga 'Txokolo' jaio zen -lehen txistua-.
1908-2-10. Diputazioaren erabakiarekin bat egitea erabaki zuten; hau da, Gipuzkoari foruak ematea eskatzea.
1908-2-10. Zumaiatik Zumarragara jarri nahi zuten tranbiaren proiektua egiteko herriak aurreraturik zituen 28.000 pezetaren interesak eskatzea erabaki zuten.
1908-1-27. Enparantza nagusian zezenak ibiltzearen aurka agertu ziren Joxe Uranga eta Frantzisko Mari Alberdi; bertan bizi ziren biak. Agintariek handik aurrera San Sebastian egunean, karnabaletan eta gainontzeko egunetan zezenak Santiago kalean ibiltzea erabaki zuten.
1908-1-8. Idi demak jokatzeko zezen-plaza alokatu zuten urtebeterako.
1907-12-16. Ganadu hiltegi berriko arautegia onartu zuten, aho batez. Inauguratu ondoren, abereak bertatik kanpo hiltzea debekatu zutela adierazi zuten bando bidez.
1907-12-4. Abenduaren 22a, Santo Tomas bigarren eguna, jai eguna zela kontuan izanda, ganadu lehiaketa abenduaren 26ra atzeratzea erabaki zuten.
1907-12-4. Denbora aurrera zihoala konturatuta, Gale Barrenari Txaribar ingurutik 1908ko lehen egunean zabalduko zuten hiltegi berrirainoko bidea egokitzeko eskatu zioten.
1907-11-25. Diputazioak esan zuen ontzat hartzen zuela herriak proposatutako zerga igoera, eta Udalak erabaki zuen herrian egindako sagardoari litro bakoitzeko bi zentimoko zerga ezartzea.
1907-11-18. Ganaduen hiltegiko likidazioa onartu zuten, Manuel Etxabe obraren zuzendariak aurkeztu eta gero. Haren lanaren kontuak ere ordaintzea erabaki zuten.
1907-10-2. Ganadu hiltegiko zerga berriak onartu zituzten, baita garagardoari eta sagardoari ezarriko zizkietenak ere.
1907-8-5. Autoek herriko kaleak abiada handian igarotzen zituztela-eta kexa ugari jaso zelako, alkatetzak udaltzainei azkenaldian gobernadore zibilak gaiari buruz emandako aholkuak betetzeko agintzea erabaki zuten. Bide batez, herri sarreran abiada murriztea aginduz kartel batzuk ipini zituzten.
1907-7-29. Herriko kartzelan ziren sei presok egindako eskaera gogoan izan zuten eta, uztailaren 31n San Inazio eguna ospatzen zenez, sei litro ardo ematea erabaki zuten.
1907-7-11. Juan Egiguren Etxabe margolaria jaio zen.
1907-7-10. Herritik Zumaiara bitarteko tranbia elektrikoaren obrak bukatzeko luzapena ematen zuen ordena errealaren berri jakin zen.
1907-7-10. Zerbitzuan sartzean eman zioten bakoitzari jantzi osoa, katiuskak, bi alkandora, hiru pare galtzerdi, bi zapata pare, musuzapia eta kapela.
1907-7-10. Probintziak adierazi zuen alistatu nahi zutenek udal eskribauari agertu behar ziotela nahia, hogei egunen barruan. Helburu hori lortzeko Probintziak berak batailoia osatzen zuen bakoitzari 1.500 erreal ematea eskaini zuen, eta egun bakoitzeko beste erreal bat.
1907-4-10. Ganadu hiltegiko obrak Joxe Mari Aldalurri ematea erabaki zuten.
1907-4-3. Anastasio Belokik bere lantegian bi pabilioi egiteko baimena eskatu zuen, eta aurkeztu zituen planoak ontzat hartu zituzten.
1907-4-3. Azokako postuetatik aparte fruta inportatuak saltzea debekatu zuten, baita birsaltzailei ere.
1907-3-18. Katekisten buru Dolores Sopeñaren izenean idatzi zuen Manuel Mari Smith arkitektuak, Olatz auzora zihoazen zenbait bide aldatzeko baimena eskatuz, aurkeztu zuen planoak agertzen zuen eran. Onartu egin zuen Azpeitiko Udalak, baina Olatzen egin behar zituen lanak amaitu ondoren bideak lehen bezala utzi beharko zituela aginduz.
1907-3-11. Katekistek Olatzen egin nahi zuten eraikina bere gain hartuta zuen Frantzisko Larrañaga kontratistari eman zioten baimena Loiolarako bidetik bertara bitartean egin zezan eraikin berria; horretarako, baina, aurretik planoak aurkeztu beharko zituen.
1907-3-4. Urrestillan Eperkua zubitik Errezilera bitarteko bidea konpontzen ari zirenei 140 zatiko ematea erabaki zuen herriak.
1907-3-4. Egindako hutsuneak gogoan izanik, herriari elektrika argia eman zion Eladio Manuel Odriozolari 50 pezetako isuna ezartzea erabaki zuten.
1907-2-27. Parrokiko dorrean eginiko lanak sortutako defizitari aurre egiteko, 500 pezeta ematea erabaki zuten, zozketarako 250 txartel erosiz.
1907-2-18. Ganadu hiltegia egiteko enkantearen baldintzak onartu zituzten.
1907-1-9. Probintziko arkitektuak aurkeztutako hiltegi berriaren planoak onartu zituen Udalak.
1907-1-2. Santo Domingo komentua izandakoaren patioan ziren torilak edo zezentokiak botatzea erabaki zuten agintariek.
1906-12-15. Akilino Eizagirre 'Zepai' bertsolaria jaio zen, Azpeitian.
1906-10-17. Lukas Guridi musikaria jaio zen.
1906-9-26. San Jose fabrika erretzean lanean aritu zirenekin eginiko gastuak ordaintzea erabaki zuten.
1906-9-12. Ganadu hiltegia non kokatu aztertu zuten berriro eta, herritar berezien iritziak gogoan izanik, parrokiaren atzean Usabiagaren alargunak zeukan lurraldean altxatzea erabaki zuten. Manuel Etxabe arkitektuari idaztea onartu zuten, hark planoak eta aurrekontuak presta zitzan.
1906-8-28. Parrokiaren atzean -Usabiagaren alargunak zuen lurraldean-, ganadu hiltegia egiteko asmoa agertu zuten.
1906-7-9. Udal Musika Bandaren arautegia onartu zen.
1906-7-4. Diputazioko Batzorde Probintzialak herriari idi demak debekatzeaz iritzia agertzeko eskatu zion. Herriak erabaki zuen igande eta jaiegunetan debekatzea ongi zegoela, baina ez beste egunetan.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago