Efemerideak

  • 2002-1-11. Gorka Azkunek CAF-Elhuyar zientzia dibulgazio lehiaketan bigarren saria irabazi zuen, '...eta honetan sokak agertu ziren' lanarekin.
  • 2002-1-3. Zelaitxo zine aretoa bota zuten, etxebizitzak egiteko.
  • 2002-1-1. Uztarria Kultur Koordinakundeak www.uztarria.com Azpeitiko webgunea martxan jarri zuen.
  • 2001-12-31. San Silbestre herri lasterketaren lehen edizioa antolatu zuen Iraurgi Atletismo Taldeak. Lehenengo aldi hartan 269 lagunek hartu zuten parte.
  • 2001-12-23. Udalak Imanol Eliasen 'Azpeitia. Gaztaroko kronikak' liburua aurkeztu zuen.
  • 2001-12-13. Antonio Aranaga 'Auntxa' soinujolea hil zen, Urrestillan.
  • 2001-12-12. Josu Bereziartua mendizaleak 'Izarraiztik Everestera' liburua aurkeztu zuen udaletxean.
  • 2001-12-2. Udalak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzen hastea erabaki zuen. Eusko Jaurlaritzaren plana da.
  • 2001-11-25. Ikasberri Azpeitiko Ikastolak antolaturik, Euskal Ezkontza antzeztu zuten herriko kaleetan.
  • 2001-11-25. Udal Musika Bandak Felix Gurrutxaga kidea omendu zuen.
  • 2001-11-23. 'Euskara, gu geu gara bidea' kanpaina aurkeztu zuen Udalak.
  • 2001-11-17. Sendoa argitaletxearen bidez, Joxe Lizaso bertsolariaren biografia aurkeztu zuen Joxe Mari Iriondok, udaletxean.
  • 2001-11-3. Urrian Pumori (Nepal) mendian hil ziren Beñat Arrue azpeitiarrari eta Iñaki Aiertza aizarnazabaldarrari agurra egin zieten Izarraitz frontoian eginiko omenaldian.
  • 2001-10-17. Beñat Arrue herritarra hil zen, Pumori gailurrera bidean, Iñaki Aiertza aizarnazabaldarrarekin eta beste hiru nafarrekin batera.
  • 2001-10-17. Espainiako Polizia Xabier Etxeberria 'Txapi', Jabi Agirre eta Joseba Segurola 'Xegu'-ren etxeetan sartu zen, haiek atxilotzeko asmoz, ETArekin zerikusia zutelakoan. Hirurak ez zeuden etxean.
  • 2001-10-10. Jesus eta Maria komentuko lokaletan buruko gaixotasuna dutenentzako zentro berria inauguratu zuten.
  • 2001-10-2. Azpeitiko etxeetan erabilitako olio zikinen lehen bilketa egin zuten.
  • 2001-9-22. Uztarria Azpeitiko Kultur Koordinakundeak Angel Otaegiren biografia aurkeztu zuen, Iban Arregik idatzitakoa. ETAko militantea zen Otaegi eta 1975ean fusilatu egin zuen frankismoak.
  • 2001-9-21. Nuarbe Sokatira Taldeak zilarrezko domina irabazi zuen Suitzan, Europako lur gaineko 640 kilotako Txapelketan.
  • 2001-9-12. Tau Baskonia-Zalgiris Kaunas (Lituania) saskibaloi partida jokatu zuten kiroldegian, Iraurgi Saskibaloi Taldearen 25. urtemuga zela-eta.
  • 2001-7-14. Kanpoko igerilekua zabaldu zuten.
  • 2001-7-7. Joxin Iturriozek idatzitako 'Urolaldeko bertsolariak' liburua aurkeztu zuten.
  • 2001-6-30. Urolako Gay eta Lesbianen Elkarteak kalera begirako lehen pausoa eman zuen.
  • 2001-6-26. Errezildik Azpeitira bidean den Errezil ibaian arrain ugari hilda agertu ziren.
  • 2001-6-13. Suhiltzaileen parke berria inauguratu zuten.
  • 2001-6-1. Azpeitiko I. Erremonte Txapelketa jokatzen hasi ziren.
  • 2001-5-26. Takolo baserriaren inguruan Joxe Urbieta 'Takolo' mendizalearen irudia inauguratu zuten, Diego Cruz azkoitiar artistak eginda.
  • 2001-5-26. Uztarria Kultur Koordinakundeak, Enekoitz Esnaolak idatzitako 'Joxe Takolo' biografia aurkeztu zuen. Elkartearen lehen liburua izan zen. Mendizalea izan zen Joxe Urbieta 'Takolo'.
  • 2001-5-20. Trenaren Museoan, Nazioarteko Museoen Eguna ospatu zuten.
  • 2001-5-5. 'Azpeitia iruditan' liburua aurkeztu zuen Udalak, herriko Argazki Elkarteko kideen artean osatua.
  • 2001-4-28. Hau da! Kultur Elkarteak Euskal Herri Eguna antolatu zuen, eta horrela egin zuen aurkezpena.
  • 2001-4-22. Antonio Oteizaren eskultura jarri zuten Loiolako baratzan.
  • 2001-3-31. Diego Garcia lasterkalari azkoitiarra hil zen Loiolan, entrenatzen ari zela, bihotzekoak jota. Azpeitian bizi zen.
  • 2001-3-28. Lehergailu batek eztanda egin zuen epaitegiko ate aurrean, 22:35ean.
  • 2001-3-17. II. Rallysprintean, Urraki bidean, Iñigo Uria gidari eibartarra hil zen, istripuan.
  • 2001-3-13. Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolaturik Urola Erdiko Bertso Astea hasi zen.
  • 2001-3-10. Urola kalean, Tren Museoaren ondoko geltokian, Eusko Trenen autobus bat erre zuten, 22:00ak aldera.
  • 2001-3-6. Garikoitz Etxeberria 'Kafe' atxilotu zuen Espainiako Poliziak, etxean. Haika gazte erakundeko kide izateagatik eraman zuten, ETArekin lotuta.
  • 2001-2-10. Baite Euskara Elkartea sortu zuten, eta orduan egin zuten aurkezpena jendaurrean.
  • 2001-1-21. Sokamutilak baino lehenago iritsi zen zezena Erdi kalearen barrenetik enparantza nagusira. Oso ezohikoa da hori.
  • 2001-1-19. Joxe Arruti 'Oriyo' omendu zuen danborradak.
  • 2001-1-17. Agenda 21 eta Udaltalde egitasmoa aurkeztu zuten Azkoitiko eta Azpeitiko udalek.
  • 2000-12-12. Altor lantegia erre zen.
  • 2000-12-8. Iban Otaegi 'Beixama' pilotariak bigarren mailako Lau t'erdiko Txapelketa irabazi zuen, Enrike Galarza 22-12 hartuta mendean.
  • 2000-11-25. Granadan (Espainia), Espainiako kirol eskalada Kopan, Leire Agirrek lehen postua lortu zuen bigarren proban.
  • 2000-11-8. Xabier Aldayk 'Bazterrekoak' liburua aurkeztu zuen.
  • 2000-10-1. Kilometroak'2000 ospatu zuten herrian, Ikasberri Azpeitiko Ikastolak antolatuta.
  • 2000-9-19. Nuarbe Sokatira Taldea Munduko Txapelketan 640 kilotan zilarrezko domina lortu ondoren herrira iritsi zen, eta Udalaren aldetik merezitako ongi-etorria jaso zuen.
  • 2000-9-1. Jokin Urangak Zarauzko XXIV. Lizardi Bertsolari Saria irabazi zuen.
  • 2000-8-12. Joxe Urbieta 'Takolo' mendizale ezaguna hil zen, etxean, bihotzekoak jota. 1980an Everesteko euskal espedizioan parte hartu zuen; orduan lortu zuen euskal mendizale batek lehen aldiz munduko tontorrik handiena (8.848 metro) zapaltzea -Martin Zabaletak-.
  • 2000-7-23. Diego Garcia lasterkalariaren eta Andoni Egaña bertsolariaren arteko lasterka apustua izan zen zezen-plazan, Kilometroak 2000ko ekintzen barne.
  • 2000-7-22. Txakelek 'Azpeitiko Jaiak' liburua aurkeztu zuen.
  • 2000-7-20. Xabier Azkargorta futbol entrenatzaileak, Euskadi Saria jaso zuen kirolean eginiko lanagatik.
  • 2000-6-27. Herriko aldizkariaz Udalak eta Uztarria Kultur Koordinakundeak egindako hitzarmena onartu zuten udalbatzarrean.
  • 2000-5-16. Ibaieder erreta agertu zen, Landetako industriguneko isurketaren batek eraginda.
  • 2000-3-11. Langarbi Barnizatuak tailerra erre zen.
  • 2000-3-7. Elkarri taldeak Bake Konferentzia proiektua aurkeztu zuen Aitonenako aretoan.
  • 2000-2-26. Bertso-Antzerki jaialdia egin zuten Kilometroak 2000ren alde: Joxe, Xebaxtian eta Beñat Lizaso, Imanol Lazkano, Angel eta Andoni Larrañaga, Joxe Agirre, Joxe Luis Gorrotxategi, Xabier Euzkitze, Jokin Uranga, Urko Egaña, Leire Olaizola eta Haritz Etxeberria bertsolariek hartu zuten parte.
  • 2000-2-24. Patxi Altunak, Joxe Inazio Arana azkoitiar olerkariaren 'Egunaria' liburua aurkeztu zuen.
  • 2000-1-25. Azpeitiko Udalak Udalbiltzan sartzea erabaki zuen.
  • 2000-1-14. Segabathor musika taldeak Baionako Gazte Leiho Maketa Lehiaketako hirugarren saria irabazi zuen.
  • 2000-1-6. Miguel Arregi 'Iturbide' panderojolea eta mendizalea hil zen.
  • 1999-11-22. Labe bat lehertu zen Egaña gozotegian.
  • 1999-11-19. EAJk eta EAk akordioa sinatu zuten, bi taldeen artean udal gobernua osatzeko.
  • 1999-11-5. Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren 1. zenbakia kaleratu zuen Uztarria Kultur Koordinakundeak.
  • 1999-10-21. 'Euri kontuak' liburua aurkeztu zuen Jose Luis Otamendik, bere lehen narrazio liburua.
  • 1999-9-18. Euskal Herri osoko hautetsiek Udalbiltza nazio erakundea sortu zuten, Bilbon egindako ekitaldian. Han izan ziren Azpeitiko EAJ, EH eta EAko udal ordezkariak.
  • 1999-7-24. Errejoneadore debutatu zuen Igor Etxaniz 'Kinttela' azpeitiarrak, herriko zezen-plazan.
  • 1999-1-21. Arrain asko hilik agertu ziren Ibaiederren.
  • 1999-1-19. Udal Festa Batzordean egin zituen urteak gogoan izanik, Kepa Ibarzabal omendu zuen danborradak.
  • 1998-12-21. Ingurumen etxea inauguratu zuten.
  • 1998-12-11. Xabier Euzkitze bertsolariak agur esan zion bertsolaritzari. Soraluzen egin zuen azkeneko saioa.
  • 1998-10-12. Iñaki Alberdi Musika Bandako kideari omenaldia egin zioten.
  • 1998-6-15. Joxe Urbieta 'Takolo'-k eta Benantxio Iruretak McKinley gailurra (6.194 metro) lortu zuten.
  • 1998-3-19. Landakandaren omenezko Trikiti Jaialdia ospatu zuten.
  • 1998-3-3. Jendaurreko lehen aurkezpena egin zuen Uztarria Kultur Koordinakundeak.
  • 1998-2-28. Zelaitxo antzokian 'El Caserio' zartzuela kontzertu eran eskaini zuten. Julian Barrenetxea eta Aretxabaleta abesbatzek, Azpeitiko Herri Musika Banda eta Itsasi Dantza taldeak parte hartu zuten.
  • 1998-1-5. Laguntza akordioa sinatu zuten Udalaren eta Cidemco enpresaren artean.
  • 1997-11-29. II. Aerobic Maratoia egin zuten kiroldegian.
  • 1997-10-22. Akilino Amezuaren omenez, Joxe Inazio Alberdik eta Esteban Elizondok hitzaldia eskaini zuten udaletxean.
  • 1997-9-9. Nuarbe taldeari omenaldia egin zioten, Ingalaterran Jersey hirian Europako Sokatira Txapelketa irabazi zuelako 560 eta 640 kilotan.
  • 1997-8-30. Lurrikara txiki bat sentitu zuten herrian, gehienez ere 3,6 gradukoa. Ez zen ezer gertatu.
  • 1997-8-18. Loiolan estreinatu zuten 'San Inazio de Loyola' opera.
  • 1997-8-18. Batzar berezian bildu ziren Joxe Antonio Zabala alkatearen ordezkoa, Joan Joxe Agirrezabalaga, Joxe Manuel Enparan, Agustin Iturriaga, Joxe Bixente Errazti eta Inazio Mari Odria agintariak, Xabier Basazabal, Inazio Genaro Jauregi, Joxe Inazio Eizagirre, Frantzisko Iturain eta Joxe Domingo Bikuña, eta ahotsa eta botoa zuten herritarrak. Felipe Neri Etxaleku notarioak jaso zuen gertatutakoaren berri.
  • 1997-7-26. Karitasek plazan zuen tonbola erre zen goiz aldera, norbaitek su eman ondoren.
  • 1997-7-25. Juan Joxe Agirrek prestatutako 'Azpeitiko baserriak' liburua aurkeztu zuen Udalak.
  • 1997-7-21. Damaso Azkue poligonoan babes ofizialeko hamasei etxebizitza banatu zituzten.
  • 1997-7-19. 'Txokolo Zaharra'-ren omenez Izarraitz Txistulari Taldeak ateratako diskoa aurkeztu zuten.
  • 1997-5-15. Azpeitiko merkataritzari buruzko ikerketa soziologikoa aurkeztu zuen Udalak.
  • 1997-5-7. Ikasberri Azpeitiko Ikastolako guraso eta ikasle taldeak ETB1en 'Euskaraokea' programa grabatzea eragotzi zuten, ikastolaren eta Udalaren arteko arazoak zirela-eta.
  • 1997-4-5. Aste Santuan Izarraitz gainean akanpadan egon zirenek inguruan kalte handiak egin zituztela jakinarazi zuen alkateak.
  • 1997-2-8. Urrestilla sokatira taldeak goma gainean 569 kiloko Euskadiko txapela lortu zuen.
  • 1997-1-24. Udalak, egin nahi den saihesbidearen bi alternatiba jasotzen zituen maketa jarri zuen ikusgai.
  • 1997-1-16. Karmelo Etxegarai Ikastolak 79 ikasle zigortu zituen, Jesus Arkauz ETAko kidea Espainiako agintarien eskuetan jartzearen aurkako manifestazioan parte hartu zutelako egun horretan.
  • 1997-1-13. Andoni Aranagak Espainiako Ziklo-kros Txapelketan brontzezko domina irabazi zuen.
  • 1996-12-17. Loiolabiden kokatu zen Posta bulego berria, eta lanean hasi zen.
  • 1996-11-24. Udal Musika Bandak, bertako kide Manolo Etxaniz, Inazio Goenaga eta Inazio Arruti omendu zituen.
  • 1996-11-23. Ikasle Eguna egin zuten, 'Autoritarismoari tururu' lelopean, Ikasle Abertzaleek antolatuta.
  • 1996-11-19. Aurpegia estalirik zeukaten hamabi bat lagunek Euskotreneko autobusa erre zuten.
  • 1996-11-17. Ikasberri Azpeitiko Ikastolak bere eraikin berria inauguratu zuen.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.

Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan