2011-3-3. Guardia Zibilari Azpeititik alde egiteko eskatuz mozioa onartu zuen Udalak.
2011-3-3. Jose Mari Orbegozo azpeitiar dantzariak Europako pasodoble txapelketa irabazi zuen Torremolinosen (Espainia), Amaia Gonzalez lasartearrarekin batera. 2000n eta 2007an ere txapela lortu zuen bikoteak.
2011-3-1. Domusa enpresak Gipuzkoako Pyme, enpresa txiki eta ertainei dagokien saria jaso zuen Gipuzkoako Industria eta Zerbitzu enpresen XIX. sari-banaketan.
2011-2-27. Iñaki Azurmendik eta Aitzol Atutxak irabazi zuten Izarraitz frontoian jokatu zen Urrezko Aizkoraren binakako finala.
2011-2-26. 'Azpeitiko sokamuturra. Soka ez da eten' dokumentala estreinatu zuten Sanagustin kulturgunean. Enekoitz Esnaola kazetariak egina, Zezen Beltz elkarteak jarri zuen salgai DVD formatuan.
2011-2-25. Gorka Karapetok kirol eskaladako jarduera onenaren Angel Sopeña Saria jaso zuen.
2011-2-10. Pako Aristik Tene Saria irabazi zuen. Mikel Markezekin partekatutako 'Benito, plazer bat izan duk' proiektuarengatik saritu zuten Aristi
2011-2-4. Azpeitia eta Lasao arteko bidegorriaren lanak martxan jarri zituzten.
2011-2-3. Udalak Juanjo Olaizola Trenaren Museoaren zuzendaritzatik kentzeko erabakia berriro aztertzeko eskatzea erabaki zuen osoko bilkuran. Eusko Trenek Juanjo Olaizola Azpeitiko Tren Museoko zuzendari karguan berrezarri zuela jakin zen egun berean, museoa fundazio bilakatu eta zuzendari berria aukeratzeko prozesua bukatu bitartean.
2011-2-3. Sustapen publikoko 39 etxebizitza eskaintzea onartu zuen Udalbatzarrak: 19 tasatuak, 18 alokairuko BOEak eta 2 BOEak.
2011-1-27. ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek Espainiako Gobernuaren pentsio erreformaren kontra deitutako greba orokorrak jarraipen handia izan zuen herrian.
2011-1-22. Jon Paredes Manot 'Txiki' (Zarautz) ETAko militantea hil zuten balen zorroak Lazkaoko artxibategiaren esku utzi zituen haren familiak, Nuarben eginiko ekitaldi batean. Txiki Angel Otaegi nuarbetarraren egun berean fusilatu zuen Francoren errejimenak, 1975eko irailaren 27an.
2011-1-21. Gorka Karapeto eskalatzaileak bigarren aldiz lortu zuen 9a zailtasuneko bide bat kateatzea, Lleidako (Herrialde Katalanak) Perleseko eskalada eskolako 'Esclatamasters' izenekoa, hain zuzen.
2011-1-20. Espainiako Auzitegi Nazionalak absoluzioa eman zuen 'Udalbiltza auzian'. Absoluzioa jaso zutenen artean zegoen Miren Odriozola Azpeitiko zinegotzi ohia. Fiskalak hamar urteko espetxe zigorra eskatzen zuen Odriozolaren eta gainerako hemeretzi auzipetuen kontra, ETArekin harremana izan zutela egotzita.
2011-1-19. Lau talde berri atera ziren aurreneko aldiz San Sebastian bezperako helduen danborradan: Loiolatxo, Loiolabide-Zahar, Oilagorra eta Zulozabal. Guztira 25 danborjole eta barrikajole taldek osatu zuten danborrada.
2011-1-17. Sute batek kalte material handiak eragin zituen Landetan, Mobaux SL altzari lantegiaren garai bateko egoitzan.
2011-1-16. Sute bat piztu zen Landeta auzoko Eman barniz enpresan. Enpresako arduradunen esanetan, lantegiaren %20 suntsitu zuen suak.
2011-1-10. Juan Orbegozo Alkorta 'Alegiko Juan' (1928) panderojolea hil zen. Azpeitiko Endaizpe baserrian jaio, handik urte batzutara joan zen Alegira bizitzera.
2011-1-8. Izarraitz Igeri Elkarteak bere 25. urteurrena ospatu zuen.
2011-1-3. Eusko Trenek Juanjo Olaizola Burdinbidearen Euskal Museoaren zuzendari kargutik kendu zuela jakinarazi zuten hainbat komunikabidek.
2010-12-22. Azpeitiko Udalak hitzarmena sinatu zuen Kutxa eta Euskadiko Kutxarekin.
2010-12-18. Bosgarren edukiontziaren aldeko hitzarmena sinatu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Urola Erdiko Mankomunitateak.
2010-12-18. Eguzkiñe Peña Realeko jokalaria izendatu zuten 2010eko azpeitiar kirolari onena.
2010-12-17. Herriaren historia biltzen duen liburu-bilduma aurkeztu zuten.
2010-12-16. Domusa enpresak Zilarrezko Q saria jaso zuen bere kudeaketagatik.
2010-12-11. Gallardok Azpeitiko bi lantegiak Brasilgo CSNri salduko zizkiola iragarri zuen.
2010-12-3. 'Azpeitiko ahotsak' proiektua aurkeztu zuten.
2010-12-1. Azpeitiko Udaleko Ingurumen sailak Eusko Jaurlaritzaren 'Udalsarea saria' jaso zuen.
2010-11-28. Lehenengo Kulturaldia antolatu zuen Kultur Mahaiak.
2010-11-26. 2011ko Kilometroen aurkezpena egin zuten, Izarraitz pilotalekuan.
2010-11-24. Azpeitiko Credeblug enpresak manipulaziorako makinen ekoizle onenaren saria jaso zuen, Londresen.
2010-11-14. Aimar Irigoienek harri handien titulua irabazi zuen.
2010-11-10. Azpeitiko Udalak Bikain Ziurtagiria jaso zuen.
2010-11-5. Berria egunkariarekin elkarlanean, proiektu berria abiatu zuen Hitzak.
2010-11-3. Alaitz Olaizolak 'Mikel eta Mikaela' liburua kaleratu zuen.
2010-10-29. 37 eguneko grebaren ondoren, lanean hasi ziren Corrugados Lasaoko langileak.
2010-10-28. Eskualdeko bosgarren garbigunea zabaldu zuten, Lapatxen.
2010-10-26. Azpeitiko epaitegian bulego judizial berria jarri zuten martxan.
2010-10-22. Gazteleku berria zabaldu zuten Izarraitz pilotalekuaren lehenengo solairuan.
2010-10-20. Espainiako Doktoreen Erret Akademiak Doktoretza tesi onenaren saria eman zion Kizkitza Gurrutxagari.
2010-10-14. Zezen Beltz elkarteak webgunea sortu zuen.
2010-10-12. Gidabaimena euskaraz atera zuten lehenengo herritarrak saritu zituen Udalak.
2010-10-8. Imanol Elias Odriozola herriko ohorezko kronista izendatu zuen Udalak.
2010-10-6. Pako Aristik 'Nemesioren trikitixa' liburua kaleratu zuen.
2010-9-30. Joxean Agirre idazle eta kazetariak Zubikarai beka irabazi zuen.
2010-9-28. Loiolako Liburutegiko 10.000 liburu Deustuko Unibertsitateak Bilbon duen liburutegira eraman zituzten.
2010-9-24. Frantziak 18 urteko zigorra ezarri zion Joseba Segurola 'Xegu'-ri.
2010-9-16. Greba mugagabea hasi zuten Corrugados Lasaoko langileek, lan hitzarmena negoziatzea eskatzeko.
2010-9-11. Inazio Urrestilla herriko azken gizonezko jostunak erretiroa hartu zuen.
2010-9-2. Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak Garmendin eraikitzekoa zen biribilgune berriaren eraikuntza proiektua onartu zuen.
2010-9-1. Joxe Arregik fraidetza utziko zuela baieztatu zuen.
2010-9-1. Eguzkiñe Peña futbol jokalaria fitxatu zuen Realak hiru urterako.
2010-8-29. Landetako egur enpresa batek su hartu zuen. Ez zen inor zauritu.
2010-7-26. Arau Ordezkatzaileen auzian, helegitea jarri zuen Udalak.
2010-7-19. EAEko Auzitegi Nagusiak 2007an onartutako planeamendu orokorreko arau ordezkatzaileak baliogabetu zituen.
2010-7-19. Euskal Herriko Herriarteko Txapelketatik kanporatu zuen Markinak Illunpe.
2010-7-12. Jagoba Beobide futbol jokalaria Cordoba taldeak fitxatu zuen.
2010-7-5. Soreasuko lur azpiko aparkalekua ireki zuten.
2010-7-3. Amaia Garmendiaren liburuxka biografikoa aurkeztu zuen Uztarria Komunikazio Taldeak. Xabier Otamendi kazetariak idatzi zuen.
2010-6-29. Olatz Izagirre presoa Espainiaratu zuten.
2010-6-17. Xarlo Etxezaharreta hazpandarrak Udalbiltzaren kontrako epaiketara ez joatea erabaki zuen.
2010-6-15. Olatz Izagirre azpeitiko bizilagunaren kontrako euroagindua onartu zuen Paueko auzitegiak.
2010-6-14. Aimar Irigoien harrijasotzaileak Gipuzkoako Txapela irabazi zuen.
2010-6-13. Gipuzkoako Herriartekoa irabazi zuen Azpeitiak, Hernaniren kontra.
2010-6-11. Josu Urbieta 'Pou' atxilotu zuten Frantzian, ETArekin lotura zuelakoan.
2010-6-5. Lan Mobel Iraurgi taldea Zilarrezko LEB ligara igo zen.
2010-6-5. Eñaut Aranbarri Lan Mobel ISBko jokalariak saskibaloia utzi zuen.
2010-6-4. Aitor Zulaikak Lagun Onakeko Hirugarren mailako taldearen entrenatzaile postua utzi zuen.
2010-5-30. Enrike Zurutuza albaitari eta euskaltzalea hil zen.
2010-5-27. Egurra ta kitto! musika taldeak lehenengo diska kaleratu zuen.
2010-5-25. Mireia Epelde txirrindulari azpeitiarra Euskadiko txapeldun izan zen.
2010-5-15. Hazpandarran Azpeitira etorri ziren, bi herrien arteko harremanak sendotzen jarraitzeko asmoz.
2010-5-7. Olatz Izagirre azpeitiko bizilaguna atxilotu zuten, Ziburun.
2010-5-6. Maider Egiguren absolbitu zuten.
2010-5-4. Loiolako Herri Irratiaren egoitza itxi zuten.
2010-5-1. Santi Lazkanoren liburuxka biografikoa aurkeztu zuen.
2010-4-28. Imanol Muru Uria kazetariaren 'Loiolako Hegiak' liburuari Zilarrezko Euskadi Saria eman zioten.
2010-4-20. Asier Etxabe aske gelditu zen, 12.000 euroko bermea ordainduta.
2010-4-18. 'Azpeitiko kontuak eta komeriak' ipuin bilduma argitaratu zuten.
2010-4-17. Azpeitiko taldeak Emakumezkoen Herriarteko Trindoor txapelketako finala irabazi zuen.
2010-4-14. Asier Etxabe donostiarra atxilotu zuten Landetan, Grande Marlasca epaileak agindutako operazioaren baitan.
2010-4-14. Mikel Zubimendi azpeitiko bizilaguna aske utzi zuten, baldintzapean.
2010-3-29. Ramon Etxezarretak aurki Hizkuntza Sailburuordetza utziko zuela iragarri zuen.
2010-3-27. Hamaikabat alderdiak egoitza zabaldu zuen, Eliz kalean.
2010-3-24. Noticias taldearen esku gelditu zen Loiolako Herri Irratia.
2010-3-14. Hazparne euskal egitura politiko propioa sortzearen alde agertu zen herri galdeketa egin eta gero.
2010-3-10. Imanol Murua Uriak 'Loiolako Hegiak' liburua aurkeztu zuen Donostian.
2010-3-3. Espainiako Auzitegi Nazionalak Iñaki Etxarte auziperatu zuen, Kolonbiako presidentea hiltzen saiatu zelakoan.
2010-2-23. Baigera I berritua ireki zuten.
2010-2-22. Gazumen zentral eolikoa egiteko asmoa bertan behera utzi zuen Eusko Jaurlaritzak, mementoz.
2010-2-19. Azpetiko Altzaga baserria Euskal Autonomi Erkidegoko Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartu zuten.
2010-2-16. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak Luis Amenabar azpeitiar enpresaria auzipetu zuen, ETAren estortsioa ez salatzea egotzita.
2010-2-10. Juan Karlos Arruti 'Paterra' azpeitiar presoari "bizi osoko" zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak.
2010-2-8. Itzalaldi analogikoa heldu zen herrira, baina Matxinbentara ez.
2010-2-6. Iñaki Regil 'Matxote' omendu zuten Kaldereroetan.
2010-2-5. Imanol Badiola eta Patxi Zeberio omendu zituzten Urrestillan, Tejados Aoiz erremonte txapelketa irabazteagatik.
2010-2-4. Hileta zibiletarako araudia onartu zuen Udalak.
2010-2-2. Jabi Agirre azpeitiar presoari sei urteko espetxe zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, etxean lehergaiak izatea egotzita.
2010-1-29. Joxe Mari Iriondo ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago