2012-4-27. Urola Kostako ekoizleen on line gida aurkeztu zuen Urkomek.
2012-4-24. Urko Egañak bertsotan kontatzeko ipuinekin osatutako '11 kantatzeko' DVD-a aurkeztu zuen.
2012-4-21. Bernardo Aizpitarte 'Kabra'-ren biografia aurkeztu zuen Uztarria Komunikazio Taldeak.
2012-4-20. Udalak hamar urterako akordioa sinatu zuen Gipuzkoako Ur Partzuergoarekin, udalerriko uraren kudeaketarako.
2012-4-18. Pertsona baten gorpua aurkitu zuten Lapatxeko zabortegian. Handik bi egunera jakinarazi zuten 31 urteko gizonezko batena zela.
2012-4-18. Credeblug-ek industria arloko enpresa txiki eta ertainen urteko saria jaso zuen, Gipuzkoako Bazkundearen eskutik.
2012-4-13. Gorka Karapeto eskalatzaileak 9a mailako 'Begi puntuan' bidea egin zuen, Etxaurin (Nafarroa).
2012-4-2. Donostiako Adingabekoen Epaitegiak erregimen itxian bete beharreko hamar urteko zigorra ezarri zion Ander E. azpeitiarrari, Amaia Azkueren hilketarengatik. 2011ko martxoaren 16an aurkitu zuren Azkueren gorpua, Ibai Ederko urtegian.
2012-3-31. Eunice Kirwa keniarrak emakumezkoen marka ondu zuen XIX. Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdian.
2012-3-23. Odei Barrosok jantzi zuen txapela VI. Erniarraitz Sariketako finalean, Gaztetxean.
2012-3-22. Kupela taldeak 'Gailurra ikutuz' diskoa aurkeztu zuen.
2012-3-11. Andoni Azpillagak zakur-leren Espainiako Txapelketa irabazi zuen.
2012-3-4. Ionut Alin Zincak irabazi zuen Zuzenien Mendi Lasterketa Bertikala.
2012-3-3. Jose Mari Orbegozo dantzari azpeitiarrak Europako txapela jantzi zuen Torremolinosen (Espainia) saltsa modalitatean, eta bigarren postuan sailkatu zen vals, tango eta pasodobleetan, Amaia Gonzalez lasartearrarekin batera.
2012-2-27. Iker Iparragirreri harrera egin zioten. Espainiako justiziak aske utzi zuen bezperan, ETAren logistika taldeko kide izateagatik Frantzian kondena bete ondoren.
2012-2-22. Juan Miguel Arregi Kubako jesuiten buru izendatu zuten.
2012-2-16. Gipuzkoako Fiskaltzak hamar urteko zigorra eskatu zuen Amaia Azkueren ustezko hiltzailearentzat.
2012-1-28. Imanol Lazkanok plazak utziko dituela iragarri zuen.
2012-1-27. Publizitate arloko Argia Saria eman zioten Klikmetroak.com kanpainari.
2012-1-25. Pariseko Auzitegi Korrekzionalak lau urteko espetxe zigorra ezarri zion Iker Iparragirreri, ETAren logistika taldeko kide izatea leporatuta.
2012-1-20. Umeen danborradan Itziar Oiarzabal eta Maria Jesus Garmendia omendu zituzten, Erregeen kabalgatan egindako lanagatik.
2012-1-19. Danbor talde berri batek hartu zuen parte helduen danborradan: Oñatzbideko gastadoreen taldeak.
2012-1-19. Imanol Elias Odriozola idazle eta historialaria omendu zuen Azpeitiko Udalak helduen danborradan.
2012-1-18. Sanagustin kulturguneko mediateka inauguratu zuten.
2012-1-18. Iker Iparragirre azpeitiar presoa epaitu zuten Parisen eta sei urteko zigor eskaera egin zuten harentzat.
2012-1-12. Jose Luis Frantzesenak danborradako piezak pianorako moldatu zituen.
2012-1-12. Burdinbidearen Euskal Museoaren estatutu berriak onartu zituzten.
2012-1-11. Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak Azpeitiko Corrugados enpresak aurkeztutako Lana Erregulatzeko Espedientea onartu zuen, baina ez osorik. Hori dela-eta, 100 langile kaleratuko dituela iragarri zuen.
2012-1-10. Xanti Rodriguez argazkilariak 'Fotografia y cine de animacion' liburua aurkeztu zuen.
2011-10-6. Aurrerantzean igande eta jai egunetan herriko plazan ezingo zela autorik aparkatu iragarri zuen Udalak.
2011-10-6. Xabier Etxeberria 'Txapi' preso azpeitiarra absolbitu egin zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, ETAk Lakuntzako dantzalekuaren kontra egin zuen atentatuan ez zuela parte hartu ebatzita. Egunean bertan libre utzi zuten Etxeberria.
2011-10-3. Patxi Arotzarena, Hazparneko alkateordea, hil zen, 43 urte zituela.
2011-10-2. Gipuzkoako Ikastolen festa, Kilometroak, ospatu zen Azpeitian, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik antolatuta. Jendetza elkartu zen herrian eta antolatzaileek oso balorazio positiboa egin zuten.
2011-10-2. Mikel Larrañaga aizkolaria hirugarren mailako Euskadiko txapeldunorde postuan gelditu zen, Aizarnazabalen.
2011-9-29. Agirreneko alokairu sozialeko etxebizitzen giltzak -hamazazpi- banatu zituzten udaletxean.
2011-9-20. Esnea saltzeko makina jarri zuten Azoka plazaren kanpoaldean.
2011-9-18. Lan Mobel ISBk saskibaloiko Euskal Kopa irabazi zuen herriko kiroldegian, Aurteneche Maquinaria Araba taldea 92-85 menpean hartuta.
2011-9-17. Emakumeen Txokoa inauguratu zuten, Izarraitz pilotalekuko beheko solairuan.
2011-9-16. CSN Brasilgo enpresak bertan behera utzi zuen Alfonso Gallardo Taldeari hainbat enpresa -tartean Corrugados Azpeitia eta Corrugados Lasao- erosteko zuen akordioa.
2011-9-15. Alderdi guztiek adostutako adierazpen instituzionala onartu zuen Udalak udalbatzarrean, Corrugados enpresaren egoerarekin "arduratuta" azaltzeko eta langileei "elkartasuna eta babes osoa" adierazteko.
2011-9-13. Herritar bat hil zen Lasaon, traktorearekin istripua izanda. Hildakoa Ignazio Rezabal zen, 78 urtekoa, Zabalia-Berri (Munatxo) baserrikoa.
2011-9-11. 33 urte eta gero, Pako Aristik Urrestillako parrokiko organo-jotzaile izateari utzi zion.
2011-9-4. Angel Alberdi eta Atanasi Unanue, Arauntza baserrikoak, omendu zituzten Legazpiko Artzain Egunean.
2011-8-31. Iñaki Etxarte loiolatar deportatua atxiki zuten Venezuelan, beste bi deportaturekin batera Kubatik itsasontzi batean zihoazela.
2011-8-24. Lurraldebusek nekazal inguruetarako taxi zerbitzua martxan jarri zuen.
2011-8-19. Azpeitiko Udalak, Amaia Azkueren ustezko hiltzailearen atxiloketa zela eta, prentsa oharra kaleratu zuen Azkueren sendiari elkartasuna adierazteko.
2011-8-17. 17 urteko azpeitiar mutil batek Donostiako Adingabekoen Fiskaltzaren esku utzi zuen bere burua, Amaia Azkue emakume oriotarra berak hil zuela aitortuta. Azkueren gorpua 2011ko martxoaren 16an aurkitu zuten Nuarbeko Ibai-Eder urtegian.
2011-8-13. Gazte kristauen topaketen baitan, bigarren jardunaldiak izan ziren Loiolan. 5.000 gazte inguru elkartu ziren bertan.
2011-8-12. Mikel Labaka futbolariak Reala utzi eta Espainiako Lehen Mailako beste talde batekin, Rayo Vallecanorekin, sinatu zuen bi urterako.
2011-8-6. Loiolan Magis 2011 topaketak hasi ziren. Hainbat herrialdeetatik etorritako 3.000 gazte baino gehiago elkartu ziren bertan.
2011-8-5. Iurgi Caminos aurkeztu zuen Iraurgi SBk, Lan Mobel taldeko entrenatzaile berria. Jon Txakartegiren lekukoa hartu zuen Caminosek.
2011-7-30. Julian Barrenetxea Abesbatzakoek eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriko kideek bota zuten 2011ko saninazioetako txupinazoa.
2011-7-28. Ehun urtetik gorako bost herritar omendu zituzten udaletxean: Albina Arregi, Juan Aranburu, Mari Cruz Aizpuru, Josefa Olaizola eta Jesusa Aranguren.
2011-7-27. Landu enpresa itxi izana salatu zuten langileek eta bazkideek. Maiatzaren 5ean itxi zituen ateak Juan XXIII auzuneko lantegiak
2011-7-22. Sanagustin kulturgune osatua martxan jarri zuten, Kultur Mahaiak kudeatuta eta, besteak beste, ostalaritza zerbitzuarekin.
2011-7-21. 'sanagustinkulturgunea.net', Sanagustin kulturgunearen webgunea, martxan jarri zuten.
2011-7-10. Lagun Onak Mendi Bazkunak bigarren postua lortu zuen mendi lasterketen Euskal Herriko taldekako txapelketan, Zumaian. Jexux Zelaia aurrena izan zen beteranoen sailkapenean.
2011-7-4. Athletic-ek Mikel Orbegozo azpeitiar futbolaria fitxatu zuen, Espainiako Bigarren B mailako taldean aritzeko, Realarekin zuen kontratua agortuta.
2011-7-3. 2010eko garaipena errepikatuz, Aitor Osa izan zen aurrena Lagun Onak MBk antolatutako III. Zuzenien Mendi Lasterketa Bertikalean. Ana Condek irabazi zuen emakumeen proba.
2011-7-2. Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Diputazioak Azpeitian, Sanagustin kulturgunean, egin zuten 2011.eko bilkura ibiltaria.
2011-7-1. Sutea izan zen Done Jakue kaleko Martintxo pintura dendan. Jabeak erredurak izan zituen eta helikopteroan eraman zuten erietxera.
2011-6-30. Oihane Amenabarrek Salamancako (Espainia) Genero Beltzeko Ipuin Laburren I. lehiaketaren saria jaso zuen, 'Creación infantil' lanari esker.
2011-6-29. Kilometroak 2011ko abestia eta bideoklipa aurkeztu zituzten. Pako Aristiren letrarekin, Ze Esatek! taldea musika eta ahotsa jarri zizkion, Olatz Pratekin, Juan Antxieta Abesbatzarekin eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleekin batera.
2011-6-29. Kepa Peñagarikano pilotariak bi urterako kontratua sinatu zuen Aspe enpresarekin, aurreko hamar urteetan Asegarcerekin jokatu ondoren.
2011-6-28. Iñaki Errazkin Vitoria, Azpeitiko alkate ohia, Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren kabinete buru izendatu zuten.
2011-6-19. Sevilla taldeak irabazi zuen I. Iraurgi Cup-a, alebin mailako futbol txapelketa, Bartzelonako Espanyolen kontra Garmendipen jokatutako finalean. Neurketa 4-4 bukatu zen eta penalti jaurtiketen bidez erabaki zen azkenean.
2011-6-17. Urriaren 2ko Kilometroak festarako metroak babesteko ekimena abian jarri zuen Azpeitiko Ikastola Ikasberrik Interneten, 'Berria'-ren babesarekin: 'klikmettoak.com'.
2011-6-17. Iñaki Mariñelarena zumarragarrak irabazi zuen XXIX. Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketa.
2011-6-12. Garazi Gurrutxagak eta Asier Ibargurenek dantza solteko Bikote Gazteen Euskadiko Txapelketa irabazi zuten, Bergaran. Bigarren tokia ere azpeitiarrentzat izan zen, bezperan Gipuzkoako txapela jantzi zuten Maialen Aldalur eta Amets Amubietarentzat, hain zuzen.
2011-6-11. Eneko Etxeberria (Bildu) alkate izendatu zuten, 2011-2015 agintaldirako Udalbatzarraren eraketa ekitaldian.
2011-6-11. Maialen Aldalurrek eta Amets Amubietak dantza solteko Gipuzkoako Bikote Gazteen 56. Txapelketa irabazi zuten, Trintxerpen. Hirugarren postuan beste azpeitiar bikote bat sailkatu zen, Garazi Gurrutxagak eta Asier Ibargurenek osatutakoa.
2011-6-8. Udalerriaren 700. urterreneko liburu bilduma osatzeko falta ziren bi lanak aurkeztu zituen Udalak: Mikel Aizpururen Antzinako Azpeititik, Azpeitia berrira eta Lola Valverderen Familia, ezkontzak eta genero harremanak Azpeitian.
2011-5-22. Bilduk irabazi zituen udal hauteskundeak, gehiengo osoarekin. 4.333 botorekin, 11 zinegotzi lortu zituen Bilduk; EAJk 2.219 boto eta 5 zinegotzi; eta Hamaikabatek 483 boto eta zinegotzi bat. Aralarrek, PSE-EE eta PPk ez zuten ordezkaritzarik lortu Azpeitiko Udalean.
2011-5-22. Jose Felix Zubizarreta azpeitiarra Iban Resano nafarrari nagusitu zitzaion, herriko zezen-plazan jokatu zuten aizkora apustuan.
2011-5-19. Brasilgo CSNk eta Alfonso Gallardo Taldeak, Azpeitiko lantegien ordura arteko jabeak, Corrugados Azpeitia eta Corrugados Lasao enpresen salerosketa itxi zutela jakinarazi zuten.
2011-5-17. Uztarria Komunikazio Taldeak maiatzaren 22ko udal hauteskundeetara aurkeztutako alkategaiekin mahai-ingurua egin zuen Sanagustin kulturgunean. Jesus Larrañagak (EAJ), Eneko Etxeberriak (Bildu), Juan Karlos Arellanok (Aralar), Iñaki Uribek (PSE-EE) eta Aitor Arangurenek (Hamaikabat) hartu zuten parte mahai-inguruan. PPren hautagaiak, Manuel Palaciok, ez zuen parte hartu, Uztarriak luzatutako gonbidapenari ez baitzion erantzunik eman.
2011-5-14. Izarraitz gaztandegiak gazta artisauen Lactium lehiaketa irabazi zuen.
2011-5-14. Lagun Onak futbol taldeko nesken taldeak Erregional mailako Kopa irabazi zuen. Garmendipen jokatutako neurketan, 4-2 nagusitu zitzaion Azpeitko taldea Zumaiakori.
2011-5-12. CSN Brasilgo enpresaren ordezkariak Azpeitian izan zirela jakinarazi zuen Julian Eizmendi alkateak eta, 2010eko abenduan iragarri zuten bezala, Corrugados Azpeitia eta Corrugados Lasao lantegiak erosiko zituztela.
2011-5-6. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Bildu koalizioak maiatzaren 22ko hauteskundeetan parte hartu ahal izateko bidea ireki zuen, Auzitegi Gorenak ebatzitako debekuaren kontra Bilduk jarritako helegitea aintzat hartuta.
2011-5-5. Udalak, lehiaketa bidez, Kultur Mahaiaren kooperatibari adjudikatu zion Sanagustin kulturgunearen kudeaketa.
2011-5-4. Hutsik geratu zen 2011ko Joxe Takolo Beka, proiekturik ez zelako aurkeztu.
2011-5-1. Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zituen Bildu koalizioak maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetarako aurkeztutako 254 zerrendak, tartean Azpeitikoa, Espainiako Abokatuak eta Fiskaltzak aurkeztutako inpugnazioak ontzat emanez.
2011-4-28. Bezperan Estatuaren Abokatuak egin bezala, Espainiako Fiskaltzak ere Bilduren maiatzaren 22rako udal eta foru hauteskundeetarako zerrenda guztiak inpugnatu zituen Auzitegi Gorenean, baita Azpeitikoa ere.
2011-4-27. Espainiako Estatuaren Abokatuak inpugnazioa aurkeztu zuen Auzitegi Gorenean Bildu koalizioak 2011ko maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetara aurkeztutako zerrenden kontra, tartean Azpeitikoa.
2011-4-17. Bolatoki berria estreinatu zuten Garmendipen, Azpeitia Hiria I. Bolo Txapelketa jokatuz.
2011-4-9. Uztarria Komunikazio Taldeak Enkarna Arregiri eskainitako liburuxka biografikoa aurkeztu zuen. Alex Silvak idatzi zuen lana.
2011-4-2. Parrokia ondotik Erdikalera doan kantoiari Julian Barrenetxea izena jarri zioten, musikariaren heriotzaren 50. urteurrena betetzen zen urtean.
2011-3-27. Hassan Mahboob Bahraingo keniarrak (29:37) eta Geofrey Kusuro ugandarrak (29:42) Mariano Harok 1977an Tolosako zezen-plazan 10 kilometrotan jarritako marka (29:52) ondu zuten zezen-plazan, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko antolatzaileek prestatutako kirol jaialdiaren barruan.
2011-3-26. Stanley Biwot keniarrak XVIII. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia irabazi eta lasterketaren marka berria ezarri zuen: 1:00:23. Emakumeen artean ere keniar bat izan zen nagusi, Fridah Domongole (1:11:32).
2011-3-18. Ustez Amaia Azkuerena zen autoa aurkitu zuten Loiolan, tren geltoki zaharraren ondoko aparkalekuan. Azkueren gorpua Nuarbeko urtegian aurkitu zuten bi egun lehenago, martxoaren 16an.
2011-3-16. Emakume baten gorpua aurkitu zuten arratsaldean Nuarbeko Ibai Eder urtegian. Hildakoa Amaia Azkue zen, Meagan (Getarian) bizi zen 39 urteko oriotarra. Herrizaingo Sailak hilketa izan zela baieztatu zuen biharamunean.
2011-3-16. Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak Iñaki Etxarte atxilotzeko agindua eman zuen.
2011-3-14. Estalitako igerileku berria inauguratu zuten, lehendik zegoena osatzeko. Kanpoko igerilekuaren zati bat estalita egindako igerileku berria 25 metro luze eta 8 metro zabal zen.
2011-3-13. Ruben Lanzek irabazi zuen XIII. Ikasberri Krosa. Senior nesken kategoriako lasterketa bertan behera gelditu zen, lasterkari bakarra aurkeztu zelako.
2011-3-10. Urola Erditik Donostiara eta Zumarragako Ospitalera joan-etorriak egiteko autobus zerbitzua hobetzeko asmoa iragarri zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak.
2011-3-8. Aitor Emazabel apaiza hilik agertu zen San Telmopean, Zumaian. Hondarribiakoa, 36 urte zituen eta 2008tik zegoen Soreasuko Parrokian lanean.
2011-3-6. Juanjo Olaizola, Burdinbidearen Euskal Museoaren zuzendaria, Trenbidearen Lagunen ohorezko bazkide izendatu zuen Madrilen Trenbidearen Lagunen Erakundeen Espainiako Federazioak.
2011-3-5. Jokin Uranga bertsolaritzako Orixe Saria irabazi zuen. Ikus-entzuleek hala erabakita, bertso onenaren saria ere jaso zuen azpeitiarrak.
2011-3-3. Diputazioak Azpeitia eta Azkoitia arteko saihesbidearen proposamena aurkeztu zuen udaletxean.
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua.
Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago